- Euskaltzaindiaren webguneak 1.039.530 bisita izan ditu 2018an (2017an baino 183.501 gehiago) eta 4.431.147 bistaratze.
- Akademiaren atari digitalean gehien bisitatu diren edukiak Euskaltzaindiaren Hiztegia (1.261.585) eta Euskal Onomastikaren Datutegia (1.128.898) izan dira.
Irakurri gehiago: Euskaltzaindiaren webguneak 1.039.530 bisita izan ditu 2018an Iruzkin berria idatzi
- Martxoaren 28an, latineko idazki ofizialak euskarara itzuli zituen taldeari aitortza egingo dio Euskaltzaindiak, bere Bilboko egoitzan.
- Ekitaldian bertan, Bizkaian Eleizea euskerearen alde dokumentala aurkeztuko da.
- Andres Urrutia euskaltzainburua: “Euskarari ekarpen izugarria egin diote itzultzaile hauek, testu erabilgarri bezain ederrak onduz, eta horregatik omenduko ditugu”.
- Felix Alonso Bilboko elizbarrutiko bikario nagusia: “Egia da Bilbotik bultzatu dugula ekitaldi berezi hau, baina gogoratu behar da lantalde horretan bazirela Baiona, Iruñea eta Donostiako elizbarrutietako partaideak ere; baziren eta oraindik ere badira”.
- Euskaltzaindiaren II. Nazioarteko Dialektologia Biltzarrak atlas linguistikoen baliagarritasuna aldarrikatu du Bilbon. Ikerketa-lerro esanguratsuak zabaltzen dituztela ere frogatu da, beste diziplinetarako iturri eta oinarri izan litezkeen neurrian. Euskararen Herri Hizkeren Atlasak, X. liburukia plazaratzearekin batera, bere barruan gorderik duen altxorra azaleratzeko erronkari heldu nahi dio.
(Garbiñe Ubedaren kronika)
- Bilboko Euskal Museoan Euskaltzaindiak antolatu berri duen Dialektologia biltzarreko hitzaldiak eskegi ditugu Youtubeko gure atarian: Xarles Videgain, Miriam Urkia, Amaia Jauregizar, Xulio Sousa, Joan Veny, Iñaki Camino, Isabel Molina, Hans Van de Velde, Manuel González, Ziortza Eguren...
- Guztiak, hemen: https://m.youtube.com/channel/UCHxsqx-kYOjyIjWUmrIkkFw/videos
- Oraingo liburukiak 239 mapa erakusten ditu, ondorengo gaiak jorratu direla: jokoak, kirolak, bertuteak eta bizioak, gorputzeko gabeziak, larruazaleko gaitzak, gaixotasunak, heriotza, ezkontza, gizarte-bizitza, ahaidegoa, erlijioa, sinesteak, lana eta beharginak.
- Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (#EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du xede, eta argitaraturiko liburuki guztiak (mementoz, hamar)kontsulta daitezke Euskaltzaindiaren web orrian (www.euskaltzaindia.eus/ehha),5. eta6. liburukiko audioekin batera.
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): “Ez dezagun euskararen arkeologia egin. Egin dezagun biologia”.
- Xabier Egibar (Laboral Kutxako zuzendaria): “Laboral Kutxak euskal kulturarekin daukan konpromisoa berretsi eta hainbeste baloratzen duen Euskaltzaindiaren lan akademikoa gizarteratzeko ekarpenak egiten jarraitu nahi du”.
- Adolfo Arejita (EHHA proiektuaren zuzendaria): “Atlas guztiak ez dira modu berean landu. Hobetzen joan gara, eta jasotzen diren oharretan testuak ere badu garrantzia, ez bakarrik hitzak. Eta mamiak ere badu garrantzia. Hizkuntzaren hezurdura mamiz osatzen ere lagundu nahi du Atlasak”.
- Xarles Videgain (EHHA proiektuaren arduradun teknikoa): “Euskaltzaindia altxor baten jabe da eta baldintzak bilduak dira, Euskaltzaindia izan dadin federatzaile. Tenorea da eta Euskaltzaindiak badu indarra ahaleginak batzeko eta harreman intelektualak hedatzeko. Izan dadila hamargarren liburukia xede horren mugarri eta zedarri”.