Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak R. Mª Azkue Literatura Sarien deialdi berri bat zabaldu dute. Sari hauen xedea idazle gazteak literatura mundura erakartzea da, eta, jakina denez, bi genero saritzen dira: narrazioa eta poesia. Genero bakoitzak bi maila ditu: A maila: 2005, 2006, 2007 eta 2008an jaioak; eta B maila: 2001, 2002, 2003 eta 2004an jaioak.
Sari hauetara euskaraz idatziriko narrazio zein olerki-lanak aurkez daitezke, egilearen bizilekua edo nazionalitatea edozein izanik. Hori bai, lanak originalak eta inoiz argitaratu gabeak izan behar dira; ez dira onartuko beste lanen itzulpenak edo moldaketak. Lanak makinaz alde batetik idatzirik aurkeztuko dira, folio edo A4 neurriko orrietan, eta hiru kopia bidali beharko dira Akademiak Bilbon duen egoitza nagusira (Plaza Barria, 15/ 48005).
Sariketaren oinarri guztiak ezagutzeko, klikatu HEMEN.
Zalantzarik baduzu, deitu +34 94 4158155 telefono zenbakira.
(Iazko lanik onenak liburu HONETAN argitaratu ditu Euskaltzaindiak)