2018 Ortzadar Saria jasoko du Euskaltzaindiak
-Bihar izango da ekitaldia, Akademiaren Bilboko egoitzan (Plaza Barria, 15). Sari ematea 13:45ean egingo da, baina aurretik euskararen erabilerari buruz mintzatuko dira Andres Urrutia euskaltzainburua, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua, Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputatua eta Merkat Bernaola Begoñazpi Ikastolako zuzendaria.
-Noticias Taldeak Sagrario Aleman euskaltzain osoa saritu zuen 2016an, eta iaz Joxemari Iriondo ohorezko euskaltzainari eman zioten golardoa.