"Aita Junes Casenave Harigile (1924-2018) Betharramen zendu zaigu, irailaren 23tik 24erako gauan. Urdatx / Santa Grazi herrian jaioa, apeztu zen Mixel Garikoitz oztibartarrak han eraiki zuen lagundian. Letretan irakasle izan zen luzaz, baita zuzendari Donapaleuko Etchécopar kolegio katolikoan. Gero, Zuberoako Basaburura izendatu zuten 1981ean, eta berriki arte tokiko kristauen artean apez lana egin du fidelki. Ber denboran belagilea zen, baina zentzurik onenean: gaitz batzuen artatzeko botikak atontzen zituen belarrez.
Zuberoako idazle eta apaiza 94 urterekin zendu da, obra oparoa utzi duela idatzita, batez ere pastoralgintzan.
Euskaltzain urgazle izendatua 1979ko abenduaren 20an, eta ohorezko, 2000. urteko urriaren 27an. Euskaltzaindian, Hiztegigintza Batzordean (1987-1989) aritu zen, batez ere.
Bere lanak: Literaturaren zubitegian.
Ikastolako arduradunekin bildu da Euskaltzaindiaren Zuzendaritza; gelak bisitatu dituzte, ikasleekin mintzatu dira eta haritz bat landatu dute.
Iñigo Aritza ikastolak antolatuko du aurtengo Nafarroa Oinez, urriaren 21ean. Ikastola berriztatzeko erabiliko dute bertan bildutako dirua.
Ikastola bisitatu eta gero, Olatzagutiko udaletxean izan da Zuzendaritzaren iraileko lan-saioa; bertan, Altsasu, Urdiain, Ziordia eta Olatzagutiko alkateekin elkartu dira euskaltzainak. Arratsalde partean, Urdintarra errotara joan dira.
Altsasuko ikastolak antolatuko du urriaren 21ean ospatuko den Nafarroa Oinez. Bihar, bertaraino hurbilduko da Euskaltzaindiko Zuzendaritza (09:45). Besteak beste, euskaltzainek ikasgelak bisitatuko dituzte, eta, azkenik, haritza landatuko dute ikastolaren inguruan.
Gero, Olatzagutira joango dira euskaltzainak. Bertan, alkateak harrera egingo die, Euskaltzaindiak Udaletxean bertan egingo baitu iraileko Zuzendaritza lan-saioa. Azkenik, Urdiainera hurbilduko dira euskaltzainak, hango errota ospetsua bisitatzera.
Mari Jose Azurmendi soziolinguista eta ohorezko euskaltzainak jasoko du Eusko Ikaskuntzaren 2018ko Manuel Lekuona Saria. Ibilbide profesional eta akademiko "aparta" izan duela eta hizkuntzaren normalizazioa bere egin duela nabarmendu du epaimahaiak, "euskarari ekarpen joria eginez".
Azurmendi aitzindaria izan da soziolinguistika gaietan, bai eta psikosoziolinguistika deitua izan den jakintza arloa garatzen ere. Nazioarte mailan hizkuntzaren ikerketan egindako zabalkunde lana ere ezaguna dela azpimarratu du. Beasaingo Alkartasuna Lizeoko lehen emakume zuzendaria izan zen, baita Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) katedradun izatera iritsi zen lehen emakumetarikoa ere. 2000. urtean, Soziolinguistika Klusterreko bultzatzaile eta sortzailetako bat izan zen. Euskaltzaindiak 2018ko apirilaren 27an izendatu zuen ohorezko euskaltzain.