Astelehenean, EAJ-PNVko burukide guztiek izenpetu zuten Euskaltzaindiak Arantzazuko biltzarrean aurkeztu zuen Euskara Batuaren Adierazpena. Sinatzaileen artean zegoen Beñat Arrabit Ipar Euskal Herriko Euskal Hirigune Elkargoaren presidenteordea eta Euskararen Bulego Publikoko presidentea. “Niretzat ohore bat da EBB gaur Garazi-Baigorri ingurura hurbildu izana Euskatzaindiak euskara batuaren alde egin duen adierazpenarekin bat egiteko”, azaldu zuen Arrabitek.
Bere aldetik, Andoni Ortuzar EBBko presidenteak onartu zuen duela 50 urte batuak hainbat eztabaida eragin zituela EAJren baitan, baina gogoratu nahi izan zuen horiek guztiak aspaldi gainditu zirela. “Gaur, euskara batuak euskal lurralde guztiak lotzen ditu eta Bidasoaren alde bietan bizi garen euskal herritar guztiak bateratzen gaitu”.