"Euskal gizartearen zerbitzura gaude"
-Noticias Taldearen 2018 Ortzadar Saria jaso du, gaur, Euskaltzaindiak. Kike Hermosilla Iparragirre argitaletxeko merkataritza zuzendariak eman dio saria Andres Urrutia euskaltzainburuari, Akademiaren Bilboko egoitzan.
-"Akademia osoaren partez hartzen dut sari hau -esan du Andres Urrutiak-, esker onez eta arduraz. Baikor ikusten dut euskararen bilakaera, eta lanerako gogoz gaude Euskaltzaindian. Euskal gizartetik jaio ginen eta euskal gizartearen zerbitzura gaude".