-Euskaltzaindiaren mendeurrenaren baitan sortutako antzezlana azaroaren 20an estreinatuko da, Bilboko Arriaga Antzokian.
-Euskaltzaindiak eta Tartean Teatroa konpainiak elkarlanean ekoiztu duten Ghero "fabulen fabula bat da", Patxo Telleria gidoilariaren esanetan.
-"Hau elkarlanaren fruitua da, baina ez da guk Tarteani egindako enkargu konkretu bat. Zentzu horretan, askatasun osoa izan dute nahi izan dutena egiteko", adierazi du Andres Urrutia euskaltzainburuak.
-Atzo, Oxigenoa euskarari 6.000 metroan ere egitasmoan parte hartu duen talde osoak bisitatu zuen Euskaltzaindiaren Bilboko egoitza. Andres Urrutia euskaltzainburuak egin zien harrera, eta, eraikuntza ikusi eta gero, Bernardo Atxaga eta Miriam Urkia euskaltzainekin mintzatu ziren, luzez. Azkenik, Andres Urrutiak Euskara Batuaren Eskuliburua-ren ale bana oparitu zien taldekideei.
-Felipe Uriarte mendizale ospetsuak gidatu duen taldeak bi sei milako igo ditu Nepalen, eta, bide batez, euskararen eta xerperaren arteko zubigintza landu dute: euskara/xerpera hiztegi bat ari dira egiten guztien artean.
-Zaldibian (Gipuzkoa) jaio zen Garmendia, 1932ko irailaren 20an. Teologian lizentziaduna (Erromako Unibertsitatea), Egin egunkariko euskara arduradun izatetik erretiroa hartuta zegoen. Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioko testu zuzentzailea izan zen Garmendia, eta euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak 1965ean. 1968ko Arantzazuko biltzarrean euskara batuaren deklinabideari buruzko txostena aurkeztu zuen.
-Xalbador Garmendiaren zenbait itzulpen-lan: Printze txikia / Antoine de Saint-Exupéry [itzul.] (1970)
Heriotza iragarritako baten kronika / Gabriel García Márquez [itzul.] (1982).
-Arantzazuko nazioarteko biltzarrean aurkeztu zen webgune berriztatuak 676.302 bistaratze izan ditu, iazko urrian baino 231.184 gehiago. Guztira, 153.642 bisita izan ditu Akademiaren atari digitalak, 2017ko urrian baino 60.276 gehiago.
-Euskara Batuaren Eskuliburuak 46.668 bistaratze izan ditu bere estreinaldian.
-Aurtengo irailarekin konparatuz, askozaz handiagoa izan da igoera: 82.618 bisita gehiago jaso ditu Euskaltzaindiaren webguneak, eta 351.115 bistaratze gehiago.
-2018ko R. M. Azkue literatura sarietara lanak bidaltzeko epea zabalik dago. 2018ko abenduaren 21ean amaituko da, eta erabakiak 2019ko martxoaren 15a baino lehen iragarriko dira.
-Bi genero saritzen dira, poesia eta narrazioa, eta 10 eta 17 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduriko sariketa da.