- "Jon Lopategi lagun zaharra’re/ aipatzea komeni zan,/ garai batean uztarri baten/ berakin ibili nintzan./ Polizi eta guardi zibilak/ gure atzetik zebiltzan,/ bertsoa gendun gure armatzat/ gerra edo gudaritzan;/ poz bat badaukat, egin genduna/ ez zala alperrik izan.
- Jon Azpillagak kantatu zuen bertso hau Lopategiren omenaldian. Ez zen, ez, alferrik izan haiek bertsoaren bidez egin zuten lana, emaitza apartak izan ditu kulturaren eta transmisioaren alorrean, baita politikarenean ere, beste gisa batez esan ez zitezkeenak esan eta kontzientzien ernarazle izan baitziren.
Irakurri gehiago: Beltzaren argia Iruzkin berria idatzi
- "Jon Lopategi Lauzirikaren heriotzaren berri izan dugu, Muxikako semea eta Arietzako bertso-eskolako landare fruitutsua. Bertsoari eta euskarari dautsala bere bizialdirik gehiena eman duen gizona, eta lan horren guztiaren merituz, Euskaltzaindiak 2004an ohorezko euskaltzain izendatua. Bertsotan ezagutu nuen 60ko hamarkadan Olabarriko (Errigoiti) jaietan, Iturri bertsolariarekin batera, Bizkaiko gobernadore zibilak lurraldean bertsotan plazan egitea zorrotz galarazi baino lehen. Eta azkenengoz berarekin egon, iazko abuztuan, Oscar Elgezabal txirrindulariaren hileta-egunean, Arietzako txokoan.
- Bertsolaritzara gai sozialak ekartzen aitzindari izan zen bertsolaria hil da, 84 urte zituela. Bertsolari txapelduna izan zen muxikarra, eta bertsolaritzaren transmisioaren erreferentea. Bihar izango da hileta elizkizuna, 18:00etan, Ariatzako Santa Kurtze Eliz-parrokian (Muxika).
- Euskal Herriko bertsolari txapelketa irabazi zuen Lopategik 1989an -txapeldunorde izan zen 1982an eta 1986an-, eta lau aldiz izan zen txapeldun Bizkaiko Bertsolari Txapelketan: 1962, 1964, 1966 eta 1987 urteetan. 1984tik aurrera, bertsolaritza irakasten aritu zen eta 2004an ohorezko euskaltzain izendatu zuen Euskaltzaindiak.
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): "Garai zailetan bertsolari osoa izan zen Lopategi, gerora bertsolaritzaren teknika ez ezik, espiritua ere belaunaldi berriei erakusten jakin izan zuena".
- Adolfo Arejita (euskaltzain osoa): "Bizkaiko eta Euskal Herriko bertsolaritzaren izar argitsuenetako bat joan zaigu Jon Lopategiren heriotzarekin. Baina haren gerizak, argiak eta gomutak geure baitan iraungo du".
- Mertxe Mujika AEK-ko koordinatzaile nagusia eta Asier Amondo Korrikako arduraduna hartu ditu gaur Euskaltzaindiak Bilboko egoitzan. AEK-ko ordezkariek Garesen hasi eta Gasteizen amaituko den 21. Korrikaren nondik norakoak azaldu dituzte Akademiaren Zuzendaritzaren aurrean.
- Era berean, Euskaltzaindiak lankidetza eskaini die antolatzaileei, euskararen alde Euskal Herri osoa zeharkatzen duen ekimen honek ahalik eta arrakastarik handiena izan dezan.
- Mendeurreneko laugarren jardunaldi akademikoa Artium Museoan izanen da, otsailaren 14an eta goizez (09:00-13:45).
- Eta ahoskera zer? lelopean, ahozko komunikazioaren ertzak landuko dira Gasteizen.
- Lourdes Oñederra (Euskaltzaindiko Ahoskera batzordeko burua): “Jardunaldi honen helburu behinena komunikazioa da: arauaren arduradunen, irakasleen, ikasleen, kazetarien... Azken batean, hizkuntzaren erabilera osasuntsua nahi eta behar dugunon arteko komunikazio ahalik eta onena”.
- Egitaraua, HEMEN.
- Izen-ematea (otsailaren 12a bitarte zabalik): Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / +34 943 42 80 50 / +34 944 158 155 / +33 (0) 559 25 64 26/ +34 948 22 34 71 (plaza mugatuak/ aldi bereko itzulpena).