-Urriaren 20an eta 21ean, Urepelen egingo da 2018ko Xalbadorren eguna. Musika, bertso eta herri kirolen bidez -Amets Arzallus, Xebastian Lizaso, Juan Joxe Eizmendi Loidisaletxe, Jose Luis Gorrotxategi eta Xan Alkat- berriro ere Xalbadorren itzalak euskara eta euskal kulturaren aldarrikapena ekarriko du Urepelera.
-Aurten, Ipar Euskal Herriko hiru bertsolari omenduko dira: Joanes Arrosagaray (Aintzile, 1949–1998); Ernest Alkat (Iholdi, 1951–2008) eta Fermin Mihura (Azkaine, 1946–2013).
(Nahi duenarentzat kanping zerbitzua izango da Urepelen bertan, edo hoteleletan. Erreserba egiteko deitu 0033624332995 telefonora)
-2018ko Ondarearen Europako Jardunaldien baitan, bi mintegi antolatu ditu Euskaltzaindiak. Urriaren 16an eta 23an izango dira, Bilboko egoitzan (Plaza Barria, 15).
-Izena emateko: 94-4158155 (sarrera dohainik).
(Hirugarren eguneko kronika -larunbata-, Garbiñe Ubedaren eskutik)
'Aditu eta arituen ekarpenak entzunik, balantze batekin ekin zitzaion goizari, Biltzarraren azken egunean. Andres Urrutia euskaltzainburuak “argi” agertutako osagaiak zerrendatu zituen, akademiak etapa berrirako ondu duen bide-orria azaltzen hasi aurretik. Osagai horien artean, hasteko eta behin, estandarizazioaren bideak “onarpen sozial eta zibila” lortu izana, mende erdiren buruan. Hortik abiatuta, eta Patxi Zabaletaren hitzak baliatuz, “euskara batuaz hitz egin beharrean, euskaraz hitz egiteak” normalkuntzaren zantzuak ekarriko lituzkeela argudiatu zuen Urrutiak.
-Mendeurreneko egitarauaren baitan, hamar kontzertu akustiko antolatuko ditu Euskaltzaindiak. Horietako sei Bilbon eginen dira; beste laurak Donostian.
-'Astelehen-Astearte Buruzuriak' kontzertu akustikoen ziklo bikoitza datorren astelehenean hasiko da, Bilbon, Amorantek eskainiko duen emanaldiarekin (19:30ean).
(Sagrario Aleman euskaltzain osoaren iritzi artikulua)
'Herriak iraun ahal izateko, gure hizkuntzan bizi ahal izateko, beharrezkotzat jo genuen euskararen batasuna egitea. Euskara etxean aritzeko besterik ez zela baliagarria uste zen garai hartan, eta horrexegatik, hain zuzen ere, etxeko transmisioak berak nabarmen huts egiten zuen sasoi hartan, batasunaren beharra ikusi genuen.