Aurrera jarraitzen du Astelehen-Astearte Buruzuriak kontzertu akustikoen ziklo bikotzak, eta datorren astelehenean (urriak 29) Pettiren emanaldia izango da Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan (Plaza barria, 15), 19:30ean. Betiko formatuari jarraituz, elkarrizketa labur bat egingo dio Harkaitz Cano idazleak Berako musikariari. Ondoren, ordu beteko kontzertua eskainiko du Pettik.
Formatu berdina errepikatuko da asteartean (urriak 30), Donostian (Tolare Baserria/ Almortza bidea, 6). Garbiñe Ubedak Pauline eta Juliette lapurtarrak elkarrizketatuko ditu, ordu erdiz, eta gero 60 minutuko kontzertua eskainiko dute jendaurrean.
Leihatilak 18:30ean zabalduko dira, eta emanaldiak 19:30ean hasiko dira.