Euskalerria Irratiak mendeurreneko ekitaldiak babestuko ditu
-Juan Kruz Lakasta Euskalerria Irratiko koordinatzaileak izenpetu du lankidetza hitzarmena, Andres Iñigo Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaria ondoan duela.
-Honela, Euskalerria Irratiak 2018an eta 2019an egingo diren ekintza eta egitasmoak babestuko ditu. Mendeurrenaren atarian, euskal lurralde guztietako hedabideekin lankidetza hitzarmenak izenpetzen ari da Euskaltzaindia, eta akordio hauen helburua garbia da: ahalik eta hedadurarik zabalena eman mendeurreneko ekitaldi eta egitasmoei.