- Apirilaren 22an eta 23an izanen da Sarako azoka, eta Euskaltzaindiak Pazko Astelehenean aurkeztuko ditu hiru argitalpen berri: Janpierra Lexardoarteren bizitzea edo Basabürüaren trajeria; Le dauphin: 1757ko gutuneriari buruzko osagarriak eta gogoetak, “othoi çato etchera”; eta Euskara Batua eta Ipar Euskal Herria (1964-2018) Kolokioaren agiriak.
- Euskaltzaindiak hastapenetatik parte hartu du Sarako Biltzarrean, lehenengoko aldia 1984koa izanik.
Irakurri gehiago: Euskaltzaindiak hiru liburu aurkeztuko ditu Sarako Idazleen 36. Biltzarrean Iruzkin berria idatzi
- 91 urte zituela zendu da Solabarrieta, Begoñan (Bilbon). Ondarroan (Bizkaia) jaio zen, 1927an. Abade egin ondoren, euskararen sustatzailea izan zen Solabarrieta Bizkaiko parrokietan, eta elizbarrutiko itzultzaile ofiziala ere bai. Adorez taldeko kide, hamabost hiztegiren argitalpenean parte hartu zuen. Aparteko lana egin izan du ondarroarrak itsas munduko lexikoa taiutzen, sinonimoak aukeratzen nahiz egokitzen, eta, batez ere, Aditz Hiztegirako milaka esaldi prestatzen.
- Ohorezko euskaltzain izendatu zuen Euskaltzaindiak 2018ko apirilaren 27an.
- Zenbait idazlan: Sinonimoen hiztegia [elkarlanean] (1984); Adorez hiztegiak: euskara-gaztelania = castellano-vasco [elkarlanean] (2009); Eskola hiztegia: oinarrizko hiztegia [elkarlanean] (2013).
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): "Giza-testigantza egokia eman du Txominek, fedea eta euskara uztartuz. Euskara bizia jasotzeko gogoa zeukan, Hiztegigintzaren bidez dotore egin zuena".
- Hileta-elizkizuna apirilaren 24an izango da, Begoñako baselizan (Bilbo), 19:00etan.
- Goi Erdi Aroko Vasconia penintsularra aipatzen duten notizia guztien bilketa egin du Jesus Lorenzo Jimenezek La vasconia peninsular en las fuentes árabes liburuan, helburu jakin batekin: kronista arabiarrek utzi zizkiguten Vasconiaren historiari buruzko testuak birpentsatzeko tresna bat eskueran izatea.
- Jesus Lorenzo Jimenez (Historian doktorea):“Testu ugaritan barreiaturik dauden Euskal Herriari buruzko notizia guztiak bolumen bakar batean eskaini nahi izan ditugueta, era berean, Europako hizkuntza batera egindako itzulpen eguneratu bat ikertzaileen eskuetan jarri”.
- Mikel Zalbide (euskaltzaina eta EHS egitasmoaren zuzendaria): "Testigantza zuzenen urritasuna dela medio, nahi baino gutxiago ezagutzen dugu Goi Erdi Aro hura. Eskuragarri ditugun jakin-iturri guztiak erabili behar izan dira, hortaz, argitze-lan honetan. Alde horretatik, iturri arabiarren testigantza saihestu ezina zen".
- Euskaltzaindiaren webgunean eta Elkar liburu-dendetan eros daiteke.
- Aurtengo hitzarmena sinatu dute gaur bi erakundeek, eta euskararen lexikoari, toponimiari eta onomastikari buruzko ikerketak bultzatuko dira.
- 1991tik Euskaltzaindiak eta BBK Fundazioak antolatzen dituzten sari hauen xedea da idazle gazteak literatura mundura erakartzea.
- Resurreccion Maria Azkue saria, berez, 1975ean sortu zuen Bilbao Aurrezki Kutxak eleberri, olerki eta saio modalitateekin, eta 1990a arte iraun zuen. Urte haietan ez zen gaztetxoentzako saria, helduentzakoa baizik, eta gaur egun oso ezagunak ditugun hainbat idazle eta ikertzailek jaso zuten saria. Beste horrenbeste gertatu da 1991etik aurrera antolatutako sariekin ere; egun ezagunak diren Alaine Agirre, Arkaitz Estiballes, Nagore Amondarain, Irati Goikoetxea, Maialen Zubeldia, Nerea Ibarzabal, Uxue Alberdi edo Urtzi Urrutikoetxea idazle, bertsolari eta kazetariek eskuratu izan dute saria.
- Lan “originalak eta gai “indartsuak” nagusi 2018ko Azkue Literatura sarietan
- Maiatzaren 4an, Euskaltzaindiak Osoko eta Ageriko bilkurak eginen ditu Trebiñun
- 2018ko Azkue Literatura sariak banatuko dira bihar, Bilbon
- Idazteak utzitako materialaren garrantzia aztertuko da maiatzean, Bilbon egingo den literatura jardunaldian