OEH - Bilaketa

396 emaitza zere bilaketarentzat

Sarrera buruan (3)


Sarrera osoan (393)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
1 makal.
tradizioa
Tr. Documentado en autores meridionales (tbn. en Mirande) durante los ss. XIX y XX. La única forma atestiguada en la literatura es makal. En DFrec hay 20 ejs. de makal.
sense-1
1. (V, G, AN; , Izt, Dv (V, G), H (V, G), Zam Voc; makahal Dgs-Lar 8), makail (H (+ makalla det.)), makel (-kh- H (L, BN)) Ref.: A; Iz ArOñ; Etxba Eib; Elexp Berg .
Débil, flojo. "Valetudinario, osasun maskarra, maskala, makala " . "Fatal", "flojo" Izt. "La persona que aparentando en su traza que hace algo o mucho, nada hace, makal arro " Ib. (s.v. aparentar ). "Flaco" Dgs-Lar 8. " Amelua baiño makalagua " Iz ArOñ. " A umia beti izan da makala " Etxba Eib. v. 1 akal, 1 erkin, 2 makar.
Arrotz ta erbestekuak makal, baldan, baldres [...] ta dongaak diriala. Mg PAb 167. Asto makal, argal, pisuaren pisuz makurtu ta obendua. VMg 45. Biarrian atzeria ta makala dalako. JJMg BasEsc 214. Neska epel bat edo mutil makal bat. fB Olg 62. Englandarrak uste eben arek gizonak makal batzuk izango zireala, baña ikusi eben eurak baña inddartzuagoak zireala. Echta Jos 147. An gelditu ziran autsez loituta, miñez ta negarrez, txiki, mengel, indarge ta makalak. Ag G 73. Ia, Prakerre, gogor, arraiua, eztagijela esan makalak garanik! Kk Ab I 32. Sabela eukitzen dute aundiya eta eroriya [...], beti makalak, ikastolan atzeratuak, gankorrak eta bildurtiyak izugarri. IArt Itzald II 45. Lan batzuetarako / ez dira makalak, / gorputza jantzitzeko / daudezi leialak. Yanzi 218. Lurrari-itsatsi / mendizale makal unatu iduri. 'Flojos alpinistas' . Ldi BB 120. Langille baldar, zorrozle makal. Or Eus 305. Ardi makala beroak jota / egun-erdian abaro. Ib. 319. Txarto biziaz langille sendoen ordez, langille gexoti, erkin eta makalak etorriko litzakez. Eguzk GizAuz 180. Makala alena! Ez dago kirtenondo motela! TAg Uzt 283. Ororen atsedena irabaziko zuen gorputz makal horrek. Mde HaurB 101 (v. tbn. Pr 288). Seme-alaba makalak badatoz, lanerako eztira gauza. And AUzta 37. Arro aundia ezaguna da, / [...] goian dagonai ondo igortzi / eta zapaldu makala. BEnb NereA 262. Emaztia, andrakumia zanetik, makalegixa izango zala zeregiñ artarako. Etxba Ibilt 470. Astoa, al dan biziena, auek berez makal xamarrak dira eta. Insausti 175.
v. tbn. Zav Fab RIEV 1907, 95. A BeinB 58. Belaus Andoni 7. ForuAB 107. Lh Yol 3. Zait Plat 71. Osk Kurl 158.
azpiadiera-1.1
() .
(No ref. a personas o animales). Débil, flojo; de mala calidad. "Ajado" .
Osagarri makal, indarbagako luzabidiak dakarrezanak ta bardin osagille nagi, baldan ta ardura gitxikoak. Mg PAb 203. Orduan izango da esperanza otz epel makal il bat. MisE 176. Geure osasuna sendua edo makala. fB Ic I 79. Zenbat bizijago edo makalago diran pasinoe ta leenagoko ekandu txaarrak. JJMg BasEsc 244. Geure ariman isten daben espiritu makalaren ta jausijaren irudi egijazkua. fB Ic III 274s. Oben eta aitaren / asnase makala. Echag 109. Osasunean irmetu ta pijotu zediñ, bada makala ta erdigaldua zerabillen. Aran SIgn 75. Belarri makal pestie, / bata bezela bestie. Noe 47. Gizonak daukaz orditu ezkero / beren adina makala, / burua astuna, kaderak zoro / eta gomutea argala. Azc PB 76. Itzaurre makal onen ondoren datozen orri ederretan ageri dira gauza egoki jarriak. Etxeg ( in Ag AL 6 ). Besteen gauza guztiak, erkiñ, makal, zirzill, motel, txiro, doillor da guzurrezkoak iruditen iakoz. Ag AL 121. Zuaitz batzuek osto berri makalez jantziak. Ag G 43. Nire besua ta azkorea, barriz, bata makala ta bestia zorbatzik bakua dira. Kk Ab I 3. Neure sinismen makal au indartu ta sendotu egidazu. KIkV 115. Euskera pizteko ere, aren izena ta bizitza ez dira alderdirik makalenak izango. Or SCruz 8. Beti izan dira erri makalak eta laster ondatu dira. Kk Ab II 110. Beso makalak eta / agiñak zorrotzak. Tx B III 65. Beste bat argitara gabea "Arrats Gorri", oiek baino batere ez makalagoa. Or Y 1933, 405. Oker-bideetara etziña dagon aro makal ontan. Ldi IL 86. Zaldizaiaren ibilli makala utzita, basopeko bidetxiurretatik sartu ziran. TAg Uzt 76. Ez al daki itzalean makalagoa izaten dala belarra? Munita 95. Oin makalak ditu beraz, ustekizun horrek. Mde Pr 327. Usnari zerate zuek, lur ontako alde makalak ikertzeko etorriak. Ol Gen 42, 9 (Ker makal; Urt flako, Dv minbera, BiblE zaindugabe ). Emaztea ere alderatu zitzaion arpegia emanik eta ez makalena. Anab Poli 102. Lur gaixo au pozik, / poz gaixoez. / Lur makal au pozik, / poz makalez. Gand Elorri 156. Gizartearen onura, oiñarri. Oiñarri makala au ere. Vill Jaink 74. Aldatz makal aretan gora. Erkiag BatB 72. Terranovaraiño itsas-untzi txiki ta makal erkiñetan joaten ziran euskaldun zaarren oiñordekoak. Ib. 117. Txakur gaztetxuak zaunka makal batzuk egin zituan. Ib. 58. Kopla / bera kantatzen du / etsipen makalez. Azurm HitzB 67. Argiak iputargia baizen makalak. Etxabu Kontu 76.
v. tbn. Arti MaldanB 191. BEnb NereA 187.
azpiadiera-1.1.1
(Con reduplicación intensiva).
Mamu au azal-azal da. Onen bildur izan? Mamu makal-makala da au. Larrak EG 1959 (3-6), 209.
azpiadiera-1.2
(Tras gen., uso sust.).
"Kirikiño" sariaren makalari oar, bestela. Ldi IL 73. Joxepak, bere makalean, bi edo iru aldiz irakurri zuan. TxGarm BordaB 90.
sense-2
2. (V-gip) Ref.: Iz ArOñ; Etxba Eib .
(Tema nudo, usos advs. y predicativos). (Estar, etc.) débil, abatido; débilmente, flojamente. " Makal antzian ñabik, no bien en salud u otras cosas" Iz ArOñ (s.v. aldeerdixa ). " Atzoko aldian, makal diardu gaur eurixak " Etxba Eib.
Igarteko zanak igituten ete dirian makal, bizkor, bardin edo desbardin. Mg PAb 83. Gurasuak zaar, makal ta bigun. fB Ic I app., 9. Oian makal zagozan. Ib. app., 26. Ain makal eldu zan, ain motz [...] ze emonik gatx andi batek ifini eban ilaginian. Astar II VII. Erren, makal ta zarra eroian zaldia. AB AmaE 305. Makal de erkin bai, baiña beste gora-bera baga bizi izan iako sein ori. A BeinB 75. Au dabill makal, Iñazio Mari dabill ajeatua. Ag G 374. Oetik jagi zan eta ondiño makal. Kk Ab I 21. Ernialden bi urtez egon zan. Makal samar iritxi zan ara. Or SCruz 21. Makal samartxu dabil / nire senar Kepa. Enb 193. Gizaxoa makal bai-dago. Lab EEguna 90. Atsa (gogoa) gertu baitago, aragia ordea makal. Ir YKBiz 469. Erkiñ eta makal jaioten ziran umeak. Eguzk GizAuz 11. Nolanai, ez gera makal aritzeko egunetan arkitzen. EAEg 21-11-1936, 350. Biotza jartzen zait makal / salan sartzean. Mde Po 42. Herririk herri genbiltzan / tristuraz eta makal. Arti MaldanB 194. Oso nekatuta dago, ostera; jausia, makal, erkin-itxura gelditu da. Erkiag Arran 81. Uleak bere, meatzago ta makalago daukaz. Erkiag BatB 201. Egun batzuk bazeramazkian gaxo ta makal xamar. Salav 104. Zaldi-guraso ori ere, eritasunez makal ta zaarrez aul denean, ukulloan gorde ezazu. Ibiñ Virgil 96. Abestu be aringa-aringa ta makal. Etxabu Kontu 76. Gorputzez naiko makal dabil. Onaind STeresa 56. Laurak ere ez dira / portatuak makal. Insausti 213. Makal xamar dabil gizagaxoa bolara honetan. MIH 81. Euskarak, makal egon arren, es du nere ustez heriozko gaitzik. MEIG I 119.
v. tbn. Aran SIgn 35. Azc PB 340. Echta Jos 254. Gand Elorri 130. BEnb NereA 82. Zendoia 144.
azpiadiera-2.1
(Con reduplicación intensiva).
Zerbait esaten dizutenean zere onearen kaltean edo zerbait ostu egoten zera makal makal ta algaraz? Mg CC 110. Arpegi alegria erakusten bajako tentadoriari, esanagaiti epel epel, makal makal, zagoz geldirik. Mg CO 154s. Bildurraz eta gosiaz makal-makal, anken ganian egoteko be gauza etzirala. Kk Ab II 30s. Eriyotzaren atzapar beltza / ez dabill makal-makala. Auspoa 39, 53.
sense-3
3. (V; H), makail (H (+ makalla det.)), makel (H; -kh- H (L, BN)) Ref.: A; Etxba Eib .
Cobarde. " Dan gaiztuakin utsak bildurtzen daben makala dozu " Etxba Eib.
Ekaitzak izutzen zituen gudari makalak. Izt C 347. Ai, makala! esateutsan, zuri zer deutsu lagunen jardunagaitik? Zuk egizu zeurea ta ezeiozue besteai jaramonik egiñ. Ag Kr 177. Langille makal eta bildurtiai deia, alkartasun osoko indarra lortu nairik. Erkiag BatB 146.
sense-4
4. (H), makail (H (+ makalla det.)), makel (-kh- H (L, BN)).
" Makhela, [...]. Ce mot es très usuel en cette locution, abere makhel ou mahel dabilana, animal qui se porte d'un côté en marchant ou ne porte pas ses membres d'une façon régulière" H.
sense-5
5. (V-ger, G-azp, AN-gip) Ref.: Ort Voc 138; Gte Erd 285 .
(En frases negativas, con valor ponderativo). " Ezta makala!, exclamación de asombro, extrañeza" Ort Voc. " Ez zaude makala! (G-azp, AN-gip), [...], ez zara txarra be! (V-arr), etza makala! (G-azp, AN-gip)" Gte Erd 285.
Eztaukak itxaropen makala, tentel ganorabakuorrek! Echta Jos 44. Eztaramate iskanbilla makala! Oiek parre algarak! Ag G 44. Konjuroren bat, eta ez makala, egiñ bear izan zan sala artan. Urruz Zer 45. Ondo kuidatzen badezu [astua] / etzera makala. Noe 90. Europako txapela ekarri du ta / ezta makala atera. EusJok II 143. Ez zuan lan makala eraman! Anab Usauri 36. Lauaxetak dagiana, ez da lan makala. Aitzol ( in Laux BBa XII ). Ez diat zorion makala, diot nerekiko. Ldi IL 23. Batak bestea maite lurrean zezala / erio jasan arte... ez neurri makala! Or Eus 363. Siñestu dagioena ezta tentel makala! Eguzk GizAuz 148. Etzan arrano pola, mutil makala. TAg Uzt 34. Etziguten laguntza makala eman asierako egunetan. EAEg 26-2-1937, 1160. E'tziran noski makalak izan / arrezkerozko urteak! SMitx Aranz 88. Sorkari oro dauka beroak zapala. / Nik gaur egingo lana ez bedi makala! "Floja" . Or Poem 533. Eztek ezkontza makala, to! Etxde AlosT 69. Etzan makala, etzan ez nola nahiko olerkaria. Lek SClar 121. A gaiztoko, ez ago i traste makala! NEtx Antz 140. Ez ei eukan meritu makala Batista kojuan papelaria aiñ ederto eitiak. SM Zirik 103. Kartagotarrok geldi-erazi al izan zituen. Etzan izan makala, izan ere. Zait Plat 18. Soldata ere ez da makala / arek urtero daukana. Basarri 187. Aurki ikusi nuen itsu-mutil baten bearrean nintzela. Aurkitu nuen eta ez makala, ene iduriz. Vill Jaink 10. Ez aiz i makala! / Ori den azala! NEtx LBB 396. Etzaudete zuek iñoso pare makala! Ib. 178. Bertsuetan etzaude / zu mutill makala. (In Uzt LEG II 265 ). Etzan pozaldi makala, / ikusitzean lenengo aldiz / goian gure Erreala. Insausti 198. Nahiz ez gainerantzean pauso bat aurrera egin, ez litzake laguntza makala. MIH 197. Gure oraingo entzun-bearra / ezta izango makala! MEIG I 41. Ez da hori irakaspen makala. MEIG III 118.
v. tbn. Enb 205. MendaroTx 321. Otx 23. Bilbao IpuiB 100. Uzt Noiz 121. Ataño TxanKan 18. Zendoia 226. Gerrika 42.
azpiadiera-5.1
(Con reduplicación).
--Mutill ederra dago. --Ez da makal makala ez. Sor Bar 25.
azpiadiera-5.2
(Precedido de sust. det.).
Eztauka Amandok bear lekua makala. Ag AL 70. Ez eukan errazoia makala. SM Zirik 68.
v. tbn. Erkiag BatB 79.
sense-6
6. (V-m-gip) Ref.: A EY III 283; Elexp Berg .
(En frases exclamativas, con sentido aumentativo). Grande, enorme, bueno. " An atxak makalak!, mira que peñas tan enormes hay allí (V-m). Txirristadak makalak!, ¡que resbalones tan enormes! (V-m). Besoa makala!, ¡vaya un brazo! (V-m)" A EY III 28. " Txal-diruak kobrauta, makala zeuan Andres! " Elexp Berg.
Makala zan gero astuaren andikerija! Otx 121. Amaikatxu diru boltzilloratu be bai joan-etorri aretan! Irabazia eukan makala! Bilbao IpuiB 35. Zestokada ogia ekarri eban makala! Ib. 162. Bildurra eutsen makala demoniñuori! Ib. 230. Lotsari makala eruan jonat. SM Zirik 28. Buruz aurrera sartu ezkero, orraitio, gogorpide makal, kilkerrentzat. Erkiag BatB 36.
azpiadiera-6.1
" Arduri makala!, tener sin cuidado. Bah, arduri makala, ¡bah! me tiene sin cuidado" Etxabu Ond.
azpiadiera-6.2
(Precedido de sust. det.).
Jon Bizkor, morroia makala! Eizarako txakur oberik ere... Erkiag Arran 24. Tortilladea makala atara ebana! Bilbao IpuiB 247.
azpisarrera-1
MAKALAGATIK.
" Makalaatik, oso bizi, arin eta azkar [...]. Makalaatik preparau zan " ZestErret. " Makalaatik soltauttu pieza guztiyak " Ib. v. IPURDIKO MAKALAGATIK.
azpisarrera-2
MAKALAREN MAKALEZ, MAKALEN MAKALEZ.
De pura debilidad.
Makalaren makalez gauza berririk ekitera azartzen ez. EgutTo 3-4-1923 (ap. DRA ). Makalaren-makalez zutunik be ozta-ozta nago-ta. Otx 168.
v. tbn. Euzk 1930, 522 (makalen-makalez).
azpisarrera-3
MAKALEAN.
azpisarrerakoSense-3.1
a) (En frase negativa, con valor ponderativo)).
Etzekien makalean dantzan mutillok ere! Erkiag Arran 43.
azpisarrerakoSense-3.2
b) En vano.
Iñeseren barrua ez zan makalean zabaldu. Erkiag Arran 92.
azpisarrera-4
MAKALEZKO.
Débil.
Oiartzunen dan makalezkuna / Joxe Mari Iriarte, / ni orrelako gizon klasiak / ez naute bildurtzen bate. Auspoa 39, 17.
azpisarrera-5
MAKALIK (V-gip).
(Estar, etc.) débil, abatido. " Juan daneko sei illabetian makalik dabill " Etxba Eib. Tr. Todos los ejs. corresponden a la literatura vizcaína.
Ollotu eta makalik bere oñetara etxunik parka eskatutia. Astar II V. Dago gizona makalik / eta munduti nai badau urten / atea dauko zabalik. Azc PB 351. Etxeratu zan erdi makalik, baña diru askogaz. Echta Jos 356 (v. tbn. 141). Zartzaruan gurasuok makalik aurkitzen diranian. Kk Ab II 73. Ama, geisotegian dago, makalik, eta ez ondo bere. Erkiag BatB 120. Zaldunari besotik oraturik, makalikan Señora koittaua ukat eiñda balitz bezela. Etxba Ibilt 475.
azpisarrerakoSense-5.1
(Con reduplicación intensiva).
Etxeratu zan Karlos makal-makalik. Echta Jos 108.
azpisarrera-6
MAKALPE .
(En casos locales de decl. sing.).
Izpi its makalpean izaten ditue euren maitetasun inkesa ta asperanak. Erkiag Arran 160.
makal
<< mahai 0 / 0 mantxatu >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper