1 emaitza kreditu txartel bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z7:LBeh | 2014-10-14 | Azpisarrera gisa onartzekoa |
LBeh (2014-04-03): kreditu(-)txartel 259: Elhuyar 20 (adib.: Diru gehiena eta ordainketa gehienak digitalak, birtualak izan dira azken urteotan: bankuko datu-baseetan gordetako zenbakiak, kreditu-txartelez egindako ordainketak, Internet bidezko transferentziak...), Consumer 106 (adib.: Kreditu txartelak galdu ondoren, aurkitu eta itzuli egin zizkioten, baina erabilita), Berria 45 (adib.: Gabonetan kreditu txartela etxean uzteko aholkua eman diegu kontsumitzaileei, ez erabiltzeko), EiTB 73 (adib.: Ez dago erregistratu beharrak edukiak jaisteko eta lau modutan egin daiteke ordainketa: sms mezu bidez, 905 zenbaki batera deituz, kreditu-txartelez, eta PayPal ordainketa bidez), Jakin 2 (adib.: Gero kreditu-txartelaz ordaindu eta jaitsi egiten du liburua), Argia 11 (adib.: Lehen kreditu txartelak hogei bat urte lehenago erabiltzen hasi ziren AEBetan), Diariovasco 2 (adib.: Laster batean izango dira profesional liberal horiek kreditu-txartela pasatzeko makina ere alboan jarrita).
EPG: kreditu(-)txartel 50: Berria 25 (adib.: Alain Roudil Donibane Lohizuneko lan publikoen kudeatzaile nagusiaren ustez norbaitekkreditu txartela lapurtu eta gasolina uretara bota zuen «gaiztakeria egitek), Mikel Hernandez Abaitua 3 (adib.: italiarrak beti egon dira apur bat atzeratuago kreditu txartelen kontu hauetan), Aingeru Epaltza 4 (adib.: Lerro labur bat lehenbizi, eta gero bigarrena, luzexeagoa, kreditu-txartelaren laguntzaz luze-mehatuak), Antton Olano 2 (adib.: Miraria balitz bezala, paradisu bat azaltzen zaio begien aurreran, Mutilaren paradisua agerian: kontu korrenteak, burtsako akzioak, kreditu txartelak...), Anjel Lertxundi 3 (adib.: Batez ere, kreditu-txartela erakusten duzun minutu labur horretan), Jon Alonso 2 (kreditu-txartelak - VISA ikastola, SERVIRED, 4B eta American Express ), Karlos Zabala (momentu horretan gogoak ematen didana, gauzak argi-argi utzi, eta kreditu-txartelaz ordaindu), Pello Salaburu (Norbaitek Diners kreditu txartela asmatu zuen, gaur egun ia-ia erabiltzen ez dena), Iban Zaldua (Merkeena aukeratu nuen, Fagor etxeko eskaintza bat, eta halere kreditu-txartela hezur eta azal utzi nuen), Urtzi Urrutikoetxea (Zelango handia ote den asmatzea da gakoa, poltsikoan darabiltzaten kreditu-txartelen arabera), Harkaitz Cano (Errestauranteko kontua kreditu txartelarekin ordaindu zuen Cesarrek), Xabier Mendiguren Elizegi (Jontxuk kreditu-txartel bat jarri zion bertan), Sonia Gonzalez (Katek kreditu txartela atera zuen), etab.
BerriaEL2013: -.
es tarjeta de crédito / fr carte de crédit: Elhuyar: kreditu-txartel / Nolaerran: (kreditu) txartel, (kreditu) karta / Zehazki: kreditu txartel / Labayru: kreditu-txartel / Adorez5000: kreditu-txartel.
Adierazle egokia eta erabilia.
Azpisarrera gisa sartzekoa kreditu sarreran.