Bilbo Zaharra euskaltegiak hamaikagarrenez antolatu du Klasikoen Irakurraldi Jarraitua, Arriaga Antzokian. Aurten, Txomin Agirre idazle eta euskaltzain ondarroarraren Kresala hautatu dute. Keinu honekin, Euskaltzaindia omendu nahi izan dute, bere mendeurrenaren atarian.
Antolatzaileen ustez, eleberri hau aukeratzeko arrazoiak hurrengoak dira: “Klasikoa delako, bizkaieraz dagoelako, eleberri kostunbristaren ezaugarriak dituelako, erlijiotasun transzendente bat garatzen duelako, naturaz gaindiko indarren apologia egiten duelako eta irakurtzeko irrika sortzen duelako”, besteak beste. Kresalak hizkuntza aberats eta adierazgarria erabiltzen du, elkarrizketa biziak ditu eta bertan pertsonaiak euskaldun on eta txarraren prototipoak aurkitzen ditugu. Beraz, ez da aitzakia handirik behar ondarroarraren eleberria irakurri edo berrirakurtzeko.
Hona hemen Kresala-ren hasiera: "Ipargoiko aizea, geiagoko barik, bat batera ta guztizko aserre amorratuan sartu zan Arranondoko erritxoan. Bakean da geldirik egozan kale bazterretako paper, zotz, zakar, lasto, buruko ule ta maluta galdu guztiak, arrastaka ta bira-biraka ibilli ta gero, egazti biurtu gura baillirean, jaso ebazan aize orrek etxien buruak baño askozaz gorago".
Goizeko 08:00etan, Kirmen Uribek inauguratu du Irakurraldia, eta bere atzetik joan dira, erreskan, Bingen Zupiria Kultura sailburua eta Andres Urrutia euskaltzainburua. Euskaltzaindiko ordezkaritza Adolfo Arejitak, Xabier Kintanak eta Erramun Osak osatu dute.
Aurreko urteetan, Axularren Gero, Mogelen Peru Abarca, Jon Miranderen Haur besoetakoa, Saizarbitoriaren Hamaika pauso, Arantxa Urretabizkaiaren Zergatik panpox, Bernardo Atxagaren Obabakoak, Gabriel Arestiren Harri eta herri, Joseba Sarrionandiaren Narrazioa Guztiak, Franz Kafkaren Metamorfosia eta iaz Itxaro Bordaren %100 Basque irakurri izan dira.
Bilbo Zaharra euskaltegiko arduradunek Klasikoen Irakurketa Jarraitua antolatu dute hamaikagarrenez, eta aurtengoan keinu txiki bat egin nahi izan diote Euskaltzaindiari, bere mendeurrenaren atarian.
Horregatik, Txomin Agirreren 'Kresala' irakurriko da, bihar, Bilboko Arriaga Antzokian, goizeko 08:00etan hasi eta hamabi orduz, etenik gabe. 400 bat lagunek parte hartuko dute ekitaldian, eta bertan izanen dira Andres Urrutia euskaltzainburua, Adolfo Arejita Euskaltzaindiko Iker sailburua eta Erramun Osa idazkariordea.
'% 100 basque' eleberria irakurri zen Arriagan)
Bilboko 48. Liburu Azokaren Urrezko Luma saria jaso du idazle eta euskaltzain emerituak.
Ekitaldian, Joxe Mari Sors-ek azpimarratu du "euskara bere bizitzaren erdigunean" jarri duela beti bizkaitarrak.
ste gauza askoren artean)
Hamaikagarren urtez jarraian, Miranda Argako (Nafarroa) Euskararen Lagunak elkarteak Euskararen Eguna antolatu zuen maiatzaren 26an. Ospakizun horren karira, haur, gazte eta helduentzako olerki eta ipuinen Erdialde Literatura Saria antolatzen dute. Euskaltzaindiak hasieratik eman dio babesa elkarteari. Hargatik, eta Literatura Sariketan sarituak izan diren lagunei oparitzeko, Akademiak Euskararen Lagunak elkarteari liburu-sorta batzuk oparitu dizkio.
Urtero legez, udaberriko Liburu Azoka hartuko du Bilboko erdiguneak, bihartik hasi eta ekainaren 10era bitartean. Guztira, 55 erakuslek eman dute izena, eta 48. ahalegin honetan ere Euskaltzaindiak bere erakusleiho propioa izanen du, 31.a.
Hona hemen bihartik aurrera irakurleek Areetako plazan aurkituko dituzten lanen zerrenda labur bat:
- 'Esteve Materraren Do(c)trina Christiana. 1617 & 1623'.
- 'Sociedad y Lengua vasca en los siglos XVII y XVIII'.
- 'Euskal Elkargoaren sortzea eta euskararen geroa'.
- 'Erlea-11'.
- 'Piarres Larzabalen antzerkigintza: 1950-1982'.
- 'Euskal literaturaren antologia. Testuak eta argibideak'.
- 'Toponimia de Vitoria VI - Gasteizko Toponimia VI. Arratzua II'.
- Ekainaren 7an Txomin Agirreren 'Kresala' irakurriko da Arriaga Antzokian
- Giza gorputzari eta norbere buruaren apainketari lotutako lexikoa landu da Atlasaren IX. liburukian
- Euskarazko toki-izenak zuzen ager daitezen, lankidetza eskaini die Euskaltzaindiak Itzuliko arduradunei
- Euskaltzaindiaren webguneak 73.903 bisita izan ditu apirilean