-PSE-EE alderdi politikoak asteartean sinatu zuen Adierazpena, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan.
-Idoia Mendia (PSE-EE): “Etorkizunean, osasuntsu eta indartsu jarrai dezan, euskarak izaera plural eta integratzailea mantendu behar du”.
-EAJ-PNVko burukideek Izpuran (Nafarroa Beherea) izenpetu zuten, astelehenean, Euskara Batuaren Adierazpena.
-Andoni Ortuzar (EAJ-PNV): “Duela 50 urte batuak hainbat eztabaida eragin zituen EAJren baitan; horiek guztiak aspaldi gainditu ziren. Gaur, euskara batuak euskal lurralde guztiak lotzen ditu”.
-Ostiralean, urriak 26 dituela, Bilboko Udalak Hiriko Urrezko Domina emango dio Euskaltzaindiari, 1918tik gaurdaino euskararen alde eginiko lanagatik.
-Goizeko 10:00etan izango da ekitaldia, eta, ostean, urriko ohiko Osoko bilkura egingo du Akademiak, Udaletxeko Batzorde gelan.
-"Urteroko gure hitzordua, edo 'hitzeguna', leialtasunez eta zintzo bizi eta ospatu dugu aurten ere, duela urte asko Xalbador bertsolariari esker ezagutu genuen Urepelen. Nola eguraldiak hala lagun arteko giroak ere ondo lagundu du urriaren 20 eta 21 honetan. Larunbatean ondo, eta igandean bikain. Eguzkia distiratsu eta bero; jendea aurreko urtean baino bakanago, urteroko aurpegi ezagunak, betiko lagunak agurtzeko aukera ezin hobea… Zer gehiago eska zitekeen, bada, gure artetik joanak diren lagunak gogoratu eta omentzeko?
(Joxemari iriondo ohorezko euskaltzainaren kronika)
-Urriaren 4an, 5ean eta 6an Arantzazuko Biltzarrean esandakoak entzun nahi? Gure Youtubeko atarian eskegi ditugu hitzaldi gehienak.
-Begiratu HEMEN.
- Benito Lertxundi eta Joseba Tapia, AIKO taldearen kantu tailerretan
- EAJren Euzkadi Buru Batzarrak Euskara Batuaren Adierazpena izenpetuko du gaur, Izpuran
- Frankismo garaiko 'euskaltzale autodidaktak' mintzatu dira, gaur, Bilbon
- Euskaltzaindia eta Joxe Mari Iriondo ohorezko euskaltzaina, Euskal Kazetaritza saridunen artean