Bere aldetik, Akademiak GARAren ikurrak ipiniko ditu lurralde bakoitzean egiten diren nazioarteko jardunaldi akademikoak, ekintza artistiko-kulturalak eta bestelako ekintza iragartzeko egingo diren euskarrietan, bi aldeek adosten duten eran.
Mendeurrenaren atarian, euskal lurralde guztietako hedabideekin lankidetza hitzarmenak izenpetzen ari da Euskaltzaindia. Akordio hauen helburua garbia da: ahalik eta hedadurarik zabalena eman Mendeurreneko ekitaldi eta egitasmoei.