ALBISTEA
"Mendeurrena baliatu dugu euskal eragileekin batera jarduteko"
Mendeurrenaren amaierako ekitaldia izan da gaur Gipuzkoako Foru Aldundian, Donostian. Bertan, Andres Urrutia euskaltzainburuak azpimarratu du etorkizunari begira dagoela Akademia, eta ondorengo urteetan jorratu beharreko alorrak aletu ditu, hots, digitalizazioa, nazioartekotzea, profesionalizazioa eta gizarteratzea.
“Euskal Herriko gizarte-eragileekin batera jardun behar dugu, ahalik eta modu zabalenean, mendeurrenean egin dugun bezala”, azpimarratu du Urrutiak, eta nabarmendu du Akademiak mendeurrena baliatu duela “euskararekin, euskal kulturarekin eta euskal gizarte osoarekin duen konpromisoa berriztatzeko, eta, bide batez, dei zabala egin dio euskal gizarte osoari:hain justu, aldi berriari, XXI. mende korapilatsu baina itxaropentsu honi, ilusio berrituarekin ekiteko deia”.
Mendeurrenaren laburpen bideoa
Euskaltzaindiaren Mendeurrenaren bideo laburpena
ARGAZKIAK
Argazki guztiak ikusgai Euskaltzaindiaren Instagram kontuan
AMAIERAKO EKITALDIAREN BIDEOA
Euskaltzaindiaren Mendeurrenaren amaierako ekitaldia, Gipuzkoako Foru Aldundian 2019/10/05