- Euskaltzaindiak Osoko bilkura egin du Nafarroako Jauregian, mendeurrenaren ospakizunen karietara.
- Uxue Barkos Nafarroako lehendakariak berritu egin du Nafarroako Gobernuak Euskaltzaindiarekin duen “lankidetza konpromisoa”.
- Andres Urrutia: “Gaur-gaurkoz maiz esaten da euskararen aldeko ekitaldietan hitzetatik ekintzetara pasatu behar dela, asko hitz egiten da konpromisoari buruz. Horregatik, Euskaltzaindiak berretsi egiten ditu bai sorreran eta bai izan duen ibilbidean izan dituen gidalerroak: euskara indartzea, euskaraz mintzo diren pertsonen eskubideak zaintzea eta defendatzea, eta iritzien aniztasuna bateratzea, hizkuntza indartzeko. Gako horiek giltzarri dira gure lanean”.
Irakurri gehiago: "Euskararen hiztun-elkartea ehuntzen ahaleginduko da Euskaltzaindia"
- "Alan King izeneko euskaldun hizkuntzalari jakintsu, zorrotz, zuzen eta maitagarri batek utzi egin gaitu. Duela bizpahiru hilabete Zarauzko Hitzan elkarrizketatu zuten: “Euskara ez dago salbu” zioen izenburu deigarriak. Arrazoi borobilak jalkitzen ditu Alanek elkarrizketa horretan.
(Patxi Goenaga euskaltzain osoaren artikulua)
- Pasa den astean Gasteizen izan zen Ahoskera jardunaldiko bideoak Euskaltzaindiaren Youtubeko atarian daude ikusgai.
- Julia Marin, Mª Heliodora Cuenca eta Miren Lourdes Oñederraren hitzaldiez gain, Gorka Lazkanori egindako elkarrizketa eta Pilartxo Etxeberriaren ondorioak entzun daitezke bertan.
- "Eta ahoskera zer? Formaz galdera eman lezake. Aldarrikapen hutsa zen, ordea. Hain zuzen, ahoskerari zor zaion arreta eskatzeko modua. Edo, Andres Urrutiaren hitzak baliatuz, “matraka ematen” hasteko deia. Arrazoien artean askotxo aipatu ziren, Lourdes Oñederraren hitzalditik abiatuta. Bat: ahoskera egokiak ziurtasuna ematen diolako hiztunari. Bi: euskara normaltzeko, hizkera-mailak garatu behar direlako, eta ahal dela, gaztelaniaren eta frantsesaren ereduetatik babestuz. Hiru: Ahoskera delako kanpotiko eragin horren sarleku babesgabeena. Lau: hizkuntzaren barrengo erritmo antolaketa ergatiboa edo mugagabea bezainbeste zaindu behar delako, hizkuntza bere osotasunean indartu nahi bada. Bost: ahoskera ikas eta irakats daitekeelako.
(Gasteizko jardunaldia/ Garbiñe Uberaren kronika)
- Hizkeren berba-mintzoak aztertuko dira Bilbon egingo den II. Nazioarteko Dialektologia Biltzarrean
- ‘Baiona, 1964: euskara batuaren zedarria’ erakusketa, Mauleko Ondarearen Etxean ikusgai
- “Ahoskera egokia izateak ziurtasuna ematen dio hiztunari”
- Ahozko komunikazioaren ertzak aztertuko dira bihar, Gasteizen