Urriko nazioarteko biltzarra, 'Arantzazu' aldizkarian
-Arantzazu aldizkariaren 1011. zenbakiak Euskaltzaindiak urriaren 4an, 5ean eta 6an Gandiaga Topagunean eginiko nazioarteko biltzarrari erreparatu dio. Honela, biltzarrean gertatutakoaren berri ematen dute, parte-hartzaileen zerrenda eta argazki ugari erantsiz.
-Paulo Agirrebaltzategik sinatzen du testu nagusia, eta Aitor Sorreluzek sarrerako editorialetako bat. Bestelako aipamen txikiak ere badira aldizkarian: urriaren 5ean Bilboko Koralaren Euskeria abesbatzak basilikan eman zuen kontzertu "fina, kalitate handikoa", Txillardegiren omenez Milikuan -Arantzazun- jarritako plakaren nondik-norakoak...