-Azkue Biblioteka eta Artxiboak bere erakusketa birtualen bigarren emanaldia egin du; aurrekoan bibliotekako zenbait liburu bitxi hautatu ziren bezala, oraingoan arreta artxiboan jarri da, eta Euskaltzaindiaren funtsetako paper eta argazki berezi batzuk aukeratu dira, orain arte gutxi zabalduak edo, kasuren batean, guztiz ezezagunak.
-Erakusketaren haria euskara batuaren sorrera prozesua da, Baionan Euskal Idazkaritzak antolatutako biltzarra (1964) eta Euskaltzaindiaren Arantzazukoa (1968).
-Hiriko Urrezko Domina jaso du, gaur, Euskaltzaindiak. "Egundoko aitortza egin digu Bilboko Udalak -esan du Andres Urrutia euskaltzainburuak-, ez bakarrik gaur egungo Euskaltzaindia osatzen dugunoi, baizik eta ehun urtez euskararen alde lan egin duten euskaltzain oso, urgazle eta ohorezko guztiei".
-"Agintzen dugu jarraituko dugula lanean -azpimarratu du Urrutiak gaurko ekitaldian- euskal gizartearen zerbitzura, eta hauek ez dira hitz hutsalak. Hor daukazue webgune berria, tresna moderno eta eraginkorra, egunero-egunero berriztatzen duguna. Bertan, erakusketa birtual berezi bat eskegi dugu gaur: haria euskara batuaren sorrera prozesua da, hots, Baionan Euskal Idazkaritzak antolatutako biltzarrean jasotakoak (1964) eta Euskaltzaindiak Arantzazun eginikoak (1968)".
-Edozenbat gai jorratzen dira Euskera 2017,2 zenbakian. Tartean, euskara hutsezko hedabideen garrantzia, gramatika kontuak, toponimia -Jugalez ibaia-, euskal itzulpengintza garaikidea, Andres de Poza idazleari buruzko ezuste deigarriak...
-Euskera agerkariaren harpidetzak 18 euro balio du. Interesa izanez gero, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatzi.
-Euskera Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala da eta 1920. urtetik argitaratzen da.
-Astelehen Buruzuria kontzertu zikloa (Bilbo, urriak 29): Petti (elkarrizketa: Harkaitz Cano).
-Astearte Buruzuria kontzertu zikloa (Donostia, urriak 30): Pauline & Juliette (elkarrizketa: Garbiñe Ubeda).
-Emanaldi guztiak 19:30ean (5 euro).
-Sakanako GUAIXE astekariak euskara batuaren ibilbidea berrikusi nahi izan du erreportaje honetan, Andres Iñigo eta Sagrario Aleman euskaltzain nafarren eskutik.
-Bide batez, gogoratu nahi izan dute Jose Maria Satrustegi euskaltzainaren lana eta berak 1968an Arantzazun egin zen biltzarrean izan zuen parte-hartzea.