-Arantzazu aldizkariaren 1011. zenbakiak Euskaltzaindiak urriaren 4an, 5ean eta 6an Gandiaga Topagunean eginiko nazioarteko biltzarrari erreparatu dio. Honela, biltzarrean gertatutakoaren berri ematen dute, parte-hartzaileen zerrenda eta argazki ugari erantsiz.
-Paulo Agirrebaltzategik sinatzen du testu nagusia, eta Aitor Sorreluzek sarrerako editorialetako bat. Bestelako aipamen txikiak ere badira aldizkarian: urriaren 5ean Bilboko Koralaren Euskeria abesbatzak basilikan eman zuen kontzertu "fina, kalitate handikoa", Txillardegiren omenez Milikuan -Arantzazun- jarritako plakaren nondik-norakoak...
-Sari hau 2009an sortu zen eta bitan bakarrik eman da. Oraingoan, sari emate ekitaldia foru jauregian egingo da, azaroaren 16an.
-Denis Itxaso (Gipuzkoako Kultura diputatua): “Euskaltzaindiaren lanari esker, euskara bizirik dago eta etorkizuna duen hizkuntza bat da”.
-Andres Urrutia (euskaltzainburua): "Pozik hartu du Akademiak aitotza berri hau, ez baitugu ahaztu behar euskara guztion ondarea dela, guzti-guztiona. Ehun urtez egin dugun bezala, jarraituko dugu lanean eta euskal gizarteari zerbitzu arin eta zuzena ematen, hori bai, gaur gaurko tresnak eta baliabideak erabiliz".
-Miriam Urkia (Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaria): "Geure zereginetan jarraitzeko indarra ematen digu sari berri honek. Mendeurrena dela eta, atzera begira jarri gara urte honetan, baina gure asmoak eta gure ahaleginak etorkizunari begira daude. Ekin eta jarrai".
2019an 25 urte beteko ditu Anjel Lertxundiren Otto Pette eleberriak, eta mende laurden hori ospatzeko edizio berezi bat kaleratu du Alberdania etxeak. Horren harira, jardunaldi mamitsuak antolatu ditu Bilbo Zaharra euskaltegiak Bilbon, eta, urtero egiten duten legez, klasikoen irakurraldiarekin zarratuko dute egitasmoa, 2019ko ekainean. Honela, datorren astean musika, poesia eta Otto Pette liburuari buruz jardungo dute:
'Errukiaren saria'
(Iñaki Irazu eta Patricia Aller)
Noiz: Azaroak 7, asteazkena, 19:00etan.
Non: Euskaltzaindiko areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian.
'Otto Pette–25. urteurrena'
(Anjel Lertxundi eta Jorge Gimenez)
Noiz: Azaroak 8, osteguna, 19:00etan.
Non: Euskaltzaindiko areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian.
-Rebeka Ubera Euskal Herria Bilduko parlamentariarekin eta Xabier Isasi alderdi bereko Euskara idazkariarekin batzartu dira, gaur, Andres Urrutia euskaltzainburua eta Erramun Osa idazkariordea. Besteak beste, Mendeurrenean Akademiak antolatuko dituen ekintza eta egitasmoei buruz jardun dute.
-2017ko edizioan Resurreccion Maria Azkue haur eta gazteentzako literatura lehiaketan sarituak izan diren idazle gazteen narrazio eta olerkiak liburu batean jaso ditu Akademiak. Tartean, Oiartzungo Maialen Leizaren 'Maitasun ahaztezina' kontakizuna, Lur Lopez usurbildarraren 'Lehen eta orain' poemarioa, eta Anne Arrizabalagaren 'Kale berria' ipuina.
-Liburu berria salgai dago, Elkar dendetan eta gure webgunean.