OEH - Bilaketa

396 emaitza zere bilaketarentzat

Sarrera buruan (3)


Sarrera osoan (393)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
harrotasun.
sense-1
1. (V-gip ap. Etxba Eib ; VP 42v, Lar, , Dv, H, Lh), harrotarzun (Lh).
Soberbia, orgullo, vanidad, ostentación, presunción. "Arrogancia" Lar, . "Altanería" , "hinchazón, soberbia", "jactancia", "orgullo", "presunción", "vanidad" Añ. "Jactance, orgueil, vanité" Dv. "Vanité, état vicieux de vanité, d'orgueil, de présomption" H. " Harrotarzun, harrotasun, exaltation" Lh. "Orgullo, soberbia" Etxba Eib. . v. harrokeria.
Nola iges egiten da mundutik? Aren andiusteen ta arrotasunen ajolezteaz ta mezprezatzeaz. CatBurg 41. Gaizki gelditzeko beldurra, arrotasun gaisto edo soberbiatik datorren gauza da. Mb JBDev 166. Anziñako apaiz ori aize banonz betea oi zegoela, ta alabatzen zala, lau boz edo itz oiek: átomo, eclipse, hoguera ta horizonte iñork ere euskeraz emango etziozkala. Aizezko arrotasuna. Cb EBO 46. Biziaren basterrean asiko da aldatzen bekatariain arrotasuna; orduan izain tu ertxidurak. (270). LE-Ir. Arrotasunen arrotasuna ta guztia arrotasun utsa. "Vanitas vanitatum et omnia vanitas". Mg Hist 225. Arrotasun andi bategaz baziarduben jasoten torre au. Mg PAb 185. Korputzaren aldetik eskatzen ere da modestia andia janzian, arrotasun gabeko soñokoakin agertzen dala humildadez beterik dagoan Jesusen aurrera. Mg CC 229. O arrotasuna! Zenbat galdu dituzun! VMg 81. Ukatu zeure buruaren oneretxi ta arrotasuna. EL1 18. Gure soberbia, andi naia eta arrotasuna edo banidadea. Gco I 417. Ez dezu etorri bear arrotasuna ta antustea agertzen dezula jauntzian eta zere moduetan. AA III 524. [Deabrubak] sartu eban arrotasun andi baten. JJMg BasEsc 76. Orain nik gazta jaten / deran bitartean, / goza zaitez zu zere / arrotasunean. It Fab 68. Aurrenengoetatik bat bera izan zan urgullutsu oen [Aide nagusien] arrotasuna buruz beeratu zebana. Izt C 494. Bere odol ospatsu eta noblezarekiko arrotasun eta galaitasuna oso menderatzeko. Aran SIgn 22. Loren aroltasuna ta gizakumeen arrotasun edo arrokeria bat dira. Ezale 1897, 149a. Bildurbakotasun larregia, azartasuna, arrotasuna eta antustea. Itz Azald 183. Agiraka egitea zan euren poza; nasan batuten zireanean artean gogorrenak eta gaistoenak izatea euren arrotasuna. Ag Kr 67. Arrotasuna ezagutzen ez duenak, obeki aurreratzen ikasiko du arrokeriz beteta dagoenak baño. Etxeg EEs 1911, 135. Suburdi beltza [...], arrotasunaren agerpena bezela ke mataza lodi zikiñ bat kopeta gañean arro arro daramala. Ag G 12. Napoleonen ejerzitua / sartu zala Donostiyan, / ondo zegona gaizki jartzera / bere arrotasun guztiyan. Imaz ( in FrantzesB II 140 ). Noranai juanda seriyo dabil, / ez dauka arrotasunik. EusJok 165. Egunaren arrotasun ergela, gauak itotzen du. Aitzol ( in Ldi UO 6 ). Leku zaitezte arrotasun aundiaren ankerkeritik. Or Aitork 402. Bere buruari aundiespen eta arrotasuna opa diona nekez dagoke gustoz iñoren esanetara. Etxde JJ 268. Harrotasunez beterik. Arti MaldanB 198. Bere arrotasunean, ondasunok erregeenekin berdintzen zituen. Ibiñ Virgil 110. Beren buruari ederretsiz, harrotasunean igeri dabiltza. MIH 66.
v. tbn. CrIc 114. fB Olg 199. CatBus 52. AJauregi EE 1885b, 215.
azpiadiera-1.1
(Pl.).Vanidades.
Nola iges egiten da mundutik? --Aren andiusteen, ta arrotasunen ajolezteaz, ta mezprezatzeaz. CatBurg 41. Orra, mugaz uzten ez diran arrotasun eroen, aragiaren loikeri zikiñen ta lurreko beste gauz galgarri guzien bukanza. Mb IArg I 65. Utzi behar ditu Satanas ta aren lanak, haren arrotasun eta arinkeria guziak. Ub 194. Utziko dituzu zure adiskideak, onrak, arrotasun eta apaindurak; utziko dituzu emengo izan edo ondasunak. AA III 457. Diabrubaren ponpa edo arrotasun gustijei [itxi] . JJMg BasEsc 49. Enpleo eta onrak, / aberastasunak, / dirade banidade / ta arrotasunak. It Fab 168. Lurreko andiuste, arrotasun eta zorakeria guztiak berpertatik alde bat utzirik. Jauregui 239.
v. tbn. Añ CatAN 60. CatBus 35.
azpiadiera-1.2
(En sentido no peyor.).
Orduan emakumeak, sinistez eta arrotasun santuz beterik, erantzun eutsan: "Ni premiñaduna! bada zer! ez al naz kristinaua, eta, beraugaitik, errege andi baten alabea eta erreñu andi baten jaubegeia?". Itz Azald 8. Danak lagundu ezkero, danentzat ixango da egingo dan on gustijen arrotasuna. ForuAB 103. Iztxoak ere bai-baitute beren norberetasuñoa, beren arrotasun-ondarra. Ldi IL 30. Guda ta eriotzan zintzoki zure ondoan dagon erri askatuaren buru izatea, orixe bedi zure arrotasuna. Goen Y 1934, 186. Sekula etzun ukatu apaiz zanik eta maiz asko arrotasunez beterik aitortu oi zun apaiz zala eta il artean izango zala. Etxde JJ 21.
sense-2
2. (V, G, AN, L, BN ap. A ; Dv, H).
Hinchazón. "État d'une chose qui a augmenté de volume et n'a pas gagné en quantité" H. "État de dilatation des corps" Dv (→) A. "Hinchazón" A.
Aragiaren arrotasun loi borondatearen kontrakoak. Mg CC 108. Izan badabe aragijaren gerra, berotasun, edo arrotasunen bat. Mg CO 150.
azpiadiera-2.1
"Vuelo en los vestidos" Lar, .
azpiadiera-2.2
"État d'un arbre gâté, détérioré, vermoulu au dedans, ou d'un fruit vide, gâté au dedans" H.
sense-3
3. Frivolidad. "Gaillardise, gaîté folâtre" Dv. "Légèreté, le peu de sérieux d'une chose" H.
azpiadiera-3.1
"État d'une personne qui manque de sens" H.
azpiadiera-3.2
"Manière d'être habituelle, sans modestie, sans retenue" H.
sense-4
4. "Légèreté d'un vêtement" H. Cf. harro (3).
sense-5
5. "État de corruption, de défaut, d'intégrité de conscience" H (cf. O Pr 490, de donde sin duda Harriet toma este sdo. : Barnea harro duen alkateak aztaparretan ditu legeak).
azpisarrera-1
HARROTASUNEZKO. Soberbio, de soberbia.
Aek baño obeak geralako edo geiago merezi degulako arrotasunezko pensamentuak badatozkigu. Gco II 26. Inoren ondasuneen enbidija, alkar ikusi ezina, arrotasunezko buru eritxija. fB Ic I 1. [Itsasoa] kolera aundiyan arrotasunez beterik. Alz EE 1889b, 573. Danak esaten deuskue erabatean, arrotasunezko itz soiñutsuakaz. Ag Serm 491.
harrotasun
<< harro 0 / 0 hartaratu >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper