Euskal Kazetarien Elkarteak ematen duen Pertsonaia edo Giza Instituzioa saria Euskaltzaindiarentzat eta Eusko Ikaskuntzarentzat izan da aurten, "euskararen kontserbazio eta defentsaren alde egindako aparteko lanagatik eta beren 100. urteurrenagatik". Halaber, Kazetaritza Digitala saria ‘Doce Miradas’ blogarentzat izan da.
Cesar Cocak eskuratu du Euskal Kazetariak ataleko saria, eta adierazpen Askatasunaren José María Portell saria Carmen Sarmiento kazetariarentzat izan da. Azkenik, Ibilbide Profesionalari dagokion saria Joxe Mari Iriondo kazetari eta ohorezko euskaltzainarentzat izan da, bere ibilbide profesional "bikainagatik".