Bilbo Zaharra Forum-ek 'Otto Pette' gogoratuko du, eleberriaren 25. urtemugan
2019an 25 urte beteko ditu Anjel Lertxundiren Otto Pette eleberriak, eta mende laurden hori ospatzeko edizio berezi bat kaleratu du Alberdania etxeak. Horren harira, jardunaldi mamitsuak antolatu ditu Bilbo Zaharra euskaltegiak Bilbon, eta, urtero egiten duten legez, klasikoen irakurraldiarekin zarratuko dute egitasmoa, 2019ko ekainean. Honela, datorren astean musika, poesia eta Otto Pette liburuari buruz jardungo dute:
'Errukiaren saria'
(Iñaki Irazu eta Patricia Aller)
Noiz: Azaroak 7, asteazkena, 19:00etan.
Non: Euskaltzaindiko areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian.
'Otto Pette–25. urteurrena'
(Anjel Lertxundi eta Jorge Gimenez)
Noiz: Azaroak 8, osteguna, 19:00etan.
Non: Euskaltzaindiko areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian.