Urrian eta 'Ondarea, emakumeen emaria' izenburupean, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako 2018ko Ondarearen Europako Jardunaldiak egingo dira Bizkaiko hainbat herritan. Lurraldeak ekimen honekin bat egiten du eta aurtengoarekin 18 urte bete ditu ataza horretan. Ekimenak ibilbide luzea du Europan eta arrakasta aparta lortu du; gaur egun 50 estatu dira egitasmoan parte hartzen dutenak.
Beste behin, Euskaltzaindiak parte hartuko du egitasmoan, bi jardunaldi antolatu direla Bilboko egoitzan (16an eta 23an, hain zuzen). Hizkuntzarekin loturiko genero-ikerlanak aztertuko dira mintegi horietan. Lehenengoaren eskutik (onomastikaz, hain zuzen) emakumeek toponimian utzitako arrastoaz eta Trentoko Kontziliora arte (1545-1563) emakumezkoen izenen erabileraz gogoeta egingo dugu; bigarrenean, Euskararen Herri Hizkeren Atlasean (EHHA) emakumezkoek izan duten presentzia jorratuko da
Informazioa eskuratzeko, 94-4158155 telefonora deitu.
EUSKALTZAINDIKO JARDUNALDIAK
- Hizkuntza: Euskara.
- Elkargunea: Euskaltzaindiaren egoitza (Plaza Barria, 15).
- Egunak eta orduak: urriaren 16a, asteartea (10:00etatik 12:30era); urriaren 23a, asteartea (18:00etatik 20:30era).
- Informazioa eta erreserbak: 944 158 155/ info@euskaltzaindia.eus
- Leku-kopuru mugatua.