189. araua (Amerindiar buruzagien izenak) argitaratu du Euskaltzaindiak.
Zezen Eseri, Jeronimo, Zaldi Ero…; Atahualpa, Viracocha, Huayna Capac…
Jatorrizko izenak ere erabil daitezke. Adibidez, Tȟatȟáŋka Íyotake idatz daiteke Zezen Eseriren ordez, edo kitxuazko Ata-wallpa erabil daiteke Atahualparen ordez.
Guztira, 517 sarrera eta 165 azpisarrera berri sartu dira, eta beste 381 zuzendu eta osatu.
Sarrera berri aipagarriak: ahobatezkotasun; beganismo; bidegorri; blog; blogari; brigadista; burka; buxatu; desizoztu; ehorztetxe; endekapen; etxegabetu; flysch; gay; gospel; hasieratu; iktus; ilegalizazio; imajinario; jasangarritasun; jihadista edo pexmerga.
Aldaketa hauek guztiak urtean bizpahiru aldiz eguneratuko den Hiztegiaren bertsio elektronikoan ezarri dira (www.euskaltzaindia.eus).
Aldaketa berriak,
Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak euskararen erabileraren gakoez hausnartzeko mintegia antolatu dute, gaur, Fundazioaren Bilboko egoitzan. Hizkuntza-politikaren eta euskal kulturaren esparruetako berrogeita hamar bat arduradunek parte hartu dute, goiz osoz luzatu den jardunaldi mamitsuan.
Bingen Zupiria (Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua: "Hiztunen ezaugarriak biziki aldatu dira eta, euskararen erabilera bultzatzeko politikei ekiterakoan, eragin handieneko alderdiak aintzat hartu behar ditugu”.
Andres Urrutia (euskaltzainburua): "Euskara osotasunez, era egoki eta berezkoan erabili nahi dugu. Eta horretarako lan handia egin behar dugu oraindik, batez ere euskara batuaren ikusmoldetik”.
Besteak beste, akordio honen bitartez Euskaltzaindiak euskararen batasunerako bidean eman dituen arauen, gomendioen eta irizpenen zabalkundean lagunduko du Hezkuntza Sailak, eta EIMAk Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE) egitasmorako baliagarriak izan daitezkeen materialak Euskaltzaindiaren esku jarriko ditu.
EIMAren eskutik bideratuko da elkarlana. EIMA Unibertsitate aurreko mailetarako euskarazko ikasmaterialak sortzeko eta kalitatea zaintzeko programa da.
Ostegun honetan izango da, uztailak 12 dituela, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan, Bilbon, goizeko 9etatik 13:30era.
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak; Andres Urrutia euskaltzainburuak; eta Juan Mª Atutxa Sabino Arana Fundazioko lehendakariak emango diote hasiera jardunaldiari.
Parte hartuko dute Jon Aizpuruak, Garbiñe Beraziartuak, Beñat Muguruzak, Joxerra Gartziak, Miren Dobaranek, Mikel Arregik eta Joseba Erremundeguy-k.
Izen-ematea: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / 944 158 155