- Bertsolaritzara gai sozialak ekartzen aitzindari izan zen bertsolaria hil da, 84 urte zituela. Bertsolari txapelduna izan zen muxikarra, eta bertsolaritzaren transmisioaren erreferentea. Bihar izango da hileta elizkizuna, 18:00etan, Ariatzako Santa Kurtze Eliz-parrokian (Muxika).
- Euskal Herriko bertsolari txapelketa irabazi zuen Lopategik 1989an -txapeldunorde izan zen 1982an eta 1986an-, eta lau aldiz izan zen txapeldun Bizkaiko Bertsolari Txapelketan: 1962, 1964, 1966 eta 1987 urteetan. 1984tik aurrera, bertsolaritza irakasten aritu zen eta 2004an ohorezko euskaltzain izendatu zuen Euskaltzaindiak.
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): "Garai zailetan bertsolari osoa izan zen Lopategi, gerora bertsolaritzaren teknika ez ezik, espiritua ere belaunaldi berriei erakusten jakin izan zuena".
- Adolfo Arejita (euskaltzain osoa): "Bizkaiko eta Euskal Herriko bertsolaritzaren izar argitsuenetako bat joan zaigu Jon Lopategiren heriotzarekin. Baina haren gerizak, argiak eta gomutak geure baitan iraungo du".
Iruzkin berria idatzi
- Mertxe Mujika AEK-ko koordinatzaile nagusia eta Asier Amondo Korrikako arduraduna hartu ditu gaur Euskaltzaindiak Bilboko egoitzan. AEK-ko ordezkariek Garesen hasi eta Gasteizen amaituko den 21. Korrikaren nondik norakoak azaldu dituzte Akademiaren Zuzendaritzaren aurrean.
- Era berean, Euskaltzaindiak lankidetza eskaini die antolatzaileei, euskararen alde Euskal Herri osoa zeharkatzen duen ekimen honek ahalik eta arrakastarik handiena izan dezan.
- Mendeurreneko laugarren jardunaldi akademikoa Artium Museoan izanen da, otsailaren 14an eta goizez (09:00-13:45).
- Eta ahoskera zer? lelopean, ahozko komunikazioaren ertzak landuko dira Gasteizen.
- Lourdes Oñederra (Euskaltzaindiko Ahoskera batzordeko burua): “Jardunaldi honen helburu behinena komunikazioa da: arauaren arduradunen, irakasleen, ikasleen, kazetarien... Azken batean, hizkuntzaren erabilera osasuntsua nahi eta behar dugunon arteko komunikazio ahalik eta onena”.
- Egitaraua, HEMEN.
- Izen-ematea (otsailaren 12a bitarte zabalik): Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / +34 943 42 80 50 / +34 944 158 155 / +33 (0) 559 25 64 26/ +34 948 22 34 71 (plaza mugatuak/ aldi bereko itzulpena).
- Hizkuntza gutxiagotuak jagon, euskaraz bizi - XXIII. Jagon jardunaldiko bideoak eskegi ditugu, Akademiaren Youtubeko atarian:
https://www.youtube.com/channel/UCHxsqx-kYOjyIjWUmrIkkFw/videos
- Ostiralean, Argia Sariak banatu ziren Usurbilgo Atxega Jatetxean. Aurtengoa ekitaldi berezia izan da, batetik 30 urte egin dituztelako Argia Sariek, eta bestetik mendeurrena ospatzen ari direlako euskarazko astekarian. Ezinbestean, mendeurrenak zipriztindutako ekitaldia izan zen ostiralekoa, merezimenduzko sariak Eusko Ikaskuntzari eta Euskaltzaindiari ematea erabaki zutelako. "Euskara eredu batua proposatu zuen duela 50 urte Euskaltzaindiak; oraingo ikuspegitik, gure hizkuntzak ez luke etorkizunik baturik gabe. Saritua eta euskarazko kazetaritza eskutik ari gara lanean, elkar elikatuz, gure lanbidearen oinarrizko tresna zorrozten eta aberasten", adierazi zuten sari-emate ekitaldian Argiako arduradunek.
- Junes Casenave, Manex Pagola eta Xalbador Garmendia omendu ditu Euskaltzaindiak
- Junes Casenave, Manex Pagola eta Xalbador Garmendia omenduko ditu Euskaltzaindiak ostiraleko Ageriko bilkuran
- Urtarrilaren 31tik aurrera eta lau ostegunez jarraian, antzerkiak hartuko ditu Bilboko Zazpi Kaleak
- Zubiak, elkarri laguntzeko