-Aurten, ‘Tradiziozko kantu ikastaroa’ antolatu du Aiko taldeak Euskaltzaindiarekin batera, eta orain kantu tailer berri hauek proposatzen dituzte, ikastaroaren osagarri moduan. Ikastaroa asteartero egiten dute, Akademiaren Bilboko egoitzan, eta tailer berria ostiraletan egingo litzateke, 19:00etatik aurrera eta leku berean (Plaza Barria, 15).
-Besteak beste, aurreikusita dago Thierry Biscary, Joseba Tapia, Maddi Oihenart eta Benito Lertxundiren parte-hartzea.
-Izena emateko: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatzi edo Whatsapp bidez, 634 423 539 telefonora. Plaza mugatuak.
-Jeltzaleen aberri exekutibak astero egin ohi duen bilera Ipar Euskal Herrian egingo du, eta bertan sinatuko dute Arantzazun Euskaltzaindiak aurkeztu zuen Adierazpena.
-Izenpetzea gaur egingo da, 14:30ean, 1897an Donibane-Garazin eratu zen Brana ardo eta edabe ekoizleak Izpuran dituen mahastiko dorre aurrean.
-Bilboko Udalak, Gabriel Aresti Kultura Elkarteak eta Euskaltzaindiak Gabriel Aresti idazle eta euskaltzain bilbotarraren izena eta izana gogoratu dituzte. Bide batez, 60ko eta 70ko hamarkadetan euskal kulturgintzak eta euskalgintzak bizi izan zuen abantea errepasatu dute.
-Euskaltzaindiaren egoitzan bildu dira, besteak beste, Xabier Kintana, Maite Idirin, Jokin Apalategi, Arantza Garmendia, Kepa Martinez Lagos, Iñaki Zarraoa, Jose Ramon Etxebarria eta Iñaki Aldekoa. Gainera, 'Mailu biluzia' antzezlan laburra estreinatu dute Oier Guillanek eta Iñaki Ziarrustak.
-Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak antolatutako Euskal Kazetaritza Sariek badituzte irabazleak aurten: Cesar Coca, Carmen Sarmiento, Joxe Mari Iriondo, Eusko Ikaskuntza, Euskaltzaindia eta ‘Doce Miradas’ bloga.
-EAEko hainbat komunikabidetako ordezkariek osatutako epaimahai batek aukeratu ditu saridunak. Euskal Kazetaritza Sariak 2018 azaroaren 7an banatuko dira, arratsaldeko 19.30ean, Bilboko BBK Aretoan.
-Urtero legez, Bilboko Udalak, Gabriel Aresti Elkarteak eta Euskaltzaindiak idazle eta euskaltzain bilbotarraren izena eta izana gogoratuko dituzte egun osoz luzatuko den jardunaldi mamitsu batean.
-Ostiral honetan, Bilboko Plaza Barrian izango dira, besteak beste, Xabier Kintana, Maite Idirin, Jokin Apalategi, Arantza Garmendia, Oier Guillan, Jose Ramon Etxebarria, Iñaki Aldekoa eta Rogelio Botanz musikaria (09:30 -13:30/ 19:00).