Jon Lopategi, bertsolaritzaren transmisioaren erreferentea
- Bertsolaritzara gai sozialak ekartzen aitzindari izan zen bertsolaria hil da, 84 urte zituela. Bertsolari txapelduna izan zen muxikarra, eta bertsolaritzaren transmisioaren erreferentea. Bihar izango da hileta elizkizuna, 18:00etan, Ariatzako Santa Kurtze Eliz-parrokian (Muxika).
- Euskal Herriko bertsolari txapelketa irabazi zuen Lopategik 1989an -txapeldunorde izan zen 1982an eta 1986an-, eta lau aldiz izan zen txapeldun Bizkaiko Bertsolari Txapelketan: 1962, 1964, 1966 eta 1987 urteetan. 1984tik aurrera, bertsolaritza irakasten aritu zen eta 2004an ohorezko euskaltzain izendatu zuen Euskaltzaindiak.
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): "Garai zailetan bertsolari osoa izan zen Lopategi, gerora bertsolaritzaren teknika ez ezik, espiritua ere belaunaldi berriei erakusten jakin izan zuena".
- Adolfo Arejita (euskaltzain osoa): "Bizkaiko eta Euskal Herriko bertsolaritzaren izar argitsuenetako bat joan zaigu Jon Lopategiren heriotzarekin. Baina haren gerizak, argiak eta gomutak geure baitan iraungo du".
Idatzi iruzkina