- Pasa den astean Gasteizen izan zen Ahoskera jardunaldiko bideoak Euskaltzaindiaren Youtubeko atarian daude ikusgai.
- Julia Marin, Mª Heliodora Cuenca eta Miren Lourdes Oñederraren hitzaldiez gain, Gorka Lazkanori egindako elkarrizketa eta Pilartxo Etxeberriaren ondorioak entzun daitezke bertan.
- "Eta ahoskera zer? Formaz galdera eman lezake. Aldarrikapen hutsa zen, ordea. Hain zuzen, ahoskerari zor zaion arreta eskatzeko modua. Edo, Andres Urrutiaren hitzak baliatuz, “matraka ematen” hasteko deia. Arrazoien artean askotxo aipatu ziren, Lourdes Oñederraren hitzalditik abiatuta. Bat: ahoskera egokiak ziurtasuna ematen diolako hiztunari. Bi: euskara normaltzeko, hizkera-mailak garatu behar direlako, eta ahal dela, gaztelaniaren eta frantsesaren ereduetatik babestuz. Hiru: Ahoskera delako kanpotiko eragin horren sarleku babesgabeena. Lau: hizkuntzaren barrengo erritmo antolaketa ergatiboa edo mugagabea bezainbeste zaindu behar delako, hizkuntza bere osotasunean indartu nahi bada. Bost: ahoskera ikas eta irakats daitekeelako.
(Gasteizko jardunaldia/ Garbiñe Uberaren kronika)
Irakurri gehiago: Ahoskerak axola duelako
- Euskaltzaindiaren II. Nazioarteko Dialektologia Biltzarra martxoaren 14an (egun osoz) eta 15ean (egun erdiz) egingo da, Bilboko Euskal Museoan.
- Euskaltzaindiaren mendeurreneko bosgarren jardunaldi akademikoaren leloa Aniztasuna: hizkeren berba-mintzoak izango da.
- Programa osoa, HEMEN.
- Adolfo Arejita: “Besteak beste, gaur egun nazioartean dauden dialektologia alorreko ikerketa eta egitasmoak ezagutuko ditugu, eta horien nondik norakoen berri izango dugu”.
- Koldo Narbaiza (Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkaria); "Bilboko biztanle guztiak animatu nahi ditut Euskaltzaindiak antolatu dituen ekintzetan parte hartzera; balia ditzagun aukera ezberdinak euskara eta euskal kulturaren aldeko maitasuna eta gertutasuna adierazteko".
- Ana de Castro (Bizkaiko Foru Aldundiko Euskarako zuzendaria): "Euskal Museoa leku ezinhobea da egitasmo hau antolatzeko, bertan gordetzen baitira euskal klulturaren sustraiak".
- Dialektologia biltzarrari bide emateko, Euskara Ibiltaria erakusketa berritua eta interaktiboa aurkeztuko da martxoaren 13an, Euskal Museoan bertan. Horrez gain, Laboral Kutxak babesten duen Herri Hizkeren Atlasaren X. liburukia aurkeztuko da, martxoaren 15ean.
- Biltzarrerako izen-ematea zabalik dago martxoaren 11 bitarte: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / +34 943 42 80 50 / +34 944 158 155 / +33 (0) 559 25 64 26/ +34 948 22 34 71 (plaza mugatuak / aldi bereko itzulpena).
- Gaur goizean, erakusketaren estreinaldian izan dira, besteak beste, Mixel Etxebest Mauleko auzapeza, Jean Pele Iriart Euskal Elkargoko kontseilaria, Andres Urrutia euskaltzainburua, Jean-Louis Davant, Xarles Videgain eta Jean-Baptiste Coyos euskaltzainak eta Allande Socarros euskaltzain urgazlea.
- Jean-Louis Davantek Baionan 1964an euskara batuaren alde eginiko esfortzuak aipatu ditu Maulen, estandarraren lehen oinarriak finkatuko zituen lantaldearen lana azpimarratuz. Txillardegi ere aipatu du bere mintzalditxoan, haren kemena eta euskararekiko konpromisoa gogoratuz.
- Edukia: Baionako Biltzarraren ekarpenari eta garaiari so egiten die 'Baiona 1964: euskara batuaren zedarria' erakusketak.
- Euskal Elkargoaren, Euskararen Erakunde Publikoaren, Baionako Herriko Etxearen eta Crédit Agricole-ren babesa jaso du erakusketak.
- Erakusketa Mauleko Hondarearen Etxean dago ikusgai (sartzea dohainik). Datak: 2019-02-16 / 2019-03-16
- Eta ahoskera zer? lelopean ahozko komunikazioaren ertzak landu dira gaur, Gasteizen. Artium Museoan egin da mendeurrenaren baitan antolatu den laugarren jardunaldi akademikoa.
- Lourdes Oñederra, Euskaltzaindiko Ahoskera batzordeburua: “Ahoskerak axola du eremu kognitibo eta psikolingusitikoan, hiztunari ziurtasuna ematen diolako ahoskera egokia izateak; eta baita eremu soziolinguistikoan, euskara normalizatzeko hizkera mailak garatu behar direlako gaztelaniaren eta frantsesaren ereduetatik babestuz”.
- María Heliodora Cuenca Villarín, Sevillako Unibertsitateko irakaslea: “Orain arte arreta gutxi eskaini izan zaio ahozkotasunari. Denbora gutxi dago horretarako, ikasleen ahozkotasuna ez da ebaluatzen, irakasleen artean prestakuntza gabezia handia dago, ez da proiektu curricularretan sartzen, gutxi ikertzen da, material eza dago…”
- Julia Marin antzerki itzultzailea: “Ahots gora irakurri behar da lehendabizi, eta gero erreparatu mezuari; ondoren, testua ‘okupatzen’ ikasi behar da, bolumena eman: hitzak edukiz eta esanahiz bete, esaldien hierarkiari erreparatu, testu zatiak bereizi, testuaren egituran oinarritu…”