Lytham St Annes-en (Ingalaterra, Erresuma Batua) jaio zen, 1954ko urriaren 24an, eta Hizkuntzalaritzan doktorea zen (Londresko Unibertsitatea). Gramatika batzordeko kide 1985etik, Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 2003ko urtarrilaren 31n.
Zenbait idazlan: Atalase maila (1988); The Basque language (1994); Colloquial Basque (1996).
(Taldeko argazkian, ezkerretik eskuinera: Koldo Mitxelena, Angel Lopez Garcia, Karmele Rotaetxe, Alan R. King, Jean Haritxelhar, eta Patxi Goenaga)