Xalbador bertsolaria ez ezik, beste bertsolari batzuk eta euskal kultura munduko pertsona ezagun asko gogoratu eta omendu izan da hamalau urte hauetan, eta hamabostgarren honetan hauek izango dira omenduak (Ipar Euskal Herriko hiru bertsolari, hain zuzen):
–Joanes Arrosagaray (Aintzile, 1949 – 1998)
–Ernest Alkat (Iholdi, 1951 – 2008)
–Fermin Mihura (Azkaine, 1946 –2013)
Bat-bateko bertsolariak ziren hirurak, eta irakurleari bertso idatzi asko emanak. Besteak beste, hor dira Auspoa sailean, Bihotz barneko solasak (Auspoa 303, Arrosagaray), Ene ezkilen dangak (Auspoa 307, Alkat), eta Bertsuaren eremua (Auspoa 335, Mihura).
Gazterik hil ziren hirurak ere, baina fruitu onak emanik.
EGITARAUA
Urriak 20, larunbata
21:00 Kontzertua, Urepeleko elizan, Euskal Kantu eta musika klasikoa, Baigorriko LAGUN ALAI koroarekin
22:30 Ondotik, afaria eta euskal musika, ezker paretan
Urriak 21, igandea
9:00 Xalbadorren etxolara mendi ibilaldia, etxola eta Urepel ezagutuz
10:30 Meza
11:15 Hitzaldia, Ernest Alkat, Joanes Arrosagaray eta Fermin Mihura gogoratuz, Urepeleko eskolan
11:30 Bilboko SALBATZAILE dantza taldearen saioa
13:00 Herri kirolak. Herriko plazan, norgehiagoka Donazaharre (Baxe Nafarroa) eta Mutrikuko (Gipuzkoa) taldeen artean
Ikusgarria: sokatira, sega, orga altxatzea eta lasto altxatzea
14:00 Bazkaria eta bertsoak, pilotalekuan
15:30 Haurren txokoa: aurpegia-pintatzeko tailerrak
Ondotik, bertsolariak: Amets Arzallus, Xebastian Lizaso, Juan Joxe Eizmendi Loidisaletxe, Jose Luis Gorrotxategi eta Xan Alkat
17:30 Erromeria, trikitilariekin