Ahozko komunikazioaren ertzak aztertuko dira bihar, Gasteizen
Mendeurreneko laugarren jardunaldi akademikoa Artium Museoan izanen da, goizez (09:00-13:45). Hasiera ekitaldian parte hartuko dute Andres Urrutia euskaltzainburuak, Miren Lourdes Oñederra Euskaltzaindiaren Ahoskera batzordeburuak, Igone Martínez de Luna Arabako Euskara foru diputatuak eta Iñaki Prusilla Gasteizko Udaletxeko Euskara zinegotziak.
Eta ahoskera zer? lelopean, ahozko komunikazioaren ertzak landuko dira Gasteizen.