- Ekitaldia goizeko 12:00etan izanen da, Aretxabaletako Arkupe kultura-etxeko Zaraia aretoan. Andoni Sagarna euskaltzainak emango dio erantzuna.
- Hona hemen ekitaldia zuzenean streaming bidez ikusteko esteka: https://youtu.be/0vNuh8vL9EI
Irakurri gehiago: Larunbat honetan irakurriko du Miriam Urkia euskaltzain osoak sarrera-hitzaldia, Aretxabaletan Iruzkin berria idatzi
- Euskaltzaindiaren webguneak 1.039.530 bisita izan ditu 2018an (2017an baino 183.501 gehiago) eta 4.431.147 bistaratze.
- Akademiaren atari digitalean gehien bisitatu diren edukiak Euskaltzaindiaren Hiztegia (1.261.585) eta Euskal Onomastikaren Datutegia (1.128.898) izan dira.
- Martxoaren 28an, latineko idazki ofizialak euskarara itzuli zituen taldeari aitortza egingo dio Euskaltzaindiak, bere Bilboko egoitzan.
- Ekitaldian bertan, Bizkaian Eleizea euskerearen alde dokumentala aurkeztuko da.
- Andres Urrutia euskaltzainburua: “Euskarari ekarpen izugarria egin diote itzultzaile hauek, testu erabilgarri bezain ederrak onduz, eta horregatik omenduko ditugu”.
- Felix Alonso Bilboko elizbarrutiko bikario nagusia: “Egia da Bilbotik bultzatu dugula ekitaldi berezi hau, baina gogoratu behar da lantalde horretan bazirela Baiona, Iruñea eta Donostiako elizbarrutietako partaideak ere; baziren eta oraindik ere badira”.
- Euskaltzaindiaren II. Nazioarteko Dialektologia Biltzarrak atlas linguistikoen baliagarritasuna aldarrikatu du Bilbon. Ikerketa-lerro esanguratsuak zabaltzen dituztela ere frogatu da, beste diziplinetarako iturri eta oinarri izan litezkeen neurrian. Euskararen Herri Hizkeren Atlasak, X. liburukia plazaratzearekin batera, bere barruan gorderik duen altxorra azaleratzeko erronkari heldu nahi dio.
(Garbiñe Ubedaren kronika)
- Bilboko Euskal Museoan Euskaltzaindiak antolatu berri duen Dialektologia biltzarreko hitzaldiak eskegi ditugu Youtubeko gure atarian: Xarles Videgain, Miriam Urkia, Amaia Jauregizar, Xulio Sousa, Joan Veny, Iñaki Camino, Isabel Molina, Hans Van de Velde, Manuel González, Ziortza Eguren...
- Guztiak, hemen: https://m.youtube.com/channel/UCHxsqx-kYOjyIjWUmrIkkFw/videos