Azaroan milioi erditik gora ikustaldi izan ditu Euskaltzaindiaren webguneak
-Arantzazuko nazioarteko biltzarrean aurkeztu zen webgune berriztatuak 576.908 ikustaldi izan ditu azaroan, iazko azaroan baino 168.710 gehiago. Guztira, 146.032 bisita izan ditu Akademiaren atari digitalak, 2017ko azaroan baino 56.513 gehiago.
-Atalez atal, Euskaltzaindiaren Hiztegiak 173.533 ikustaldi izan ditu, Orotariko Euskal Hiztegiak 93.252, Euskara Batuaren Eskuliburuak 17.331 (bere bigarren hilabetean), Euskal Onomastikaren Datutegiak (EODA) bikoiztu egin ditu iazko zifrak (164.010 bistaratze), eta Jagonet zerbitzuak ere gora egin du (12.893 bistaratze).