Euskaltzale suharra eta euskal idazle oparoa izan da sail ezberdinetan, gehienbat zubereraz, baina batuan ere izkiriatuz noizbehinka. Adibidez, gramatika lanetan aritu izan da, hiztegigintzan, olerkian, euskal kazetetan idatzi du, ipuinik asmatu, hitzaldi asko egin euskal gaiez...
Pastoral /trajerian dugu sonatuenik, bai aditu bezala, bai antzerki 'ontzale' bezala. Hamar baditu euskaraz antzeztuaraziak, beste bat frantsesez Biarnon. Eta bere azken liburua, Xiberoko antzertia edo pastorala, 2011an Bilbon agertu zuen Euskaltzaindiarekin. Euskaltzain urgazle izan ondoren, ohorezko euskaltzain izendatua. Hiletak asteazken arratsaldeko hiru eta erdietan izanen dira, Betharrameko anaidian.
Goian bego, Mixel Garikoitzen ondoan."
Jean-Louis Davant (euskaltzain emeritua)