Gogoratu behar da lehenengo zenbaki honek erakundearen bizitza akademikoa jasotzen duela eta soilik modu digitalean argitaratzen dela (irakurri nahi izanez gero, klikatu hemen).
Hurrengo hilabeteetan agerkariaren bigarren zenbakia Euskera 2017,2 argitaratuko da, ikerketaren alorra lantzen duena. Kasu honetan on-line eta paperean kaleratuko da.
Euskaltzaindiak iaz argitaratu zuen Iker bildumako 33. zenbakia ('Piarres Larzabalen antzerkigintza: 1950-1982. Euskarazko antzerki identitatioaren paradigmak'), eta jada gure webgunean irakur daiteke, osorik.
Piarres Larzabal euskaltzain oso izan zenaren antzerki-lana aztertzen du liburu honetan Isabelle Echeverriak. Azkaindarraren antzerkigintza sakonetik aztertzeaz gain, argitaratu gabeko bi antzerki lan eskaintzen ditu liburuak. Jakina denez, Larzabalena antzerki identitarioa izan zen: herritik sortua, herritarrek egina, herritarren gozamenerako.
2016an zendu zen Piarres Charritton euskaltzain emerituak aspaldi eginiko bilketa lana osatzen du ikerlan honek.
Isabelle Echeverriaren 'Piarres Larzabalen antzerkigintza' irakurri edo osorik jaisteko, klikatu hemen.
Isabel Echeverriari 2017an Plazaberrin egin zitzaion elkarrizketa irakurri nahi izanez gero, klikatu hemen: "Beste edozein herritako antzerkiaren pare jarri da euskal antzerkia".
Liburua erosteko, klikatu hemen.
Darío Villanueva Espainiako Errege Akademiako zuzendariarekin, eta Aurora Egido, Inés Fernández-Ordóñez, Pedro Álvarez de Miranda eta José Antonio Pascual akademikoekin bildu dira gaur, Madrilen, Andres Urrutia, Adolfo Arejita eta Erramun Osa Euskaltzaindiko ordezkariak.
Bileran, Euskaltzaindiak Mendeurreneko helburuak eta 2018-2019 epealdirako abian jarritako egitasmoak azalduko dizkio RAEri, eta etorkizunean erakunde bien arteko lankidetza bultzatzeko bideak aztertu dira.
Halaber, Euskaltzaindiak uztailean Bilbon eratuko duen Ohorezko Patronatura gonbidatuko du RAE.
Argazkia: Marta Jara)
Darío Villanueva RAEko zuzendariarekin, eta Aurora Egido, Inés Fernández-Ordóñez, Pedro Álvarez de Miranda, eta José Antonio Pascual akademikoekin bilduko dira Euskaltzaindiko Andres Urrutia, Adolfo Arejita eta Erramun Osa.
Madrilgo bileran, Euskaltzaindiak Mendeurreneko helburuak eta 2018-2019 epealdirako abian jarritako egitasmoak azalduko dizkio RAEri. Halaber, Euskaltzaindiak uztailean Bilbon eratuko duen Ohorezko Patronatura gonbidatuko du RAE.
Doktoregoko Sari Berezia eman dio EHUk 'Espainiako Gerra Zibilak zauritutako Euskaltzaindia' tesiari
Akademiak urrian argitaratuko du ikerlana, liburu formatuan.
Anton Ugartek (Oñati, 1978) egin du tesia, UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean (Donostian) eta Esteban Antxustegi doktorearen gidaritzapean.
'Euskararen historia soziopolitikorako: Espainiako Gerra Zibilak zauritutako Euskaltzaindia (1936-1954)' tesiak galdera bati erantzuten dio: nola iraun zuen Euskaltzaindiak Frankismo garaian?
Batez ere, 1936-1954 arteko aldia aztertu du Ugartek. Euskaltzaindiak berak ere ikertu du garai hori, orduko zenbait gutun eta agiri argitaratuz, eta aldi horretan gertatutakoak 2009an argitaratu zituen, Joan Mari Torrealdai eta Iñaki Muruak ondutako 'Euskaltzaindia, ekin eta jarrai' liburuan.
- 2018rako lankidetza hitzarmena sinatu dute Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak
- Jose Ramon Etxebarria irakasle eta euskaltzain urgazlea omenduko dute, bihar, 46. Udako Ikastaroetan
- Munduko zenbait izaki mitologikoren euskarazko izenak arautu ditu Euskaltzaindiak
- Euskaltzaindia omenduko dute aurtengo Gau Zurian