- Gaur, arratsaldeko bostetan abiatuko da 21. Korrika Garesetik, eta Euskaltzaindiak bertan parte hartzera deitzen ditu herritarrak, herri erakundeak, alderdiak, sindikatuak, bai eta gizarte-eragile oro ere.
- Horrela, euskararen alde azaltzeaz gainera, euskararen biziberritzea denon esku dagoela azpimarratu nahi du.
- Euskaltzaindiak 14an hartuko du lekukoa (12:13), Gasteizen, 2.555. kilometroan (EHIGEri hartu eta Ikastolen Elkarteari emango dio).
Iruzkin berria idatzi
- Hiztegitik kofradiara izenburuko sarrera-hitzaldia irakurri du gaur Miriam Urkia euskaltzain osoak, Aretxabaletako Arkupe kultura-etxeko Zaraia aretoan. Ostean, euskaltzainak kargu berriaren zina egin du eta Andres Urrutia euskaltzainburuak diploma eta domina ezarri dizkio.
- Andoni Sagarnak eman dio erantzuna Urkiaren hitzaldiari, beste berbaldi mamitsu batekin (Badator aire freskoa): Euskaltzaindiarekin era bateko edo besteko harremanak izan dituzten “merezimendu handiko” emakumezkoak aipatu ditu euskaltzain donostiarrak.
- Galesko Parlamentuko ordezkariek Euskaltzaindiaren Bilboko egoitza bisitatu zuten, atzo. Akademiaren historia bertatik-bertara ezagutzeko aukera izan zuten, eta opari berezia eraman zuten bueltan Galesera: Etxepareren 'Linguae Vasconum Primitiae' liburuaren facsimila.
- Argazkietan, parlamentariak eta beraien laguntzaileak: Bethan Sayed, Mick Antoniw, Rhianon Passmore, Delyth Jewell, Caroline Jones, David Melding, Martha Howells, Nathan Wyer eta Osian Bowyer.
- 1967tik aitzina latineko idazki ofizialak euskarara itzuli zituen taldeari aitortza zabala egin dio gaur Euskaltzaindiak, bere Bilboko egoitzan; hain zuzen, Baiona, Iruñea, Donostia eta Bilboko elizbarrutietan testuak itzultzen ibili ziren abade eta erlijiosoak omendu ditu Akademiak. Euren arteko batzuk dagoeneko hilda daude, baina bestetzuk ez; azken hauek oraindik lanean ari dira.
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): "Hona, bada, eginiko lanaren aitortza, lan-itzulpen egoki eta zuzena egin duzuelako”. “Hizkuntzak biziak dira eta etengabe doaz egokitzen. Orobat Eliza eta Euskaltzaindia. Izan dadila gaurkoa gerogarrenean izango dugunaren eredu eta jarraibidea. Ekin eta jarrai”.
- Euskaltzaindiak 2019ko apirilaren 4tik 14ra bitartean, Garestik Gasteiza bitartean ibilbidea eginen duen Korrikaren 21. ekitaldian parte hartzera deitu ditu herritarrak, herri erakundeak, alderdiak, sindikatuak, bai eta gizarte-eragile oro ere. Horrela, euskararen alde azaltzeaz gainera, euskararen biziberritzea denon esku dagoela azpimarratu nahi du.
- Larunbat honetan irakurriko du Miriam Urkia euskaltzain osoak sarrera-hitzaldia, Aretxabaletan
- Euskaltzaindiaren webguneak 1.039.530 bisita izan ditu 2018an
- Euskaltzaindiak gorazarre egingo die liturgiako testuen euskaratzaileei
- Herri jakinduria gizarteratzeko eta ikerketa-lerro berriak zabaltzeko erronka