-Arantzazuko nazioarteko biltzarrean aurkeztu zen webgune berriztatuak 576.908 ikustaldi izan ditu azaroan, iazko azaroan baino 168.710 gehiago. Guztira, 146.032 bisita izan ditu Akademiaren atari digitalak, 2017ko azaroan baino 56.513 gehiago.
-Atalez atal, Euskaltzaindiaren Hiztegiak 173.533 ikustaldi izan ditu, Orotariko Euskal Hiztegiak 93.252, Euskara Batuaren Eskuliburuak 17.331 (bere bigarren hilabetean), Euskal Onomastikaren Datutegiak (EODA) bikoiztu egin ditu iazko zifrak (164.010 bistaratze), eta Jagonet zerbitzuak ere gora egin du (12.893 bistaratze).
-Azkuek 64 urtetan argitaratutako lanak bildu ditu Akademiak eta euskal erabiltzaileen eskura jarri ditu. Helbide honetan kontsulta daitezke: https://www.euskaltzaindia.eus/azkue-funtsa
-Guztira, argitaratutako 922 idazlan katalogatu eta digitalizatu dira. Lehen argitalpena 1888koa da, eta azkena 1951koa.
-Andres Urrutia (euskaltzainburua): “Egitasmo honekin Azkue lehen euskaltzainburuaren izena eta izana (bir)gogorarazi nahi ditugu, haren lanak atondu eta teknologia berrien bitartez gizarte osoaren eskura jarriz”.
-Lorea Bilbao (Euskara eta Kultura foru diputatua): “Gaur aurkezten dugun digitalizazioari esker, bere ekoizpen intelektual-kulturala, ahozkoa zein idatzizkoa, edozein pertsonaren eta, batez ere, datozen belaunaldien esku geldituko da oso- osorik”.
-Miren Echeveste Lacombe Ahal Dugu-Podemos Euskadi alderdiaren Irungo idazkariak eta Andeka Larrondo Komunikazio idazkariak izenpetu dute dokumentua, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan.
-Miren Echeveste (Ahal Dugu-Podemos): “Batua premiazkoa da eta izugarrizko garrantzia izan du euskararen normalkuntzan”.
-Mendeurreneko hirugarren jardunaldi akademikoa Baluarten izanen da, urtarrilaren 17an eta 18an: ‘Hizkuntza gutxiagotuak jagon, euskaraz bizi - XXIII. Jagon jardunaldia’. Hogeita bat hizlarik parte hartuko dute.
-Sagrario Aleman Sustapen batzordeko burua: “Hizkuntza gutxituei buruzko ikuspegia landu eta aurreratu nahi da biltzar honetan, beste lurraldeetan egiten den lana Euskal Herrikoarekin uztartzeko”.
-Andres Urrutia (euskaltzainburua): “Biltzar hau baliatu nahi dugu akademia desberdinen arteko sare sendo bat osatzeko”.
-Izen-ematea (dohainik): Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / +34 943 42 80 50 / +34 944 158 155 / +33 (0) 559 25 64 26/ +34 948 22 34 71 (plaza mugatuak).
-Programa osoa, HEMEN.
-Juan Kruz Lakasta Euskalerria Irratiko koordinatzaileak izenpetu du lankidetza hitzarmena, Andres Iñigo Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaria ondoan duela.
-Honela, Euskalerria Irratiak 2018an eta 2019an egingo diren ekintza eta egitasmoak babestuko ditu. Mendeurrenaren atarian, euskal lurralde guztietako hedabideekin lankidetza hitzarmenak izenpetzen ari da Euskaltzaindia, eta akordio hauen helburua garbia da: ahalik eta hedadurarik zabalena eman mendeurreneko ekitaldi eta egitasmoei.