30. edizioko sarituak honakoak izan dira:
IRRATIA: Juan Carlos Etxegoien Juanarena Xamar (Euskara Jendea irratsaioagatik, Bilbo Hiria irratian).
PRENTSA: Gari Garaialde fotokazetaria, migrazioaren errealitatea ikusarazteko argitaraturiko lanengatik.
IKUS-ENTZUNEZKOA: Gurean"dokumentala (Askekintzarena).
INTERNET: Indarkeria matxistaren biktimen mapa (Berria egunkariarena).
SUSTAPENA: Altsasuko Gurasoak.
MEREZIMENDUZKOA: Eusko Ikaskuntza eta Euskaltzaindia, 100. urteurrenagatik.
Merezimenduzko Argia Saria jaso du Euskaltzaindiak
- Ostiralean, Argia Sariak banatu ziren Usurbilgo Atxega Jatetxean. Aurtengoa ekitaldi berezia izan da, batetik 30 urte egin dituztelako Argia Sariek, eta bestetik mendeurrena ospatzen ari direlako euskarazko astekarian. Ezinbestean, mendeurrenak zipriztindutako ekitaldia izan zen ostiralekoa, merezimenduzko sariak Eusko Ikaskuntzari eta Euskaltzaindiari ematea erabaki zutelako. "Euskara eredu batua proposatu zuen duela 50 urte Euskaltzaindiak; oraingo ikuspegitik, gure hizkuntzak ez luke etorkizunik baturik gabe. Saritua eta euskarazko kazetaritza eskutik ari gara lanean, elkar elikatuz, gure lanbidearen oinarrizko tresna zorrozten eta aberasten", adierazi zuten sari-emate ekitaldian Argiako arduradunek.