Gizarte elkarrizketa hau bideratzeko 'Gune irekiaren' metodologia erabiliko dute. Metodologia honek parte hartzaileen interesak, galderak eta kezkak jartzen ditu erdigunean. Askotariko parte hartzaileak dira eguneko agenda osatzen dutenak, hau da, jorratuko diren gaiak erabaki eta proposamenak garatuko dituztenak.
Horrez gain, 'Zubideiak' laborategi bat izango da, hizkuntza praktiken laborategia, euskaraz, gaztelaniaz eta fratsesez gauzatuko dena. Pertsona bakoitza erosoen sentitzen den hizkuntzan hitz egin ahal izateko praktika berriak bilatuko dira.
Izatez, jardunaldi interesgarri hau duela bi urte egindako Zubideiak-en bide beretik doa.
Taldean
Emigrados Sin Fronteras, Garabide, Bagera eta Euskaltzaleen Topaguneak osatzen dute talde antolatzailea, eta hauexek dira ekimenarekin bat egin duten erakundeak: EDE fundazioa, Agirre Lehendakaria Center, AEK, Elhuyar, Euskal Herriko Unibertsitatea, EH 11 Kolore, EMUN, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Jatorkin Al-nahada, Urtxintxa, Biltzen, Gune Irekiaren Lagunak, Soziolinguistika Klusterra, Gipuzkoako Foru Aldundiko Aniztasun Saila eta Euskaltzaindia.