Oraingoan, urrutira heldu da Felipe Uriarte mendizalearen eta Felix Mugurutza euskaltzain urgazlearen asmoa, hain zuzen, Nepaleraino. Pasaitarrak eta laudioarrak bultzatutako ideia 18 lagunen talde ausartak gauzatu du, oraintsu. Euskal Herriko lurralde guztietako gazteek parte hartu dute Oxigenoa Euskarari 6000 metrotan ere egitasmoan. Helburua? Sei milako bi mendi igotzea, euskararen hauspoa haraino zabalduz. Honela, espedizioaren kudeaketa osoa (enpresekiko harremana, txosnak, salmentak...) euskara hutsez egin dute, eta xerpek uneoro euren hizkuntza minorizatua erabili izan dute. Gainera, euskara/xerpera hiztegi bat ari dira egiten guztien artean, ondo bidean, aurrerago argitaratuko dena.
Khumbu bailaran biziizandakoa ez dute erraz ahaztuko mendizale gazteek. "Kiroletik aparte, xerpen musika, erritoak eta bizitza ezagutzeko aukera izan dugu. Gaur bertan bueltatuko ginateke!", aitortu zuen gazteetako batek. Urriaren 8an abiatu zen taldea Nepalera, eta azaroaren 8an bueltatu dira, bide-zorroa bizipenez mukuru. Hona hemen mendizale guztien izenak: Eneko Arretxe; Malen Osa; Amaia Ugarte; Jon Fonbellida; Besaide Astobiza; Iker Zubizarreta; Igor Mugarza; Eneka Sarria; Gexan Garate; Enaitz Ibarguren; Maddi Oyhagarai; Unai Iturrieta; Julen Reketa; Fernando Maiztegi, Jen-Martin Oyhagarai; Mikel Fernández eta Felipe Uriarte.