159 emaitza zor bilaketarentzat - [1 - 100] bistaratzen.

zor
1 iz. Norbaitek beste norbaiti zerbait itzultzeko edo ordaintzeko duen betebeharra; itzuli edo ordaindu behar den gauza edo dirua bera. Zorra barkatu. Zor handi honi erantzuteko. Zorrak aitortzea eta ezagutzea dagokio zordun onari, pagatuko ez baditu ere. Gertatzen diren nekeak eskain iezazkiozu Jaunari zure bekatuen zorren alde. Zorrak soiltzera jo zuen, eta hartzekoak gehitzera. Haren zorra bere gain harturik. Zor gabe geratzen dena bezala. Eman zuen bere burua zor baten azpian, Israelgo erregearen aldera. Honekin zorra estaliko ez balitz (...).
2 iz. Berez, edo egindako merezimendu, mesede edo onura batengatik, norbaitek beste norbaitekiko duen betebeharra. Jaunari eskerrak emateko dugun eginbide eta zor handia. Agindua zor dela. Emanez gero ezkontzeko berba, zorra da, eta zor handia da. Euskal Herri osoak harenganako duen zor larria. Adiskidetasun zorren kitagarri eskainia. Ez nuen gaitzerupean gorde nahi, bekatu larrien barkagarri, haren aitagana dudan zorra. Cantor-ekiko dugun zorra askozaz ere larriagoa da. Ez zait iruditzen obra honek oraingo besteren zor handirik duenik.

Esaera zaharrak

Zor zaharra, min-berritzaile.

Aztergaia: zor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: zor izan.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa erantsiz: zorretan .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

zor izan.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Azpisarrerak erantsi: zor eta lor; zorrak garbitu; zorrak kitatu. 1- Maiztasun handikoak.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-12-14) Forma berririk ez da orain erantsiko; eta zor eta lor lehendik arautua bere tokian utziko da (hau da, lor sarrerako azpisarrera gisa).

zor agiri, zor-agiri
iz. ekon. Ordaindukoa. Zor agiriak jaulkiko ditu BBKk, 900 milioi euroko balioarekin.
zor eta lor
Kosta ahala kosta. Ikastun zaharren gaia bere egin zuen zor eta lor.

Aztergaia: zor eta lor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak
zor izan
1 du ad.-lok. Norbaiti zerbait ordaindu edo itzuli behar izan. Eta hik zenbat zor duk? Zazpi mila euro zor dizkidazu. Gehiago hartu duenak gehiago zor du. Erruki hutsez ematen dena ez da zor izaten.
2 du ad.-lok. Norbaitek beste norbaitekiko betebeharra izan. Nori berea zor zaionez gero. Eskerrak zor dizkiogu, beraz, Delbert Manni, besterik ez bada ere. Asko zor diot A. I. adiskide zenari. Egia zor du kritikariak, hots, gogoan bata eta ahoan bestea duela ez ibiltzea. Ezkonduek elkarri zor dioten onginahi eta amodioa. Zer begiramen zor dio, bada, idazleak irakurleari? Orixeri zor diogu, batez ere, orduko gazteek oihartzuna zenik ez genekiela belarrietaratu zitzaigun oihartzuna. Eta edozein ongileri esker onak zor bazaizkio, zer zorko ez diogu Jesus onari, gure bihotzetara etortzean egin digun mesedeagatik? Sortuz gero zor dugu guztiek hiltzea.
3 du ad.-lok. Gutxiago ez izan. (Ezezko esaldietan). Ik. zorrik ez izan; inbidia izan 2. Gure herritarren irudimenak ez dio andaluziarrenari ezer zor. Gizaki biziak sortzen ditu eleberrigile garaiak, eta itzal horien biziak ez dio batere zor hezur eta mamizkoen biziari. Bizkaiko euskarak ez omen dio ezer zor giputzari.

Aztergaia: zor izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

zor izan, zor, zorko.

Esapideei dagokien sistematika

izan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zor sarrerari dagokion azpisarrera.

zor publiko
iz. Admin. Administrazio publiko batek duen zorra; bereziki, administrazio publiko batek jaulkitzen dituen obligazioen multzoa. Zor publikoa 980.000 milioi eurokoa izan zen iaz. Haurrak eta adinduak izango omen dira zor publikoaren ondorioak gehien nabarituko dituztenak. Defizit hori estaltzeko 34 milioi euroko zor publikoa jaulkiko dute.

Aztergaia: zor publiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-07-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2012-05-30): zor publiko 194: Berria 94, EiTB 63, Argia 36, Diario Vasco 1; herri-zor 3: Consumer 1, EiTB 2; herri zor 1: Berria.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: zor publiko 41: Berria 28, Koro Navarro 5, Iñaki Heras 5, Iñaki Iñurrieta, Josu Zabaleta, Patziku Perurena; herri(-)zor formarik ez dugu aurkitu.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

PFGZ: "Zor publiko: Deuda pública; Zor publikoko tituluak: Títulos de deuda pública".

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Eratorri-konposatu egokia da, beste gabe onartzekoa

Eratorri-konposatu egokia da, beste gabe onartzekoa azpisarrera gisa, zor sarreraren barruan.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Admin.

zor-hartzeko
iz. pl. Zorrak eta hartzekoak. Zor-hartzekoen kontua garbituz gero. Munduko egitekoak, zor-hartzekoak, hartu-emanak.

Aztergaia: zor-hartzeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZOR-HARTZEKO (V, G, AN, L, B, S). Ref.: A; A EY III 278. Deudas y haberes. "Eztezazüla ükhen zor-hartzekorik, buru-austekorik gabe bizi nahi bazira (S), [...]. Zor-arztekoak non zituen erran gabe gan da (B), se ha ido sin decir donde tenía las deudas y haberes" A. Orduan munduko egitekoek, zor-hartzekoek, hartu-emanek [...] trabu handia ibeniko deratzute. Ax 201 (V 135; Añ GGero 127 zor-artzekoak). Atzenean zor-artzeko ta kontu nastuak dituanak oek garbitzeko egiñ bear du alegiña. AA III 513. Uste diat, nere zor-artzekoak ortxe nunbait berdin izango dirala. Zab Gabon 27. Zor-artzekuak kito, / kontuetan garbi. Tx B II 102. Zor-hartzekoen kontua garbituz gero, eman dezake Platonen ideiez iritzi zuzena. Zait Plat 77. Itz batean, nai zuana egin da azkenean zor-artzekoetan guretzat ezer etzala jarri. JAzpiroz 69.

def: [s.u. banku1] banku kontu, banku-kontu Aurrezki kutxa edo banku batean ezarritako dirua; diru gordailu horren zor-hartzekoen agiria. Ik. kontu 3. Espainiako Auzitegi Nazionalak ikerketa hasi berri du auzipetuak Suitzan banku kontuak dituen jakiteko. Lapurrek milioika erabiltzaileren posta elektronikoen helbideak zituzten, eta banku kontuetatik dirua ebatsi nahi zutenean, banku eta kutxen izenean mezuak bidaltzen zituzten. // adib: kito adb. Zorrik edo hartzekorik gabe, kitaturik. Zorrak kito utzi. Zor-hartzekoak kito, kontuetan garbi.

Ez dugu aurkitu zor hartzeko formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zor hartzeko 4: Iñaki Segurola 3 (“Zor-hartzekoetan kito nago”), Joan Mari Irigoien (“etxekoentzat eta etxeko trabailarientzat egunoroz ekartzen zirèn jatekoak eta bizigaiak, eta egunoroz izaiten zirèn diru-sartzeak, salerosiak eta zor-hartzekoak, finean -, amorioak arintzen eta eztitzen zizkidan neke eta trabailu haiek guztiak, pentsaturik ezen, gauez, Rosaren magalean eta Rosaren hitzetan hartuko nuela atseden: soseguaren xistera eta etzauntza hartan, non denbora ere pausatu egiten baitzen, gelditzen zen eta trikatzen zen”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Dvandva lexikalizatua da, azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zor sarreran.

zora-zora egin
ad.-lok. Erabat zoratu. Zora-zora eginda naukazu.

Aztergaia: zora-zora egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:IrEm Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: Zora-zora eginda dago (2009-10-23)

zorabiagarri
adj. Zorabiatzen duena. Ik. zorabiatzaile. Urrin zorabiagarria ere erabiltzen du.

Aztergaia: zorabiagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zorabialdi
iz. Zorabiatze igarokorra, zorabioa. Sugearen aurrean txoriñoek izan ohi duten zorabialdia.

Aztergaia: zorabialdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

zorabiatu, zorabia, zorabiatzen
da/du ad. Zorabioa izan edo eragin. Ik. nahigabea egin 3; nahigabea eman 2. Gorputzaren arintasunak burua ia zorabiatu arte astundu zion. Baina begira ondo burua zorabiatu eta erortzeko zer arriskutan zauden. Oi, argitasun zorigaiztokoa, zer itsuturik eta zorabiaturik garabiltzan!

Aztergaia: zorabiatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zorabiatu, zorabia, zorabiatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zorabiatu, zorabia, zorabiatzen.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-o/-a-.

zorabiatzaile
adj. Zorabiatzen duena. Xanpain zorabiatzailearen indarrari eutsi ezinik.

Aztergaia: zorabiatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zorabio
1 iz. Konortea urritzea edo nahastea eragiten duen ondoeza, oreka galtzea ezaugarri duena. Zorabioak hartu du. Leku goratura igo nahi duenak buruko zorabio bat asko du, behea jo eta bizia galtzeko.
2 iz. Zenbait ibilgailuren mugimenduak, bereziki itsasontzietakoak, eragiten duen goragalea edo buruko nahasmendua. Itsasoan, zorabioari diot beldurra. Bordeletik Buenos Aireserako bide guztian ez nuen izan buruko minik, ez zorabiorik.
3 iz. Sentipen bizi edo ugariek eragindako gogo-egoera nahasia. Ik. lilura. Beren grinen zorabioz beteriko jende hutsa. Baziren egun batzuk zorabio atsegin bat izaten nuela hura ikusten nuen bakoitzean.

Aztergaia: zorabio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zoragari
iz. Iraka.

Aztergaia: zoragari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: hiraka : Lolium temulentum; llollobelar : Lolium sp.; llollobelar ingeles : Lolium perenne; llollobelar italiar : Lolium multiflorum + Dendrocalamus. Ik. Mt 13,24-30; 36-40 pasarteetako zizanion-en itzulpenak: galbedar (Ker); hiraka (Dv); iraka (Ol, Ezkila, Irakurgaiak, IBk, Olariaga, Apaolaza); lollo (Ur BOEg 1729); llollo (Ir YKBiz 175-177. 181); muri (Or MB 137: "muria (aloka, iraka)" eta muria 5 aldiz; Or IB'1974: muri-belar [tit]; muri-azi 1; muri 3; murita 4); olo (LauEb; tit.etan "belar txarra"); ologaizto (BiblE); urritz-olo (ArgiD 1933-2, 526: "urritz-oloa (iraka, bedar txarra)" eta urritzolo 4tan).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'iraka'.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gari.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena
zoragarri
1 adj. Zoratzen edo liluratzen duena; guztiz ederra. Ik. liluragarri. Oraindik ohean zegoelarik, musika zoragarri bat entzun zuen. Lore sorta zoragarria. Gau eder zoragarri zorionekoa, lurrera etorri zena gure Jainkoa. Zer hiri zoragarria Brasilgo hiriburu hau! Ikuskizun zoragarria. Asmakizun argiak eta kirtenkeria itzelak, gogoeta zoragarriak eta totel esaldi baldanak. Munduko emazterik zoragarriena. Maite bat dut zoragarri, musu lore zuri-gorri.
2 (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Begien zoragarri zen leku bat.
Azpisarrerak

Aztergaia: zoragarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: zoragarrizko.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

zoragarrizko.

zoragarriki
adb. Era zoragarrian. Ik. zoragarriro. Etxeko taldeak zoragarriki harilkatutako jokaldi baten ondotik sartu zuen lehen gola.

Aztergaia: zoragarriki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

zoragarriro
adb. Era zoragarrian. Ik. zoragarriki. Ilargiak bazter guztiak zoragarriro argitzen ditu.

Aztergaia: zoragarriro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-ro.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ro.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

zoragarritasun
iz. Zoragarria denaren nolakotasuna. Bestelako zoragarritasuna hartu ohi du biziak fedearen argitan!

Aztergaia: zoragarritasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zoragarrizko
adj. Zoragarria. Zoragarrizko edertasun miragarri bat. Zoragarrizko hitzak esanez.
Loturak

Aztergaia: zoragarrizko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko: -garri-zko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zoragarri sarrerari dagokion azpisarrera.

zorakeria
iz. Zoroari dagokion egite edo esate gaitzesgarria; zentzugabekeria. Ik. erokeria. Zer zorakeria egin duzu? Eta hau guztia dakizula, zorakeria horiekin zabiltza? Alargundu zenean, alde egin zuen munduaren zorakerietatik. Zorakeria handiagorik ez daiteke esan, ez asma. Zer zorakeria!

Aztergaia: zorakeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-o/-a-.

zoralda
adj. Zoroxka. Neska-mutil zoraldak.

Aztergaia: zoralda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-07-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

txoralda 2: Lar Cor ("Utzi, utzi, Gaztelako hitzera txoralda horri: Mairu kutsu, judu kirats, beltz eta billau usai geiegi dabil erri horietan"), Cb Eg II ("Txikitatik gala zale, apaiñgura, txoralda utsa, ta bere edertasunaz txit pagatu, edo ezkondua"); xoralda 1, Ox ("Gorderik uzkur zauden Bidarrain nexka mutiko xoraldak / Eta gu gaitu berotzen orain Otxalde zenaren kaldak!"); zoranga 5, Erkiag ("Portuko poza ta iskanbilla [...] barre zabal ta jantzagure zorangea", "Diego Montes'en irudiaren erraiñu-distirak amesez ezarten zituan, bere asmamen zoranga gaztean", "... pozik eta berba gangar ta barre zorangaz ospatuten zituela", "Egoaize zorangea dabil eta bideko autsa edertotxu astinduten dau", "neska-mutillak alkarren ederra egin gurarik ibilliko dira, alai ta zoranga") // Ik. ap. DRA, xoralda : A ("Mutiko xoralda ori deustako ezta").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

txoralda 2: Lab ("Ori neska txoralda!"), PPer ("zer uste dun hik, ematxarren asmazio txoralda guziak gizonaren zapalkuntzak sortuak direla?").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

txoralda : DFrec 1 (BU: "txoralda kaxkarin hura") // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

txoralda : DRA (lelo, sinsorgo, chiflado; var. de xoralda), PMuj DVC (1 chiflado, guillado, loquillo; 2 lelo, simple, fatuo); txoraldatu : PMuj DVC (chochear); xoralda : Lh DBF (sot, imbécile), DRA (lelo, loquillo), PMuj DVC (1 loquillo, alocado; 2 lelo, simple, necio, fatuo, atontado); zoralda : HiruMila (atolondramiento, perturbación moral), HaizeG BF (affolement, vertige), Lh DBF (affolement, vertige, pertubation morale), DRA (atolondramiento, vértigo, perturbación mental), PMuj DVC (1 vértigo, atolondramiento, aturdimiento; 2 delirio, desvarío pasajero, rato de locura; 3 seducción, fascinación; 4 alocado, loquillo); zoranga : DRA (loquillo) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF.

Lantaldearen irizpideak
Tradizioko erabilerek bermatzen dute

-lda formakoa da hedatuena; eta, nahiz bukaera hau txora- / xora- hasiekin ageri den, zora- hobetsiaren gain eratua proposatzen da eratorria.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

neska-mutil zoraldak.

zoraldi
iz. Zorotasuna, buru nahaste igarokorra. Zoraldiak hartzen duenean. Gizarteak desegin dezake zoraldi batean, berberak beste ordu batean zentzu gehiagorekin egindakoa. Uste izateko da gaurko zoraldi hau ez dela luzaroko izango, eta gizona bere senera bihurtuko zaigula.

Aztergaia: zoraldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

zoramen
1 iz. Zoratzea, lilura; egoera edo gertaera nahasgarria. San Antonio egunean zoramena zen Urkiolan. Eta hala eta guztiz ere, badu gerrak, bere zoramen itsuan, bestek ez duenik. Egungo egunean, badirudi teoria nahasketak sortu duen zoramena agertzen dela gailen linguistikan. Hiri nagusi, giza erlauntza: zoramenezko harantz-honantza.
2 iz. Poz guztiz handia eta nahasgarria. Haren zoramena, irabazi zuela jakin zuenean! Bihotzeko zoramena. Paradisu bat bezala agertzen zaigu mundua, eta bizia zoramenez beteriko festa bat bezala. Kritikak egin dezakeen gaitza ez da gehiegizkoa izango; batez ere, gertatu den bezala, zoramen gorrian geure buruari begira luzaroan biziak baldin bagara.

Aztergaia: zoramen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-men/-mendu/-aldi.

zoramendu
iz. Ipar. Zoratzea, zorotasuna. Oi, nire erokeria, nire zoramendua!

Aztergaia: zoramendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar.

zorarazi, zoraraz, zorarazten
du ad. Zoratzera behartu. Sugeak bere agintza gezurtiez zorarazi zuen Adam.

Aztergaia: zorarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zorarazi, zoraraz, zorarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zorarazi, zoraraz, zorarazten.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-ra(tu)+arazi.

zorarazle
iz. Zorarazten duena. "Zer nahi duk, zorarazle?" esan zion iratxoari sorginak.

Aztergaia: zorarazle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zoratu, zora, zoratzen
1 da/du ad. Zoro bihurtu, zentzua galdu, burua galdu; burua nahasi. Ik. erotu; burutik egin. Etxe honetan guztiak zoratu al dira? Atseginez zoratua bezala. Sendagileak zebiltzan gau eta egun zoratu beharrez, zer ote zen ezin igarrita. Afalondoan zoratu gintuzten beren barre-algarekin. Nik ez dakit jendea zerk duen zoratu. Zoratzen diote burua gauza horiek guztiek. Bai, aita, bai, zoraturik nauka Mirenek.
2 da/du ad. Oso pozik, atseginez beterik. (zoraturik, zoratuta, zoratzen formetan). Hemen ere zoraturik egon gara dantzariei begira. Lasterka jaitsi zen Erraldoia eskaileretan behera, pozez zoratzen. Herri guztia zoraturik txaloka dago. Ingurura begira dauzkagu, zoratzen. Berari begira, urte askoan, gozotasunez zoratzen bizi.

Esaera zaharrak

Amoratzea, gazteentzat loratzea, zaharrentzat zoratzea.

Aztergaia: zoratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zoratu, zora, zoratzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zoratu, zora, zoratzen.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-o/-a-.

zoratzaile
adj. Zoratzen duena, zentzua galarazten duena. Ik. zoragarri. Behako zoratzailez eta ele eztiz.

Aztergaia: zoratzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zoratzeko
1 adj. Zoragarria. Zoratzeko arratsaldea, bai, zoratzekoa; nire egunik zoriontsuena. Hau egun zoratzekoa!, zer poz handia!
2 adj. Zoro bihurtzekoa; neurriz kanpokoa. Prezioaren kontua zoratzekoa da.
Loturak

Aztergaia: zoratzeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZORATZEKO. Maravilloso, encantador. Au egun zoratzekoa! / Zer poz andia! GavS 17. Zoratzeko arratsaldea, bai, zoratzekoa. Nere egunetarik zoriontsuena. Txill Let 62. Bereala piztu dira argia, eta zoratzekoa zan ikuskaria, gandua argien atzetik lasai asko altxatzen zala. Ib. 50. Benetakoa ete dok ba Fokinen suzko txoria? Mutillak, zoratzeko be badok au! Alzola Atalak 47.

adib: hau 4 (Harridurazko esaldien hasiera gisa). Hau duk beroa! Hau egun zoratzekoa! Hau bihotzeko bozkarioa! Hau eguraldi ederra! Hau poza nirea! Hau gauza guztien amaitu beharra! Oi, hau berri tristea! Hau da gizona, hau! Hau duk, hau, ardo gozoa! Hau da hau! || (bai-ren ezkerrean). Hau bai dela kontua! Dirua kendu eta eman paper zaharra, hau bai dela jotzea ederki adarra! Hau bai atsegina! // ikuskari 1 iz. Ikusmenaren helmenean gertatzen diren gauza eta egite eragingarrien multzoa. Ik. ikuskizun; ikusgarri 4. Eguzkiaren sarreraren ikuskaria. Haren nekaldi eta heriotzaren ikuskari lazgarria. Berehala piztu dira argiak, eta zoratzekoa zen ikuskaria. Zer ikuskari zoragarria!

zoratzeko 65: Aizu (“iazko maiatza zoratzekoa izan zen!”), Argia 8 (“Gozatzeko, ferekatzeko, barre egiteko, zoratzeko da sexua, eta hori lortzeko, presio eta aurreiritziak zokoratu eta burua askatzea da pilula onena”), Berria 8 (“Euskarak bere lurraldean bertan daukan egoera edonor haserretu, etsitu zein zoratzekoa da”), Deia 2 (“Erregearen profila zoratzeko modukoa da, baita sasoi berri baten hasieran bultzatzen diren aldaketa desirak ere”), DiarioVasco 2 (“Ez zuten zoratzeko moduko eguraldirik izan baina euriak ez ziren enbarazu handirik ere egin eta arazorik gabe burutu zuten euren ibilbidea”), EiTB 22 (“Bigarren zatiaren hasiera zoratzeko modukoa izan zen”), Elkar 15 (“Aizu, ba, gauza harrigarria da, harrigarri eta ikaragarria, zoratzeko modukoa”), Consumer (“Zoratzeko modukoa”), Goiena (“Aurten, samurrago, Calexico geldi dagoelako; baina, bestela, zoratzekoa izaten da, bai“), Jakin 3 (“Zoratzeko modukoa, zoratzeko Izagirreren literatura”), UEU (“Sekulako lana, zoratzeko modukoa”), Uztarria (“nik igarate daukat akorduan behintzat, kanpaina bat, gau eskolekin batera zetorrena, aek erakundearena, dirua biltzeko kanpaina, korrika zuen izena, eta fermin muguruzaren kantuan bezala ibili ginen, zoratzeko moduan, pegatak ipintzen eta dirua biltzen, gutxi gorabehera, bateko eta besteko dendara sartu, sobrea utzi, euskararen aldeko kanpaina, dirua, sobrea jasoko genuela”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zoratzeko 32: Berria (“Zoratzeko modukoa izan da”), Jose Morales (“Guztiaren laburpena egiteko agindu zioten funtzionario guztiz buruargi eta erne bati, eta zoratzeko puntuan egon zen, mataza haren hariari jarraitu ezinik.”), Migel Angel Mintegi (“Haren edertasuna edonor zoratzeko modukoa zen”), Edorta Jimenez (“Besotik eskegita duen neska zoratzeko moduan dago”), Jon Alonso (“Bizitza zurrunbilo bat bilakatu da, pentsatzen zuen Goiok berekiko, erle-saldo baten burrunba itzalia baina etengabea, zoratzeko modukoa, ezerk ez zuen lehengo kolorea eta distira”), Xabier Montoia (“Kartzela presoa zoratzeko makina dela jakiteko ez du nehoren filosofia libururik behar Pantxikak”), Lopez de Arana (“Nom d´une vache, zoratzeko moduko sabelak dituzte!”), Patxi Iturritegi (“Baita gure ohe azpian ere! Eta, gainera, baziren hainbat eta hainbat gauza nahitaez kontuan hartu beharrekoak, hala nola gelen posizioa, hormen kolorea, elementuen konbinaketa... eta nik al dakit zer gehiago! Zoratzekoa, aizu!”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia, eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke, antzeko beste batzuk bezala. Bi adierak kontuan hartzekoak dira (erotzekoa eta zoragarria).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zoratu sarreran.

zorbide
iz. Bide mota, lur jabedunean zehar igaro arren, auzoek bertatik ibiltzeko eskubidea dutena. Arrasatearrek asko erabili izan duten zorbide bat garbitu dute, sasi artean galdua zegoena.

Aztergaia: zorbide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

corpusetakoak ez dira 'servidumbre de paso' adierakoak.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

zor-bide G 1 (Berron Kijote: "Zu, ordea, saia zaitea, izen onaren jabe izaten; bertan dauka-ta zor-bide luzea txorakeriak argitaratzeak"); ik. bide-zor OEH argitaratuan.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zorpide EB 3 (Oinarrizko Legeria Bizkaian: "Banku, Aurrezki-Kutxa Zerga-babespeko Kooperatiba eta hoiei berdinetsitako Erakundeen zorpidezko eragiketekiko dirusari eta gainontzeko ordainak"; "Barne-Zorpideen Konpentsaziozko Zerga"; EHAA 1985-02-27: "lan-sariari eta gizarte-zorpideei dagozkien gastuak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu bestetan aurkitu.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'bide mota, lur jabedunean zehar igarotzen dena'.

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

ik. erabilia den; ahozkoan ezaguna dute batzordekideek (Gip. eta Bizk. bederen; es 'servidumbre de paso').

zordun
1 iz. Norbaiti zerbait, batez ere dirua, zor dion pertsona. Hartzekodun batek bazituen bi zordun. Zordun bati kendu zion hartzeko zahar bat, eta hartzeko haren parte batez kitatu zituen bere zorrak. || Hartzaile gara, eta, beraz, besteren zordun. Guregana zordun direnak. Zordun gara zenbait kultura sailetan, eta zorrak aitortzea eta ezagutzea dagokio zordun onari, pagatuko ez baditu ere. Aurrekoen zordun dira gaurko idazleak, baita berrienak ere.
2 (Izenondo gisa). Herrialde zordunei kreditua emateko.

Aztergaia: zordun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

zordundu, zordun/zordundu, zorduntzen
1 da/du ad. Zordun bihurtu. Ik. zorpetu. Udalak jakinarazi du helbideratutako ordainagiriak maiatzaren 9an zordunduko direla baimendutako erakunde eta kontuetan.
2 du ad. Kargatu, kontu batetik kobratu. Udalak jakinarazi du helbideratutako ordainagiriak maiatzaren 9an zordunduko direla baimendutako erakunde eta kontuetan.

Esaera zaharrak

Hartzen duena zorduntzen da.

Aztergaia: zordundu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zordundu, zordun(du), zorduntzen. da/du ad.: hartzen duena zorduntzen da.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zordundu, zordun(du), zorduntzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu: -dun-du.

zordunketa
iz. Zorduntzea, kontu batetik kobratzea. Saltzaileak bankuari zordunketa egiteko agindua bidali zion.

Aztergaia: zordunketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2004-02-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zordunketa 6: BAO 1990-1993 5 (adib.: "Gainkargu eta arauzko kostuen ziozko zordunketak ordain ditzaten"), GAO 1999 ("Borondatez ordaintzeko epea amaiturik, zordunketak %20ko errekarguarekin kobratzeko prozedurari ekingo zaio").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zordunketa : Euskalterm 3 (hauetan 1 kargu sinonimoarekin; 1 z.-agiri; 1 z.-kontuzorduntzeko kontu sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zordunketa : ElhHizt (Kont. adeudo, cargo), HiruMila (1 adeudo, acción de contraer deudas; 2 débito) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Bebil (berria da, eta bidea egin gabea).

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-11-08) Kendu lerroa.

zordunketa txartel, zordunketa-txartel
iz. Banketxeek eta finantza-erakundeek bezeroaren eskura jartzen duten txartel elektronikoa, zenbatekoa unean bertan kargatuz, ordainketak egiteko aukera eta kutxazain automatikoetara sarbidea ematen duena. Ik. kreditu txartel. Kutxabankeko presidentea Gasteizen izan zen atzo, kreditu- eta zordunketa-txartel berriak aurkezteko.
zorduru
iz. Ipar. Zorduna. Hartzekodun batek bazituen bi zorduru.

Aztergaia: zorduru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-duru.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

zorduna.

zorgabetu, zorgabe, zorgabetzen
da/du ad. Zorrik gabe gelditu edo utzi.

Aztergaia: zorgabetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zorgabetu, zorgabe, zorgabetzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zorgabetu, zorgabe, zorgabetzen.

Atzizkien araberako erabakiak

-gabe-tu.

zorgabetze
iz. Zorrik gabe gelditzea edo uztea.

Aztergaia: zorgabetze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

zori1
iz. Gertaera on eta txarren iturburutzat hartzen den kausa zehaztugabea; zenbaiten ustean, etorkizuna ezinbestean gidatzen duen ahalmena. Ik. patu; zorte. Dena zoriak darabil. Ez ote du bere zoriak orain arte arrisku guztietatik atera?; zoria, ordea, berak ez badaki ere, aldatua du, haizea bezala. Zoria euren alde atera zelako. Konta nezake zein izan den euskararen zoria gure Euskal Herrian 1936-37 ondoan. Horra merkatari eta langile nagiaren zoria. Baina ez dugu zori onik izan puntu horretan ere (Ik. zorion). Badirudi nitaz eta nire zoriaz etsi duela. Hau zori ederra, Paula! Etxetiar izan beharrak gara, eta etxetiar zori ezin gaiztoagokoak. Honetantxe dago zuen zori gogor guztia, honetantxe zuen kondenazioa.
zori2
adj. Fruituez mintzatuz, heldua. Alorrak zuri, gariak zori. Giro eta joera horren fruitu zori eta helduak dira.
zorian
adb. Aditzak adierazten duena ia-ia gertatu delarik, gertatu hurran delarik. (-tzeko atzizkiaren eskuinean). Ik. puntuan 3. Algaraz lehertzeko zorian. Ez zen eten gure artean eteteko zorian egon zen asaben lokarri zaharra. Galtzeko zorian (Ik. galzori). Hiltzeko zorian dagoenari (Ik. hilzori).
Loturak

Aztergaia: zorian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Formatu erabaki gabeak

zori 1 sarrerari dagokion azpisarrera (baina formatu aldetik nola eman ez dugu argi).

Erabilera-oharrak

-tzeko zorian forman erabiltzen da.

zorigabe
1 adj. Zorigaiztokoa, dohakabea. Azkena arte lagundu diot senar zorigabeari. Nik al dut errua, bera umetan zorigabea izan bazen?
2 (-en atzizkiaren eskuinean, artikulua hartzen duela). Alde guztietatik odola zeriola, dio negarrez: ene zorigabea!
Azpisarrerak

Aztergaia: zorigabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: zorigabeko .

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gabe.

zorigabeko
adj. Zorigabea. Gizakia ezin da aldi berean zoriontsu eta zorigabeko izan. Eta nor ez litzateke zorigabekoa izango, begi bat baizik ez balu?
Loturak

Aztergaia: zorigabeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2004-02-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gabeko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zorigabe sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

zorigaitz
iz. Zoritxarra. Ik. zorigaizto. Zorigaitz batek kentzen dizkie adiskideak. Zorigaitz beltzak ez ote zaitu bizi honetan jo? Jainkoa ukatzeari darraizkion zorigaitzak. Sekulako zorigaitza. Egun zorigaitzezko hartan. Oi, nire zorigaitza!

Esaera zaharrak

Bere zorigaitzean inurriari hegalak sortu zitzaizkion.

Aztergaia: zorigaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: zorigaitzez .

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-gaitz.

zorigaitzean
1 adb. Zoritxarrez. Aspaldi isilarazi zuen heriotzak, zorigaitzean, olerkari batzuen mintzoa.
2 adb. Ordu gaiztoan.
Loturak
zorigaitzeko
adj. Zoritxarrekoa. Zorigaitzekoak gu! Zorigaitzeko egun batean. Zorigaitzeko heriotza.
Loturak

Aztergaia: zorigaitzeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-02-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZORIGAITZEKO (Dv, H). Desgraciado, desdichado. "Zorigaitzeko gizona, homme de malheur" Dv. Bere kaltetan zori gaitzekoa merkatura doa. O Pr 493. Lagun zazu beraz bekhatoros zori gaitzeko bat. MarIl 119. Sagu gazte zori-gaitzekoa. Gy 98. Nahiz ez naizen zorigaitzeko / umexurtz gaixo bakarra. Lf Murtuts 45. (Dv). (Ref. a cosas). Triste; funesto, causa de desgracias. "Zorigaitzeko eguna, malheureux jour" Dv. Zori gaitzeko heriotze bat. Jaur 195. Daroaguzan zorigatxeko egunetan. AB AmaE 65. Zorigaizteko denbora hetan. Elzb Po 215. Zorigaitzeko edari onek / mendian artzen gaitu-ta. Tx B III 68. Ala zorigaitzeko / premu izaitea, / horrek eman baiteraut / bethikotz kaltea. Balad 214. Galizi errukarria! Gazteri guzia jario negargarrian, Ameriketan galtzen zaion lurralde zorigaitzekoa! NEtx LBB 32. Zorigaitzeko argitaragabeen edo zabaldugabeen istorio honetan. MEIG VI 59.

zorigaitzeko 66: Aizu, Argia 3, Berria 19, Deia 6, DiarioVasco 8, EiTB 6, Elhuyar 4, Elkar 13, Consumer 1, HABE 2, Jakin 2, Karmel.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zorigaitzeko 73: Berria, Iñaki Iñurrieta, Agustin Otsoa, Josu Zabaleta, Xabier Olarra, Juan Martin Elexpuru, Jon Muñoz, Karlos Zabala, Patziku Perurena, Juan Garzia, Karlos Linazasoro…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia, eta azpisarrera gisa jasotzekoa, zoritxarreko formarekin egin den bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zorigaitz sarreran.

zorigaitzez
adb. Zoritxarrez. Ez dituzte gure artean, zorigaitzez, gai diren guztiek beren eginkizunak egiten. Zorigaitzez, esan duguna egia da.
Loturak

Aztergaia: zorigaitzez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:09 2002-05-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

zorigaitzez 86 (eta zori-gaitzez 2): Lg ("Zorigaitzez zuentzat, erraten zioten oraino farisauei Salbatzailleak, leihalki bethetzeaz eginbide xumeak hautsten baduzue Jainkoaren legea eginbide handiagotan"), Bordel ("Zorigaitzez, tenoreko hari zapeta zilatu, auzoko batek jasan du, hori ez da segeratu"), HU 3 (adib.: "Halako tokietan diren apez bakarrek ere, badute zorigaitzez aizina edo astia frango"), JE 18 (adib.: "Beraz goiz guziez banindoan ihizirat, pala bizkarrean, kanit ez harmarik ez bainezaken oraino zorigaitzez eskura", "Deus holako laguntzarik ez du zorigaitzez neskato gazteak"), Barb 12 (adib.: "Bainan gure Katzo galdua, eta ongi galdua, zorigaitzez!", "Bere hortz eskastu hek bethi gogoan, bainan zorigaitzez, ez orduan ahoan, urrikaltzeko ere zen, zinez eta minez"), Or 2 (adib.: "Anima betian bizi zait; gorputzak ba du, zorigaitzez, aldarteen berri"), Alz Ram 2 (adib.: "Zorigaitzez asmatu egin det"), Etcham 4 (adib.: "Ez ahal dire halako batez zorigaitzez lehertuko!", "Bai zorigaitzez jakin duzue, gure anaia maiteak, Zer hersturetan eman gituen gerla horren izaiteak"), Zub ("Bainan, zorigaitzez, han berean eskuratzen dituzte, eta berehala aitzindariek erabaki zuten gaztigu bortitz bat emaitea"), Iratz ("Zorigaitzez Donibane ez da orai hola..."), Zerb IxtS ("Zorigaitzez, Luther, Calvin eta Henri VIII erregea buru, hamaseigarren mendean protestantismoak urrats handi bat egin behar zuen Alemanian lehenik, Suisan eta Angleterran gero!"), Erkiag Arran ("... oraingo gazteak jakin ere eztakiena, zorigaitzez"), Etxde 15 (adib.: "Gaba torreko ganbaratzarrean igarotzea zer zan ba'zekin zorigaitzez", "Zorigaitzez, bera baiño ahaltsuagokin oldartu bearra tokatu zaio"), MEIG 2 (adib.: "Ez dituzte gure artean, zorigaitzez, gai diren guztiek beren eginkizunak egiten"), Zerb Azk 4 (adib.: "Euskalduna kanpotiartzen bere ohiduretan, bere mintzairan, bere jostetan, bere soinekoetan, eta, zorigaitzez, kanpotiartzen bere sinestean!"), JEtchep 2 ("Zorigaitzez ardura, bakartasun eta ixiltasunak Mayalenen amodio goxoa bihotzean nahasi dautate"), Izeta DirG 3 (adib.: "ametsa bezela iduritzen zitzaioten bart-arratseko gertakizune; bañan zorigaitzez egia zen eta egia garratza"), Ardoy SFran 11 (adib.: "Egungo egunean, xuhurtzen ari bazauku zorigaitzez gure xoko ttipi hau, zer zitaken orduan?", "Zorigaitzez, handiago eta azkarragoa izana zen"), Xa Odol ("Ez nuen nahi sinetsi bainan / zorigaitzez da egia / hemendik berriz ez jakin norat / zoazilako berria"), Casve SGrazi ("Zori hunetzaz bezala naizie ere zorigaitzez, / Jinko gure Jaun Goikuak altxatürik ziren aphez"); zorigatxez , Kk Ab ("Bere esana bakarrik naikua ixan biar leuke bide zuzenetik ez urteteko, baña zorigatxez ezta alan").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zorigaitzez 65 (eta zori gaitzez 1): JE Bur 3 (OEHko agerraldiak), A. Blaise ("Zorigaitzez, Jesusekilako batasun hori trenkatzen du? bekhatuan erortzen da?"), Eskual 1914 ("goiti baino gehiago beheiti, zorigaitzez, azken urthe hotan"), Zerb GH 1927 ("Etcheverry aspaldi hilzen, zorigaitzez, bainan bizi da oraino haren lagun maitea"), Lf 3 (adib.: "Hunek zorigaitzez otsoa ez ikusi, Bainan hark elheak entzun eta ikasi"), Herr 1946-1992 bitartean 13 (adib.: "Urrats dorpeak gure herrikoak, zorigaitzez, ainitzen bederen"), P. Xarritton ("Adamen ganik hori behin segura, bainan zorigaitzez hori bakarrik segura hemen ere"), J. Errecart ("Zorigaitzez zonbat gaizki abiatuak garen orai ere, politikak sekulan baino gehiago alderdikatuak, herra eta herra, kalomnia, elgar ezin ikhus"), Or ("Gu ere, zorigaitzez, bein baiño geiago erortzen gera gure pekatuetan"), D. Dufau ("Zorigaitzez, hauk gehiago ziren, nagusitu zinzazkioten eta jen bezala gan"), Etxde 6 (adib.: "Izen mordo au bezala beste bat aukera nezakean, talde joriegia baikera gaurko pekatuan murgilduak, zorigaitzez"), Basarri 3 (adib.: "Zenbat euskaldun galdu ote da zorigaitzez, itxasoan?"), J. Haritschelhar 2 (adib.: "Erran dezakegu orai eztela kasik nehor ere eskuara baizik dakienik eta, zorigaitzez, urtero, eskualdun gaztek uzten dutela eskuara eta erdaldun bilakatzen"), GH 1958-1964 3 (adib.: "Guduen ondotikan, preso zorigaitzez, Artalde bat bezala, itsuki goazen"; "Eta sekulan, zorigaitzez, uzten bagintu gure trinketak itoiz-ur-pean, errekatzeko lanjerean litake gure gazteria"), SoEg 2 (adib.: "Goiti; ez balinbada, zorigaitzez, beheiti!"), SGarm Dekli ("Zorigaitzez, gure indeterminadoaz gramatikalari gehiegi ahaztu zaigu"), D. Landart 5 (adib.: "Zorigaitzez ez dut uste"), HU Aurp ("Ez dugu oraino garbitasun osorik, baizik ere, zorigaitzez egia dena, hil dela jeneral gaizoa, aldixartu-eta zenbeit orenik barnean"), Zabal 1973 2 (adib.: "Zorigaitzez, orduan egiten ziren torturak ez dira orduz geroztik gelditu"), Ardoy GH 1973 ("Zorigaitzez, Cordoban zahartzen ari zen Fortun"), P. Olhagaray ("Nahi izanez gero, adibide franko eman genitzake diogunaren froga bezala horrelakoxe azpi-jokoak egin bait dira Hazparne edo Mauleko kantonamenduetan, zorigaitzez"), XArb ("Zorigaitzez lenen urrats horiek ez dute segidarik izan"), B. Mendisco ("Zorigaitzez, harma kargatua zen"), Hiriart-U ("Zorigaitzez, gaia badute nasai, gerla ari baita nun-nahi"), Tx. Garmendia ("Zorigaitzez mendi asko daduzkagu abandonatuta"), J.A. Lakarra ("zorigaitzez hemen moztu behar dut"), Leon ("Zorigaitzez, ez baitakit nik ere"), Xirrixta 1995 ("Zorigaitzez, hain luzea zen, hain luzea non hosto ttikiak ez zezakeela gehiago itxoin"), Enbata 1998 3 (adib.: "Gure haurrak, bizi den tokiko mintzaira ikasiko du, zorigaitzez guk ez baitiogu erakasten ahalko"), I. Camino ("ekialdeko Arakilgo euskarari buruzko berriak bereziki landerrak eta andurrak dira zorigaitzez"), Egunk 1999 ("zorigaitzez, diru laguntzak beharrezkoak ditugu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zorigaitzez : DFrec 15, AB50 1 (desgraciadamente) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zorigaitzez : EuskHizt (adib. gisa), ElhHizt (AS: por desgracia, desgraciadamente), HiruMila (desgraciadamente), Casve EF (par malheur, malheureusement), HaizeG BF (par malheur, hélas!), Lh DBF (par malheur, malheureusement), PMuj DVC (desgraciadamente, fatalmente, por desgracia, funestamente) // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zorigaitz sarrerari dagokion azpisarrera.

zorigaizto
iz. Zoritxarra. Ik. zorigaitz. Zorigaizto horretan zu ez gelditzeko. Bere zorigaiztoa madarikatzen du. Zer zorigaiztok jo zaituzte?

Aztergaia: zorigaizto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: zorigaiztoko.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: zorigaiztoz .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

zorigaiztoko.

Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-gaizto.

zorigaiztoan
1 adb. Zoritxarrez. "Gipuzkera osotuak", zorigaiztoan, ez zuen inoiz inon indar eragilerik ondotik izan.
2 adb. Ordu gaiztoan.
Loturak
zorigaiztoko
1 adj. Oi, zorigaiztoko bekatuak! Oi, mihi zorigaiztokoa, Aita onari jazarri diozuna! Zorigaiztokoak gu, inguruko mendietatik harantz begiak luzatzen ez badakigu.
2 (-en atzizkiaren eskuinean, artikulua hartzen duela). Ai, nire zorigaiztokoa!
Loturak

Aztergaia: zorigaiztoko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zorigaizto sarrerari dagokion azpisarrera.

zorigaiztoz
adb. g. er. Zoritxarrez. Zorigaiztoz, eta negargarria ere bada, ez naiz bere izenaz oroitzen.
Loturak

Aztergaia: zorigaiztoz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 2002-05-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

zorigaiztoz 7, MEIG ("Bereziak bagaude zorigaiztoz hizkutzaren aldetik, ez ditzagun bederen bereizkuntza horiek geurok gehi eta nahasteka", "Zorigaiztoz, euskara da, hainbestek, aztarrenik ere gabe, galdu duen lehen hizkuntza", "Axalean dagoena, zorigaiztoz, eta hor datza auziaren muina, ez da beti, ezta beharbada maizenik ere, perpausen azpiegiturak adierazi nahi lukeena", "Bestalde, eta zorigaiztoz, saiatu bagara ere zenbait lagun hizkera doinua eta kantuaren arteko egokiera bilatzen, ez dugu deus aurkitu egungo eguneraino", "Astarloa, zorionez edo zorigaiztoz, ez du oraindik ezagutzen [Linguistikak]", "Maila horretara, eta hemen zuzen nabil zorigaiztoz, ez gara oraindik heldu", "Zorigaiztoz, eta negargarria ere bada, ez naiz bere izenaz oroitzen"); zori gaiztoz 4: MEIG 3 ("Kaletarrak ere euskaldun gara, batzu behintzat, eta zori gaiztoz edo zori onez kaletarrok gero eta gehiago gailentzen ari", "Betibateko polemika-gai gogaikarri hau ezinbestean ukitzen dut, ez gehiegi luzatzekotan, zori gaiztoz ezin utzizkoa delako", "hangoen idazkiak, zori gaiztoz, hemengoak ez ezik, ez ditugu ongi ezagutzen"), Gazt MusIx ("Ta ezar nazak gero egurats-tarte garbien baitan, zori gaiztoz irentsi pozoin-kalteak senda ta arnas loia-re txau dezadan"); zorigaixtoz 1, Ox ("Ez ahal zauku bihirik gabe geldituko selhaururik. / Ai! Zorigaixtoz landa bazterrez, zonbat dabiltzan goserik / Iguzkipean deus ez dutela behar gorriaz bertzerik!"); zori gaixtoz 1, SP Phil ("Ordea eztakizu naski Philotea, nola egin behar den orazione mentala, zeren gauza bat da, zori gaixtoz gutik dakitena gure adinean").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zorigaiztoz 3: Nekaustea ("bein baño sarriago [zorigaiztoz maizegi] erderazko txipriztiñez loitzen zayo [euskera]"), Zabal 1975 ("Zorigaiztoz, Mendebal honetan, eta ez ahantz gero gu ere hor gaudela, diktadura hitza zentzu berdinean erabiltzen da"), H. Knörr ("Zorigaiztoz, ordea, asmoa asmo gelditu zen, biharamunean Mitxelenak, mendian eroririk, orkatila hautsi baitzuen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zori gaiztoz : DFrec 1 (MEIG, OEHko testuinguru berean) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zorigaiztoz : EuskHizt (adib. gisa, s.u. zorigaizto), Lur EG/CE (por desgracia, fatalmente, desgraciadamente) eta EF/FE (malheuresement, fatalement), PMuj DVC (enhoramala, por desgracia) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zorigaizto sarrerari dagokion azpisarrera.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

zorigaitzez, zoritxarrez.

zorion
1 iz. Poz eta atsegin beteko egoera. Dirua ez da zoriona, baina haren atzetik gabiltza gehienok. Pozak, ordea, behartsuaren zorionak bezala, ez du luzaroan irauten. Nahi baduzu izan dezazun lur honetako zoriona, hauta ezazu, bai, neska prestu bat. Ez zuen, beraz, izan martiri hiltzeko zoriona. Tormesko itsumutilaren bizitza eta zorion-zorigaitzak. Bilatzen du bere zoriona aurkitzen ez den tokian, eta ez du ateratzen nekea eta nahigabea besterik. Zu zara ene zorionaren iturria. Ez dio maitasunak ernatu zion zorion nahiari ukorik egingo. Zorion osoan bizi naiz. Betiko zoriona iristeko. Zer zoriona!
2 iz. pl. Norbaiti, zorioneko zerbait gertatu zaionean, esaten zaizkion gizalegezko edo onginahizko hitzak. Horretan saiatu diren guztiek zorion beroak merezi dituzte. Har bitzate gure zorionik beroenak. Zorionak eman zizkidan.
[Oharra: gaur nire zorionak dira eta kideko esapideen lekuan, Euskaltzaindiak gaur nire urtebetetzea da eta kidekoak erabiltzea gomendatzen du].

Esaera zaharrak

Goiz jaikitzea baliatuko ez zaik, zoriona ondotik ez badarraik.

Aztergaia: zorion

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: zorionak 1 interj. 2 iz. pl. 'goresmenak': *gaur nire zorionak dira e. gaur nire urtebetetzea da, zorionean, zorioneko, zorionez.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: zorion-agur, zorionak eman, zorionezko .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

zorionez, zorionean, zorioneko.

Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-on.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "eta zoriondegi: "Betiko zoriondegian...". (Sarasolak zoriontegi jaso du)" (1997-07-14)

zorion agur, zorion-agur
iz. Zorionak ematea; zorionak emateko hitzak edo agurra. Gure zorion agurrik kartsuena urteburu honetan. Zorion agurren tartea ere izango da aldizkarian.
zorion bitsetan, zorion-bitsetan
adb. Zoriontasun betean. Zorion-bitsetan igaro genituen egun alai haren ordu arinak.

Aztergaia: zorion-bitsetan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bits -- En sent. fig. se utiliza en construcciones diversas que expresan abundancia, riqueza, comodidad, gozo, suerte, etc. "Uren ganeko bitsean, da aren ganeko sitsean bizi zara zu (Vc), usted vive en la espuma que nada sobre el agua y en la polilla que flota sobre la espuma. Algunos aplican este dicho popular al que vive cómodamente y sin quebraderos de cabeza; otros a personas sin experiencia" A (s.v. sits). "Bitsetan. [...]. 2.º gozando" Ib. "Yoka, yoka bitsa galdu barik, juega pronto, en caliente, sin perder la fortuna (V-ger)" A EY III 292. "Eztibitsa, néctar, gozo; (fig.) gloria. Ango ardaua zan eztibitsa, Jainkuendako eiña balitz bezela" Etxba Eib. "A zan eztibitsa alkartu giñanian! " Ib. "Ainbeste txalo eta jasotzekin, eztibitsian dabill" Ib. "Ur gaiñeko bitsetan bizi, errealitatetik kanpora, oso arin, bizi. Gauzak ola dielakuan? Ur gaiñeko bitsetan bizi aiz i [...]. Figuratzea, komunikabide eta jendearen ahotan egotea gustatu. Politikuei eta eskritorei ur gaiñeko bitsetan bizitzia gustatzen jakue" Elexp Berg. Cf. infra SITS ETA BITS; cf. ejs. de urre-bits 'baño de oro' (s.v. urre). * Zorion-pitsetan igaro genituen egun alai aren ordu arinak. A Ardi 132.

LB: “Frantziako agintariak ere, zorion bitsetan irudikatzen ditut, egundoko negozioa egin eta gero; eta azkenik... gu gaude, esperantza eta etorkizun hobe baten jabe garela” (Elkar) ; EPG: 0; ETC: “Hau esanik, masailean musu eman eta, zorion-bitsetan legez, aldendu egin zen” (Txema Garcia-Viana), “Frantziako agintariak ere, zorion-bitsetan irudikatzen ditut, egundoko negozioa egin eta gero; eta azkenik. gu gaude, esperantza eta etorkizun hobe baten jabe garela “ (Txema Garcia Viana), “Jendeak uste du zeruan zorion-bitsetan bizi garela, esne-mamitan, baina ez da egia” (Berria),

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: bitsetan en abundancia [referido al nombre que le precede]; felizmente zorion-bitsetan igaro genituen egun alai haren ordu arinak: pasamos como unas pascuas las cortas horas de aquellos alegres días; Adorez: zorion-bitsetan: llenos de felicidad, muy felices, como unas pascuas; Labayru:0

Bestelakoak

[bits] bitsetan adb. (Gauza onen baten ugaritasuna adierazten duten esapideetan). Zorion-bitsetan igaro genituen egun alai haren ordu arinak. Atsegin-bitsetan nintzen horrela ikusi nituenean. || Ur(aren) gaineko bitsetan: poz-pozik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapidea da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Ezabatu bitsetan azpisarreratik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da zorion eta bits sarreretan.

zorionak
interj. Norbaiti, zorioneko zerbait gertatu zaionean, esaten zaion gizalegezko edo onginahizko esapidea; jai jakin batzuetan, urtebetetzeetan eta kidekoetan, zoriona opatzeko, erabiltzen den esapidea. Zorionak, berriz ere, Kerexeta adiskidea. Zorionak zure urtebetetzean. Zorionak eta urte berri on!
Loturak

Aztergaia: zorionak

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: 1 interj. 2 iz. pl. 'goresmenak': *gaur nire zorionak dira e. gaur nire urtebetetzea da.

zorionbide
iz. Zorionekoa izateko bidea. Maitasuna, egiazko zorionbidea.

Aztergaia: zorionbide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bide.

zoriondu, zorion/zoriondu, zoriontzen
1 du ad. zah. Zorioneko bihurtu, zoriontsu bihurtu. Ik. dohatsutu. Sortu ninduzun ezerezetik; egin nauzu kristau; zoriondu nauzu alde guztietatik.
2 du ad. Zorionak eman, zorionak esan. Lehen ministro ohiak garailea zoriondu eta politika utziko duela iragarri zuen atzo. Antolatzaileak zoriondu nahi nituzke egin duten lanagatik. Hainbat gonbidatu inguratu da ezkonberriak zoriontzera. || (Osagarritzat zoriontzeko arrazoia bera hartzen duela). Gabonak zoriontzeko alkateak bidali didan txartela bueltatzea erabaki dut. Epaitegitik etortzen diren gutunak ez dira urtebetetzea zoriontzeko izaten.

Aztergaia: zoriondu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zoriondu, zorion(du), zoriontzen. du ad. 1 Zah. 'dohatsutu'. 2 'zorionak eman, zorionak esan'.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zoriondu, zorion(du), zoriontzen.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 Zah. dohatsutu; 2 g.er. zorionak eman.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'bigarren adieran, hots 'zorionak eman' horretan ez da g. e., horixe besterik ez baita entzuten irratian egunero. Nik ere hobeki deritzot zorionak eman formari, baina hori beste formula batekin eskaini beharko dugu: h zorionak eman edo horrelako zerbait'.

 - Erabakia: BAgiria (2000-01-28): '"g.er." oharra ezabatuko zaio eta honako adiera hau duela esango: 'zorionak eman, zorionak esan'. Bide batez, P. Goenagak zorionak hitzari leku egitea proposatu du, azpisarrera gisa. Onartu da proposamena. Honela emango da azpisarrera hori: zorionak 1 interjek.; 2 iz. 'goresmenak'. (gaur nire zorionak dira* e. gaur nire urtebetetzea da)'.

zoriondun
iz. Dohatsua. Zeruko zoriondunak.

Aztergaia: zoriondun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

zorionean
1 adb. Zorionez. Ez gaude bakarrik, zorionean, ezta alderatzeko ere. Zorionean, ez da horrelakorik gertatzen gure artean.
2 adb. Ordu onean. Zorionean utzi nituen bekaturako bideak. Zorionean ikusten zaitut, nire bihotzak hau poza.
Loturak

Aztergaia: zorionean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zorion sarrerari dagokion azpisarrera.

zorioneko
1 adj. Zorionez betea. Zorionekoak bihotzez behartsu direnak, haiek baitute Jainkoa errege.
2 adj. Askotan aipatu delako edo arazoak sortzen dituelako, nekagarria edo gogaikarria gertatzen dena. Ik. dontsu 2. Orain erdaraz barra-barra, ahoz aho eta lumaz luma, dabiltzan zorioneko "estructura" horiek. Dirua baita, zorioneko dirua, mundu honetako jainkoa. Baina zer arraio ote da zorioneko beatu hori? Bestela, zorioneko euskara landu-behar horrekin, hiru motatako idazlanak sortuko zaizkigu soilik. Saussureren Cours zorionekoan irakur daitekeenez.
Loturak

Aztergaia: zorioneko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

azalduz: "izlag. 1 'dohatsua'. 2 'lehendik (askotan) aipatua': zer duzue zorioneko "betroi" hori?".

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zorion sarrerari dagokion azpisarrera.

zorionerako
-en onerako, -en pozerako. (-en atzizkiaren eskuinean). Lo zegoen, nire zorionerako. Baina, bere zorionerako, ez da bakarrik luzaroan egon. Jeltzaleen zorionerako, hauteskunderik gabeko bi urteko tartea dator orain.
Loturak
zorionez
1 adb. Zerbait ongi edo nahi bezala gertatu dela adierazteko erabiltzen den esapidea. Ik. beharrik. Orain bere ahotik ikastea gertatu zait zorionez. Zorionez, eguna argitzearekin elurra egiteari utzi zion.
2 adb. Ordu onean. Aitortu behar dut ia arrastaka eraman nindutela hura ikustera, baina, zorionez, eraman ninduten, arrastaka bada ere.
Loturak

Aztergaia: zorionez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zorion sarrerari dagokion azpisarrera.

zorionezko
adj. Zorionez betea dena, zoriona ematen duena; zorionak eragina. Hura zen zorionezko baratze eder bat. Begiak zorionezko negarrez bustiak.
Loturak

Aztergaia: zorionezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ko/-zko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zorion sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

Forma baten adiera(k)

zorionekoa, dohatsua.

zoriontasun
1 iz. Zoriona. Ez dago gure zoriontasuna guk gura duguna egitean, baina bai Jesusen borondatea betetzean. Betiko zoriontasuna. Mundu honetan izan daitekeen zoriontasun handiena.
2 iz. Nazareteko Jesusek mendiko hitzaldian zorioneko izateko aldarrikatu zituen zortzi bideetako bakoitza. Jesu Kristok irakatsiriko zoriontasunak zortzi hauek dira: (...).

Aztergaia: zoriontasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zoriontsu
adj. Zorionez betea, zorionekoa. Zoriontsu naiz, bai, guztiz zoriontsu. Gizon zuzena zoriontsua izango da. Espiritu huts zoriontsuak dira aingeruak. Eguberri zoriontsuak opa dizkizugu. || (Adizlagun gisa). Zoriontsu bizi.

Aztergaia: zoriontsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

zoritsu
adj. g. er. Zoriontsua.

Aztergaia: zoritsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

zoriontsua.

zoritu, zori/zoritu, zoritzen
da/du ad. Fruituez mintzatuz, heldu. Ik. umotu. Fruitu batzuk badira, sekula ez direnak ongi zoritzen. Lurreko uzta zoritu da. || Erein duzu Jesusen bihotzarekiko jaiera euskal herrietan; erneko da, zorituko da, eta bilduko duzu inon bildu den uztarik ederrena.

Aztergaia: zoritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zoritu, zori(tu), zoritzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zoritu, zori(tu), zoritzen.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E109]: "zori(tu). Zohitu sekundarioa ere aipa" (1993-02)

zoritxar
iz. Zoriak ekarritako gertakari edo egoera kaltegarria; norbait gogor jotzen duen ezbeharra. Ik. zorigaitz; zorigaizto. Hau zoritxarra! Zoritxar handi bat gertatzen bazaizu. Jainkoa, zenbat ezbehar eta zoritxar ikusteko jaio garen! Bazirudien orbel hark zoritxarren bat zekarkiola. Zoritxarrak onena jotzen du beti. Zoritxarrak hiltzen nau nahigabez. Zoritxar aldietako betiko laguna.

Aztergaia: zoritxar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: zoritxarrez, zoritxarrean.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: zoritxarreko .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

zoritxarrez, zoritxarrean.

Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-txar.

zoritxarrean
1 adb. Ordu gaiztoan. Zoritxarrean egin zituzten boz emateko legeak; holako egun batek ez ditu asko hobetzen jendeak. Joan zen mendirantz, inori ezer esan gabe; bai zoritxarrean.
2 adb. Zoritxarrez. Zoritxarrean, denentzako lain ezin dugu irabazi.
Loturak

Aztergaia: zoritxarrean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zoritxar sarrerari dagokion azpisarrera.

zoritxarreko
1 adj. Pertsonez mintzatuz, zoritxarra duena. Hara ni, jauna, munduan emakumerik zoritxarrekoena.
2 adj. (Gauzez mintzatuz). Oi, zoritxarreko bekatua! Iazko otsailaren 15ean gertatu zen zoritxarreko ezbeharra.
Loturak

Aztergaia: zoritxarreko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:08 2002-05-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zoritxar sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

zoritxarrerako
-en zoritxarra eraginez. (-en atzizkiaren eskuinean). Urteak joan eta urteak etorri, adiskide bien zoritxarrerako, legeek horrela jarraitu zuten. Sasipetik zuloa eginda, sartu ninduen, bai, baina ongi nire zoritxarrerako.
Loturak
zoritxarrez
adb. Ik. tamalez. Liburua, zoritxarrez, ez da sekula osorik argitaratu. Gaztetxoa artean, zoritxarrez, eta arriskurik ez zuen ikusten. Zoritxarrez, gazterik eraman zigun heriotzak. Astoak bizkarrezurrean zeukan zoritxarrez zauria.
Loturak

Aztergaia: zoritxarrez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zoritxar sarrerari dagokion azpisarrera.

zoritxartu, zoritxar/zoritxartu, zoritxartzen
da/du ad. Zoritxarrak jo. (Batez ere partizipio burutuan erabiltzen da). Haiek ere zoritxarturik ikusteak eramangarriagoa egiten zien egoera. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Itsas zabal gorri batean murgildu zen, itsasontzi zoritxartu baten antzera.

Aztergaia: zoritxartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zoritxartu, zoritxar(tu), zoritxartzen. da/du ad. 'zoritxarrak jo': itsasontzi zoritxartu bat.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zoritxartu, zoritxar(tu), zoritxartzen.

zoriz
adb. Zoriak eraginda, zori hutsez. Ik. menturara. Zoriz gertatzen diren mutazioak. Zoriz aukeratutako 60 tokitan laginak hartuko dituzte.
Loturak

Aztergaia: zoriz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-02-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZORIZ (H, que cita a Hm y Gy). a) Tal vez, por suerte. Gozatuko duzu zoriz / zeure kolera mina. Hm 117. Eta gaitzan gu zerura / zoriz altxa berekin. Ib. 182. Unhatuan egin diot / Iainkoari marraska: / eta zoriz enzun ninzan, / zoriz nengion eska. Ib. 125. Zoriz sortzetik dakarragu aiphatu izan nahia. Jaur AndreB 34 (ap. DRA). Gauza bera aditzen da erraten zoriz kateximaz ere. Gy VII. b) Casualmente. Zoriz atzaparretarat / erori zitzaion roxiñoleta bat. "Par malheur". Gy 230. Izan da orain artean beti neure mana, / ta zoriz atso batek / gaur esan deustana. Azc PB 73. c) Por suerte, afortunadamente. Atrapetako gizon okerrak / etzala zoriz arma bakarra / andren negarra. Azc PB 160. d) (Precedido de sintagma vb. con suf. -t(z)eko). Hasta el punto de. Gero eta berago jetxiaz dijuaz, ukullu osoa aize eta usai txarrez betetzeko zoriz. Oñatibia Baserria 18.

zoriz 96: Argia 3 (“Ariketarik zailena, eta publikoak ahaztuko ez duena, Egaña eta Iturriagari egokitu zitzaien: fokuek zoriz nabarmendutako bi entzuleri kantatzea”), Berria 11 (“Espezialitate bakoitzeko zoriz hautatuko bost gaietatik bat garatu behar da”), Deia 5 (“Egungo hedabideen erruz edo zoriz irudi hark Munduari buelta eman ziolako”), DiarioVasco 6 (“Inkesta zoriz aukeratutako 504 oiar-tzuarrek erantzun dute, telefonoz, %95,5eko konfiantza mailarekin”), EiTB 19 (“Ondoren autoan Lake District zona turistikora joan da beste biktima batzuei tiro eginez, dirudienez, zoriz”), Elhuyar 37 (“Ostalariak zoriz aurkitzen zituela pentsatzen zen, baina ikerketa horrek argi utzi zuen bilaketa aktiboa egiten duela”), Elkar 9 (“Kokalekuak ez dira zoriz aukeratu: faktore ekonomikoak eta zerbitzuaren bermeak kontuan hartuta, eskualdeetan izango diren beharren araberako plangintza estrategiko bat egin da”), Erlea (“baieztapenez edo zoriz, kontzienteki edo zauriz”), Consumer 3 (“linea bat zoriz hautatu, eta huraxe hartu dugu”), Laneki 2 (“zoriz palanka bat zapaltzen duen bakoitzean”), UEU 9 (“Subjektuak zoriz esleituak izan ziren hiru taldetara”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zoriz 22: Berria 6 (“Parte-hartzaileek frogatu ahal izan zuten zoriz aukeratutako ELAko kide guztiek hileroko azken kuota ordaindu dutela”), Xabier Olarra 2 (“Filtroak azkar eta zoriz aldatuz gero, nabarmenki aldatzen ziren forma guztien grisen eskalaren balioak”), Jon Muñoz (“Grosrouvrek ez zion "mirarizko zori"z bidali OL Rucheri, haren etxea sutan kiskali aurretik.”), Urtzi Urrutikoetxea (“Eurekin amorratuta nengoenean, aski nuen erpuruko atzazala zoriz pasatzea lepoan hedatutako alkandorako haritik, eta ateratako karraskadaren arabera neurtzen nuen mendekua, gozatzen triskantza - baina handik minutu batera atzera ere ekin behar nion, leku berean eta emaitza berdinez”), Jon Alonso 3 (“parte hartzen du zoriz erabiltzen dituen palanka eta botoien bidez”), Anjel Lertxundi (“Mikel Lasaren bi bertso etorri zitzaizkidan ustekabean - edo zoroz, edo zoriz; ez dakit - Pavese eta Calvinoren hitzei konpainia egitera”), Txillardegi (“Baina hori ezina izanik, batailoietako bat aukeratu du, zoriz, soldaduekin horrela zuzenki mintzatzekotan eta koaitak solastatzekotan”), Juan Kruz Igerabide (“Oraingoan pentsaturik neukan ezen, baldin eta zoriz Marro etxeordean sartzen bazen, esku-argia itzali eta bertan geratuko nintzela, mugitu gabe”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Instrumentalean sortutako adberbioa, azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zori sarreran.

zorizko
adj. Zoriari dagokiona, zoriak eragina. Ik. ausazko. Mutazioak zorizko gertaerak dira. Zorizko aldagaien portaera iragartzeko ekuazioak. Zorizko jokoak.
Loturak

Aztergaia: zorizko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2006-03-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan zorizko azpisarrera: a) 'fatal': Gy ("Oihantarrak oro lotsa eta herabe, / zoazela ihesi, denak bazathorzen / toki zorizkora, zointan baitzaogoen / ethortzekoaz yakiña / ephaitzan gure lehoiña"); b) 'alléatoire, fortuit'; c) 'afortunado': Azc PB ("Bere lagunak, agura zan da, / eukan lepoa makurra, / [zorizkoa zan ondo ikusteko, / zapaldu baino len, lurra]"), Onaind Onbidea (ap. DRA: "Zorizkoa zure adurra, / olako senar dozuna").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zorizko 11: K. Fernandez 4 (adib.: "Lagin errepresentagarri hau erauzi egiten duen prozesuari "zorizko laginketa" deritzo", "Lagina erauztean populazio elementu guztiei posibilitate berdina ematen badiegu, zorizko lagin sinplea deritzogu honela aukeratutako laginari"), M. Ensunza ("Aipaturiko higidura, partikula mikroskopikoen (baina ikuskorrak) gainean aire-molekulek eginiko talken ondorioa dugu, itxuraz ziorik gabeko zorizko higidura ematen dietelarik"), Fisika Pr. 1995 3 (adib.: "Balio hauen arteko diferentziak adierazten dituzten erroreak, zorizko erroreak dira"), GeolBiol ("Bestela, benetan egoera egokia denbora luzez [2.000 m. u.z] mantenduta zorizko konbinazio eta permutazioen bidez biziaren oinarrizko propietateak lituzkeen izakia gara zitekeen"), Elhuyar ("Beste aldagaia, y, aleatorioa edo zorizkoa da"), J.R. Aizpurua ("Horien kausak zorizkoak dira eta iraganeko mutazio-faktore gehienek eragina konstante mantendu dute").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zorizko : AB38 7, HiztEn, LurE, Euskalterm 2 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zorizko : EuskHizt (1 zorionekoa. 2 zoriaren arabera gertatzen dena), ElhHizt, EskolaHE, HaizeG BF, Casve EF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

garai batean erabili zen forma hau, baina baztertua dirudi oraingo idazleen artean, ausazko edo menturazko arautuak nagusitu zaizkiolako. Onartzekotan, azal liteke: "izlag. g.g.er. 'zoriaren arabera gertatzen dena'. Sin. ausazko, menturazko".

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [sartzea proposatzen dut] (1997-07-23)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-11-08) Onartu da: zorizko.

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. ausazko; aleatorio.

zornatu, zorna, zornatzen
da/du ad. Zauri edo zaldar batean zornea egin. Gero eta gehiago dira lurrikara izan zenean zauritu eta, geroztik inork artatu ez dituelako, zauriak zornatu zaizkien pertsonak.

Aztergaia: zornatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zornatu, zorna, zornatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-e/-a-.

zorne
iz. Zauri eta handitu gaizkoatuetan sortzen den isurkari lodi zuri-horixka. Ik. pasmo 2. Aurpegi dena puslaz bete zaio, ura eta zornea dario. Zaurietako zorne usaindua.

Aztergaia: zorne

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1997-01-29 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

zorna 13 dira: B 3 (Añ GGero, Ag Kr; eta Erkiag Arran: "zorna-jario"); G 10 (Ag G, Ldi BB, Ibiñ Virgil; eta Etxde AlosT: "zorna kiratz"; Ibiñ Virgil: "zorna-iario"; Or Mi: "zornabelar"); zorne 7: G 3 (Cb Just, Zait Sof, Or Aitork); IE 3 (Zby, Jnn SBi, Zerb IxtS); EB 1 (Arti Tobera); zornetsu EB 1 (Arti Tobera); zornetu G 1 (SMitx Aranz).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zorna 2, G-EB (J. Azurmendi; G. Garate); zorne 5: IE 2 (Larz); EB 3 (J. Lekuona, P. Ezkiaga, A. Lertxundi). Ez dugu eratorririk aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zorna : DFrec 1, AB38 1, HiztEn; zorna-belar : LurE, Euskalterm 1; zornatsu : Euskalterm 7; zornazorro : HiztEn; zornatu : DFrec 2, AB38 1, HiztEn-LurE; zornadura : HiztEn; zornatze : LurE; zorne : AB38 5, AB50 1, HiztEn-LurE, Euskalterm 2; zorne-belar : HiztEn; zorne-zorro : Euskalterm 1; zornegile : Euskalterm 1; zornetsu : HiztEn; zornu : HiztEn ("ik. zorne").

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: zorne-belar Senecio vulgaris.

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

ik. zorna / zorne banaketa (cf. BiblE: zorna 2, zornadura 5, zornatsu 3).

zorne belar, zorne-belar
iz. Konposatuen familiako landarea, hosto luzangak eta lore txiki horiak dituena (Senecio vulgaris).
zornetsu
adj. Zornez betea. Jainkoari ez zaio eskaini behar zauri zornetsurik edo larruko gaitzen bat duen abererik.

Aztergaia: zornetsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

zornotzar
1 adj. Zornotzakoa, Zornotzari dagokiona.
2 iz. Zornotzako herritarra.

Aztergaia: zornotzar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:43 2002-05-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-04-15

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

zornotzar izlag. 1, Enb (“Zornontzar Batzokija”, “Zornotzarrok zorunez / etorri onantza”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Elhuyar (“Jon Nazabal Zornotzarra dugu”), Onaind (“Zornotzarrak! —erantzun dabe guztiak”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Onomastika batzordeak argitzekoa (Oharra: zornotzar erabakia du 145. arauak).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

zoro
1 adj./iz. Zentzua galdu duena. Ik. ero2 3. Zoro errukarria. Ez dira zoroak barruan dauden guztiak, ezta ere zentzudunak kanpotik dabiltzan denak. Zoroak gu, besterik uste genuenok. Diputatu zoro haiek erresuma zatikatu zuten 83 departamendutan. || (Adizlagun gisa). Zoro-zoro dabiltza gehienak.
2 adj. Gauzez mintzatuz, zentzu gutxikoa. Gaztaroko ibilera zoroak. Amets zoroa. Oi, mundu zoro itsua! Barre zoro eta berbeta alaiak.
3 iz. Zorotasuna. Bakoitza bere zoroak bizi du.

Esaera zaharrak

Nor bere zoroak darabil.

Aztergaia: zoro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: zoro-zoroan.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

zoro-zoroan.

zoro garbi
Guztiz zoroa. Hori diotenak zoro garbiak ez badira, ameslari galantak badira behintzat.

Aztergaia: zoro garbi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-02-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZORO GARBI Loco de remate. "Zoro garbia, loco de atar (V; FSeg 38)" A EY III 288. Zoro garbi bat da isten deutsana Jaungoikuaren bidiari [...] esamesen bildurrez. Mg CO 281. Ai ze zoro garbia nasan ori alan egitean! Añ EL2 76. Herodesenekoak zoro garbi egin eta [Jesus] Pilatosengana [...] agindu eben. Ib. 219. Esan-egin guzietan zoro garbi garbia zegoala. Lard 170. Izan giñala duda bagarik / ero ta zoro garbiak. AB AmaE 4. Ori diñoenak zoro garbiak ezpadira, ameslari galantak bai dira beintzat. Eguzk GizAuz 115. [Esango dabe izan giñala] ero ta zoro garbiak. AB Olerk 18.

Ez dugu aurkitu zoro garbi formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zoro garbi 2, Joseba Sarrionandia (“Ze zoro garbia zaren!' esan zion amak aitari, aita alde egin orduko maleta prestatzen hasi zenean. 'Bala txar batek kenduko dizu bizitza!'”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Gaur gutxi dabilen arren, kolokazioa da, eta azpisarrera gisa jaso liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zoro sarreran.

zoro-zoroan
adb. Zoroki. Eder dun zoro-zoroan Bikendiri irri egitea.
Loturak

Aztergaia: zoro-zoroan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n (bikoiztapen indargarriak).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zoro sarrerari dagokion azpisarrera.

zoroaldi
iz. Zoraldi. Zer-nolako zoroaldiak jo zintuen?

Aztergaia: zoroaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

zoroastrismo
iz. Antzinako persiarren erlijioa, Zoroastrok sortua, etengabe elkarren lehian dauden jainkozko printzipio bitan (ongian eta gaizkian) oinarritzen dena. Zoroastrismoak eragin handia izan zuen Ekialde Hurbileko erlijioetan.

Aztergaia: zoroastrismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2004-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-11-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zoroastrismo 5, L. Fernandez (adib.: "Demagun, komunismoa beharrean, munduaren gaitzentzako zoroastrismoa dela, Zoroastro edo Zaratustra haren erlijioa, Pertsia zaharreko fedea. Zoroastrismoa, segi dezagun irudikatzen, pentsa litekeen erlijio zuzen, ireki eta ederrena da. Baina, hara!, Pertsia zaharrarekin antzina ehortzitako monumentu hutsala baino ez da gaur egunean zoroastrismoa, eta bere argi, justizia eta perfektotasun guztiarekin ere, alferrikako fedea da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zoroastrismo : HiztEn (Zoroastro edo Zaratustrak sortutako erlijioa...), LurE (ik. mazdakismo), Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zoroastrismo : ElhHizt, EskolaHE (ik. mazdeismo) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Proposatua du lantaldeak bigarren itzulikoetan.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

zorobilatu, zorobila, zorobilatzen
da/du ad. zub. Zorabiatu.

Aztergaia: zorobilatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zorobilatu, zorobila, zorobilatzen. Zub. da/du ad. 'zorabiatu'.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zorobilatu, zorobila, zorobilatzen.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

zorabiatu.

zoroetxe
iz. Zoroak zaintzeko erietxea. Santa Agedako zoroetxera eraman zuten.

Aztergaia: zoroetxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-o+e-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-etxe.

Informazio lexikografikoa
Mailak

Lgart.

zoroki
adb. Zentzurik gabe, zorotasunez. Zein zoroki doazen infernura!

Aztergaia: zoroki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

zoroko
adj. g. er. Zoroxka. Ai, zoroko!, nork asmatu dik hori?

Aztergaia: zoroko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ko/-xka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

zoroxka.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "adlag. "Zoroko ibili" (Txomin Agirre)" (2009-10-23)

zororik
adb. Zoraturik. Zororik zegoen, bai, guztiz zororik. || Zoro-zororik egin nituen ametsak.

Aztergaia: zororik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ik.

zorotasun
iz. Buru nahastea; zoroa denaren egoera edo gaitza. Ik. zoramen. Guk ez genion igarri zorotasunik gizon hari. Arrazoirik onenak baino indar gehiago izaki bere zorotasunak. || Neskatoak ematen zizkion musuen zorotasun etsia.

Aztergaia: zorotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zoroxka
adj. adkor. Eroa, zentzu edo adimen gutxikoa. Ik. txoro; zoroko;  + zoralda; txoropito; txolin.

Aztergaia: zoroxka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-xka.

zorpe
iz. Zorretan dagoenaren egoera. Etxe berria egin eta zorpean sartuak. Lana lanaren gain egiten badute ere, zorpe behartsutik beren buruak ezin atera dituztela.
zorpeko
1 adj. Zorrak dituena. Noizbait aberats izandako familia hura zorpeko izatera pasatu zen. Zorpeko herrialdeek garapen ekonomikorako dituzten oztopoak.
2 adj. Fakturez eta kidekoez mintzatuz, ordaintzeko dagoena. Prozedura honi esker, zorpeko fakturak azkarrago kobratuko dira.
3 iz. Zenbaki negatiboa duen banku kontu baten egoera; egoera horretan dagoen kopurua. Kontabilitatean gutxienez 800 milioi pezetako zorpekoa ezkutatzeko bidea eman zuen. Kontu korronte batean 100 euroko zorpekoa utzi nuen. || (Izenlagun gisa). Zorpeko egoerengatik jasotzen den komisioa, bere interes eta guzti, ezingo da izan diruaren legezko interesa bider 2,5 baino handiagoa.

Aztergaia: zorpeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2004-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu corpusean aurkitu. Ik. testu-lekukotasunik gabeko zorpeko ap. DRA.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zorpeko 3: Elhuyar 2 ("Kontu korronteetako zorpekoen zilegitasuna ministral agindu batzuren bidez araupetzen da. Agindu horien bidez, zorpekoek saldo hartzekodunek duten interesa baino interes handiagoa eduki dezakete"), Berron ("Pekatu-angarilletan / elbarri gaixook / jaso gaitzazu zorpeko azpitik").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zorpeko : AB38 1, HiztEn - LurE (zorrak dituena, zorduna), Euskalterm 10 (hauetan 1 zorpekodun sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zorpeko : ElhHizt (deudor, -a), HiruMila (1 deudor, -a; 2 Kont. descubierto), EskolaHE (zorrak dituena, zorduna), Casve EF (débiteur), DRA (deudor), PMuj DVC (deudor, obligado, zorpeko aipatu: concursar, declarar insolvente) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Ongi eratua da

ongi eratua da, eta egokia.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pe(ko).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izlag.

zorpetu, zorpe/zorpetu, zorpetzen
da/du ad. Zorren pean gelditu, zorrak egin. Ik. zordundu. Zorpeturik bizi dira.

Aztergaia: zorpetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zorpetu, zorpe(tu), zorpetzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zorpetu, zorpe(tu), zorpetzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu: -petu.

zorpetze
iz. Zorren pean gelditzea, zorrak egitea. Familien zorpetze maila ere gero eta handiagoa da. Adituak gehiegizko zorpetzearen beldur dira.

Aztergaia: zorpetze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tze.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

zorra(k) berdindu
ad.-lok. Zorra ordaindu, zorrak ordaindu. Etxea salduta ere, zorrak berdintzeko besterik ez zuen izanen.
zorra(k) egin
ad.-lok. Zorpetu. Zorrak eginda etxera. || Egun oroz zor berriak egiten ditugu. Eta gero zeinek pagatuko ditu tresnetan zuk egin zorrak? Zein handia den egin duzun zorra.
zorra(k) garbitu
ad.-lok. Zorra ordaindu, zorrak ordaindu. Aste eta erdi barru, zorrak garbitu eta nahi beste diru edukiko duzu.
zorra(k) hartu
1 ad.-lok. Zorra egin, zorrak egin. Madalen Linaresi harturiko zorra nolabait pagatu behar zuela.
2 ad.-lok. Zor baten ordaina jaso. Ogi hauen zorra hartu gura baduzu, nire ugazabaren etxera etorri beharko duzu.
zorra(k) kendu
ad.-lok. Zorra ordaindu, zorrak ordaindu. Zerekin zorra kendu ez zutelako, hartzekodunak biei barkatu zien.
zorra(k) kitatu
ad.-lok. Zorra ordaindu, zorrak ordaindu. Zazpi urteren buruan zorrak kitatu zituzten. Zorra osoro kitatu arte. Latinarekiko zorra kitatua baitugu. Harekin ditudan zorrak arintzearren, kitatuko ez ditudala dakidalarik. 1999az geroztik, 14 herrialdek lortu dute zorra kitatzea, eta beste 27ri zorra arindu zaie.
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper