Bikoiztu egin dira Euskaltzaindiaren webguneko bisitak
-Arantzazuko nazioarteko biltzarrean aurkeztu zen webgune berriztatuak 676.302 bistaratze izan ditu, iazko urrian baino 231.184 gehiago. Guztira, 153.642 bisita izan ditu Akademiaren atari digitalak, 2017ko urrian baino 60.276 gehiago.
-Euskara Batuaren Eskuliburuak 46.668 bistaratze izan ditu bere estreinaldian.
-Aurtengo irailarekin konparatuz, askozaz handiagoa izan da igoera: 82.618 bisita gehiago jaso ditu Euskaltzaindiaren webguneak, eta 351.115 bistaratze gehiago.