-Urtarrilaren 31n hasita, antzerkizaleek hiru pieza ikusteko aukera izango dute ostegunero, lau astetan iraungo duen jaialdian.
-Euskaltzaindiaren mendeurreneko ospakizunen baitan sartzen da ‘LAUTAN HIRU antzerki txikia, festibal handia’ egitasmoa, eta Akademiak Cafe Bar Bilbaorekin, ZazpiKatu gaztetxearekin eta BIRA kulturgunearekin elkarlanean antolatu du ekimen berria. Halaber, lau eragileen egoitzak izango dira antzezlanen agertokiak –astean hiru pieza–.
-Egitasmoaren helburuetako bat euskarazko antzerkia hauspotzea da.
"Jagon Jardunaldiaren bigarren egunak argazki ikusgarri bat eta egitasmo mamitsu bat eman zituen Iruñeko Baluarten, Europako hizkuntza gutxiagotuak zaintzen edota ikertzen dituzten erakundeak lankidetzan jarduteko ituna hauspotu baitzuen Euskaltzaindiak. Honela, sei lagunek bat egin zuten han bertan, nork bere erakundea ordezkatzen zuela.
(Garbiñe Ubedaren kronika/ XXIII. Jagon jardunaldiko bigarren eguna: 2019-01-18)
-Iaz, Arantzazuko nazioarteko biltzarraren baitan, Euskaltzaindiak Euskara Batuaren Adierazpena (EBA) aurkeztu zuen jendaurrean. Egun horretan bertan 36 erakundek sinatu zuten Adierazpena, eta jada 50etik gora dira dokumentuarekin bat egin dutenak. Orain, Ezker Anitza-IU alderdiak ere bere atxikimendua eskaini dio EBAri.
"Iruñeko jardunaldiko lehen saioan, Mikel Zalbidek Euskaltzaindiko Jagon sailaren ibilbidea laburbildu zuen, hainbat galdera oinarri hartuta: noiz nola sortu zen Jagon saila, eta zertarako; zer mugarri finka litezkeen bere ibilian; zer balorazio egin litekeen, eta hortik abiatuta, azkenik, aurrera begira zer. Euskarak, baldin eta biziko bada, egunerokoan beharrezko izan eta ingurumenean aplikatu ahal izateko egokitu egin beharko duela aurreikusi zuen Euskaltzaindiak, sortze beretik. Ikuspegi soziologiko horrek azaltzen du akademiaren bitasuna, eta bereziki Jagon saila.
(Garbiñe Ubedaren kronika/ XXIII. Jagon jardunaldiko lehen eguna: 2019-01-17)
- Hizkuntza gutxiagotuen hiztunen eskubideak defendatzeko ituna bultzatuko du Euskaltzaindiak
- “Euskararen lurraldeko hizkuntza politika aurrera eramateko ardura duten erakundeekin batera jokatu behar du Euskaltzaindiak”
- Euskaltzaindiak argitalpen digital berriak agertuko ditu Iruñeko biltzarrean
- Euskaltzaindiak Hiztegiaren 858 sarrera eta azpisarrera arautu ditu