Lehenengo zenbaki honetan, Euskaltzaindiak 2017 urtean zehar izandako bileren agiriak, beste erakundeekin sinatutako hitzarmenen edukiak, antolatu dituen jardunaldien eta ekimenen kronikak eta abar argitaratzen dira. Azkenik, urtean zehar zendu diren Euskaltzaindiko kideen hilberri-txostenak ere argitara eman dira:
- Jean-Louis Davantek Piarres Charritton euskaltzain emeritu zenaren hilberri-txostena idatzi du.
- Xipri Arbelbidek Marijane Minaberri ohorezko euskaltzain zenaren bizitza eta lanak ekarri ditu gogora.
- Patxi Zabaletak eta Joseba Iñaki Etxezarretak Hiazinto Fernandorena euskaltzain urgazle zenaren biografia errepasatu dute artikulu banatan.
- Paulo Iztuetak Luis Maria Mujika euskaltzain urgazle zenaren hilberri-txostena landu du.
Besteak beste, 2017ko hilberri-txostenak jasotzen ditu Euskera agerkariaren 2017,1 zenbakiak
Gogoratu behar da lehenengo zenbaki honek erakundearen bizitza akademikoa jasotzen duela eta soilik modu digitalean argitaratzen dela (irakurri nahi izanez gero, klikatu hemen).
Hurrengo hilabeteetan agerkariaren bigarren zenbakia Euskera 2017,2 argitaratuko da, ikerketaren alorra lantzen duena. Kasu honetan on-line eta paperean kaleratuko da.
Idatzi iruzkina