159 emaitza zor bilaketarentzat - [101 - 159] bistaratzen.

zorra(k) ordaindu
du ad.-lok. Ik. zorra(k) garbitu; zorra(k) kendu; zorra(k) kitatu; zorra(k) pagatu. Giltzapean sartu zuen zorra ordaindu arte. Zor guztia ordaindu arte. || Gure zor guztiak gurutzean ordaindu zituen.
zorra(k) pagatu
ad.-lok. Zorra ordaindu, zorrak ordaindu. Kutxatila atera, urteko zorrak pagatu, eta zenbat dagoen kontatzera. Urtetik urtera luzatzen dute zor hau pagatzea. || Jaungoikoari diogun zorra gura badugu pagatu. Gaur, bihar, etzi, ezin pagatu gorputzari zaion zorra.
zorrak atera
ad.-lok. g. g. er. Zorrak ordaindu. Gure bekatuen zorrak atera behar ditugu. Zorrak atera eta gelditzen den guztia.

Aztergaia: zorrak atera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZORRAK ATERA (Izt 37r; z. athera H; z. atra B ap. A), ZORRA ATERA. Pagar, satisfacer deudas. "Aurten suerte ona banu, zor-ondarrak atra netzazke" A. Purgategiko zorrak ateratzeko diran beste laguntzak. Mb IArg I 254. Hume guziak ongi azitzen, dituen zorrak ateratzen. Ib. 64. Munduko bekatu guzien zorra ateratzeko. Ub 92. Zor au atera gabe etzegoala Zerurako biderik. AA I 506. Gure zorrak ateratzeko. Añ EL2 121. Elexa ama santuak emon gura leuskioe bere semeai zor orreek ateretako (pagetako) modua. Zav Serm I 7. Zorrak atera [...] ta gelditzen dan guzia. EE 1885b, 516. Edo beintzat atera zenzake zorren zati andi bat. Arr May 96. Gure edo bearrean dagoan edozeiñen animaren zorrak ateratzeko. Inza Azalp 104. Urte-zorra ateratzen beela asi daitean. Or Eus 46. Iñori zorrik gabe zorrak ateratzen. Or Aitork 12.

adib: atera 7 du ad. (Esapideetan). Ez dute hitzik atera: ez dute ezer esan. Mesedez, ez zaratarik atera. Iritsi orduko argazkiak ateratzen hasi zen. Gero okerrik gerta ez dadin, orain kontuak atera. Sei tantoren aldea atera zion. Bere burua onez atera nahi duenak. Dirua bildu zuten meza bat ateratzeko. Gure bekatuen zorrak atera behar ditugu. Den guztia ezerezetik atera zuelako deritzo "egilea" Jainkoari.

zorrak atera 1, Berria (“Jarrera hau «saldukeriatzat» jo zuten agintari sozialistek, eta François Hollande idazkari nagusiak testuak aurrera egitearen erantzuletzat jo zuen: «Zorrak atera beharko dizkiogu»”); Ez dugu aurkitu zorra atera formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu zorra(k) atera formarik.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: zorrak atera “(GN) liquidar las deudas”; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak

atera 7 du ad. (Esapideetan). Ez dute hitzik atera: ez dute ezer esan. Mesedez, ez zaratarik atera. Iritsi orduko argazkiak ateratzen hasi zen. Gero okerrik gerta ez dadin, orain kontuak atera. Sei tantoren aldea atera zion. Bere burua onez atera nahi duenak. Dirua bildu zuten meza bat ateratzeko. Gure bekatuen zorrak atera behar ditugu. Den guztia ezerezetik atera zuelako deritzo "egilea" Jainkoari.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago, eta aski izan liteke, agerraldi gutxi dituenez.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapidea da eta azpisarrera gisa jasotzekoa, nahiz eta gaur egun gutxi erabilia den (g.g.er. markarekin jaso, beraz). Ezabatu atera 7 adiera.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa mantentzekoa atera sarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da zor eta atera sarreretan.

Maiztasuna

g.g.er.

zorrean
1 adb. Zorretan, zorra ordaintzeko dela. Bizi garenok hementxe gaude heriotzari zorrean.
2 adb. Zorretan, unean bertan ordaindu gabe. Hainbat hilabetean bizigaiak zorrean ematen jardun zuten dendariek.
Loturak

Aztergaia: zorrean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-02-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZORREAN (V-ger-m-gip; Lh). Ref.: A; Etxba Eib; Elexp Berg. A débito, a crédito. "Zorrian dabillenak gauza guztiak karuago erosi biar izaten dittu" Etxba Eib. v. ZORRETAN. Zeinbat gurasok, endamas amaak, eurak eleisarako jantzi jaso bat ez daukeela, arrastaka, ta gosiagaz batuta, edo zorrian, apainduten ditubee umiak. fB Ic I app. 21. Apezen aurka ginen alditxo batean, / eztutela ematen artorik zorrean (AN-5vill). A EY IV 26. Ainbat illabetetan bizikariak zorko edo zorrean emoten jardun eben dendariengana. Erkiag Arran 114. (Estar, etc.) en deuda. Alkargazko zuzenbide zorrotz ori ausi dagiana, aurrekoagaz zorrean dago-ta, oni egindako kaltea ordaindu egin bear dautso. Eguzk GizAuz 179. Bizi geranok ementxe gaude / eriotzari zorrean. Basarri 122. Gu derrigorrean / betiko zorrean: / kanpotarren azpian / geure lurrean. FEtxeb 119. (Precedido de gen.). Con una deuda de. Carlos setimoaren gerraraino, zegon ballia, ogeita bor milla duroren zorrian. Mdg 138.

zorrean 9, Deustuko Unibertsitatea (“Zinez, baldintzak arautu dira errentariak akzioa ezerezean uzteko, errentamendu lotura dela bide, berak zorrean dituen kopuruak ez ordaintzeagatik sustatutako botatzeetan”, “Behin salmenta eginda, horren ondoriozko emaitzak ez badu estaltzen zorrean dagoen kopurua, orduan, pleit emaileak eskatuta eta formalitate berberak eginda, gordailu hori handitu, eta, ondoren, saldu ahal izango da”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zorrean 2: Joseba Sarrionandia (“Hortixik joan da, urte erdiko errenta zorrean utzita!”), Karlos Zabala (“Grande-Truanderie kaleko frijitzaile batek bi sosen patata frijituak saldu zizkion zorrean”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

zorretan estandarra gehiagotan ageri da, baina hau ere azpisarrera gisa jaso liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zor sarreran.

zorretan
1 adb. Zorra ordaintzeko dela. Zorretan gaude Jainkoarekin. Zorretan gaude lan horretan aritu direnekin. || (Zorraren zenbatekoa aipatuz). Hamar sosen zorretan gelditu nintzen.
2 adb. Unean bertan ordaindu gabe, geroago ordaintzekotan. Lehenengo garrafoi ardoa zorretan ekarri genuen. Zorretan hartu, eman, erosi.
Loturak

Aztergaia: zorretan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 2002-05-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

zorretan 43 (z. egon 14, z. gelditu 9, z. izan 5): Lard ("Abraham'ek etzuen nai ezer ere doan artu, eta iñorekin zorretan egon"), Bil ("Eta orla ta guzti're, etzaude niganako ezere zorretan, zergatik zuk itz batekin, bagiratu batekin, tontorka ta gañezka pagatzen nazu"), AB AmaE ("Euskaldunetan euskaldunena / kantatutzeko lur oni, / Mundu bietan euskaldunena / kantatzen Eukera Amari, / Orregatikan zorretan gaude / Euskaldun danok berari"), Sor Bar ("Beoekiñ gu zorretan gelditzen gera beti"), Arr May ("bere konzienzia arretaz begiratu, eta bere burua Jaungoikoarekiko zorretan guziz atzitua arkiturik, biziera trukatu eta bere bizitza añ garbi eta zuzen ipiñi zuen"), AzpPr ("nago bildurretan, / ori indarretan, / ez dala zorretan / dabil gezurretan, / aberastu biar du / modu orretan"), Ag G ("Zabaletatik erten ezkero, Lokatzan jaten zuan gosea kentzeko aña baburrun ta ogi zuku, zorretan dagoan gizon lotsatiak aldezakean bezela, neurriz, arretaz, begirune andiz"), EusJok ("Desapiyua pagatu dezu / gelditu gabe zorretan"), Enb ("Zorretan nago, / txirorik nago, / baña ogasun / Aitea / Belen urira / datorkigu gaur / Josu, txiroen / maitea"), Tx ("desapiyua pagatzen zuten / gelditu gabe zorretan"), Barb Leg ("Jaz hemen iragan ginelarik, hamar sosen zorretan gelditu nintzen"), Ir YKBiz ("Bi zordun oiek Farisau ta pekataria dira; biak zorretan daude Yainkoarekin ta ezin dezakete beren zorra berdindu"), JAIraz Bizia ("Bi illabeten burun euria asi zun beste bederatzirako. An bukatu ziran Anderen lanak. Irabazitako auts guztia ontza bat urre. Eta langilleeri zorretan"), MEIG 10 ("Bildu ditudanetarik gehiena Amaiurko txistulariari, Antonio Elizalde arizkundarrari, hartu diot. Zorretan gaude horrekin", "Zorretan gaude lan horretan aritu eta ari direnekin", "zorretan gaude Oihenartekin", "Argi eta garbi aitortu beharrean gara ordea zorretan gaudela berriz ere euskaldunok Gorostiaga jaunarekin", "Besterekin, ordea, zorretan gelditu nintzenik ez dut ukatzen", "ez dakit besterekin aipamenaren zorretan gelditu oten garen", "Honekin baikaude zorretan hitz-neurtuetarako dohairik ez dugun idazleok", "Mayansekin eta, kontu-garbiketan ari zen, ea zertan genbiltzan zorretan eta zertan ginen hartzekodun", "Larramendi dator hurren, zorretan baikeundeke harekin", "Pozik agertzen natzaizue euskal leiho zabal honetara, zorretan bainengoen aspaldian, Azkuerekin eta batez ere Zeruko Argiarekin"), Txill Let ("zorretan nago arekiko, ta nere laguntza eskeñi bear diot"), Basarri ("Ori ikusirik, berriro zorretan nintzaizuten, zuenkiko artu-emanak galtzea bidegabekeri bat litzake ta"), Gazt MusIx ("Zorretan natzaio orobat nere itzulkizunekiko bere iritzia, nere ustez aldekoxegi zaidana, emen agertu nai izan duelako"), Larz Senper ("Jainkoarekin zorretan izanen zira, ba eta ere haren arimarekin"), NEtx LBB ("zorretan gelditu naiz lagundu diatenekin"), Uzt 3 ("ibiliakgatikan / postura txarretan, / ez giñan geldituko / mezakin zorretan", "Martinek duen biotz xamurra / ez da ordaintzen urretan, / ni orrentzako jarria nago / bizi guziko zorretan", "seguratarrak danak zaudete / bereganako zorretan"), Xa Odol 2 ("Norbait baldin bazaude gaurko denboretan, / orroit Urepeleri zarela zorretan", "hori jakinik nahasten dena atsegin horren kordetan, / nahi ala ez geldituren da biziarekin zorretan"), Mattin ("nere burua senditzen dut gaur / esker onezko zorretan"), Berron Kijote ("Rodela bat eskuratu zuan alaberean bere lagun bati zorretan eskatu-ta") // Elsb Fram ("Hek dituzte lephoraino sar-arazi, erresumak eta errepublikak sekula ez dituzten zorretan"); cf. z. erosi 1, Alzola Atalak ("erosi duan etxie zorretan"); z. hartu 2: Ag G ("eskuan daukatan argizaria ere zorretan artu det"), Etxde JJ ("Berak salbatu zuten diru puxkarekin eta zorretan artutakoarekin"); z. utzi 2: Sor Bar ("zezen bat zorretan utzi ziguten, eta ordaña artzeko zai nago ara juteko"), Tx ("ez dakit nola utzi dituzun / pagatuta edo zorretan, / nik baño obeto jakingo dute / Antigua-alde orretan"); z. Ø : Urruz Zer ("Gizona zurrutian / trabenan zorretan, / ura etxera nairik / andrea lorretan"), Tx ("alabak apainduak / estadu orretan, / ta amak famelira / ogiya zorretan"); zorrean 4: fB Ic I ("arrastaka, ta gosiagaz batuta, edo zorrian, apainduten ditubee umiak"), Eguzk GizAuz ("Alkargazko zuzenbide zorrotz ori ausi dagiana, aurrekoagaz zorrean dago-ta, oni egindako kaltea ordaindu egin bear dautso"), Erkiag Arran ("Dirua, ainbat eta ainbat illabetetan bizikariak zorko edo zorrean emoten jardun eben dendariengana ere"), Basarri ("Bizi geranok ementxe gaude eriotzari zorrean"), eta ap. DRA: A ("zorrean erosi").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zorretan 26 (z. egon 11, z. gelditu 3, z. izan 2): Lander ("Saldu zorretan, eskuratzeko itxura gutitan"), Loidi ("ba-zekiela alegia berarekin zorretan zegoela"), Lek ("Euskerak teknika-izkuntza bear du. Jakintza guztietarako izkuntza. Ori lortu arte, ofside bete-betean gaude. Zorretan"), A. Zavala ("Emen aurreratuak gastatu, an irabaziak gastatu, ta ala ere zorretan etorri nauk"), J.M. Torrealdai ("Mogimendu horrekin, dudarik ez, zorretan dago gaur artea"), Anait 1970 ("Zorretan gelditu ginan"), Ardoy GH 1973 ("Orduan hortako behar zuen urrea, norbaitek eman behar eta... ez ote du, ez "eman" bainan aintzinatu Ordoño Asturiako erregeak?. Horra beraz Naparra zorretan... ezen Asturiako erregea ere etzen Jainkoaren izenean ari!"), X. Mendiguren B. ("ordaintzaile txarra denez, hauekin ere zorretan baitago jaun hori"), J. Goikoetxea ("Ba dakik hagola zorretan, itzul dirua oraintxe bertan"), Ataño Odol 2 ("Eta bi mando aiekin zer egin bear dek? Joxe Migelek zorretan zeuzkaken", "Gaurtik aurrera, bada, ireak dituk. Ez ago zorretan"), UZEI ("Europa osoa zorretan zebilen Ekialde Urrunarekin"), Txiliku ("merkatariak zorretan zuen odolaren azken herena hirugarren jekeari eskaini zion hitz eman zuen bezala"), M. Lopez ("uste diat azkenean hirekin zorretan dagoela konturatu dela"), A. Iribar ("Jendearekin, hemengo zaletuekin zorretan bezala gelditu nintzen"), J. Artaraz ("nekazal ustiapenen irabazirik gehienak ugazaba jakin gitxiren esku egozan, nekazari gehiengoa zorretan eta pobretzen joian bitartean"), J. Cillero ("zorretan dago berarekin Estatu Batuetako gazte literatura"), Artistas 1995 ("hondarribitarraren tailerrean hasi zen lan egiten, horregatik sentitzen zen harekiko zorretan"), KontabPlanOrokorra ("% 10 eskudiruz ordaindu dira, erdia efektu bidez eta gainerakoa zorretan gelditu da"), O. Ibarra ("euskaldunok zorretan gaude Luis Luciano Bonaparterekin"), L. Oñederra ("Azken udaberrian Oliver Sacks aipatu zidan adiskidearekin zorretan naiz"), BBarand ("Merke emango nizuke; baiñan diru asko daude zorretan neri, eta an ez dago dirurik"), Bapatean/98 ("entzuleekin badakit / zorretan naizana"); cf. z. utzi 3: Lab ("Gero ere jostunak ez dira aberastuko. Lan asko zorretan uzten bait-dute"), A. Ormaetxea ("Ez zaizkit atsegin arazotan sartzen diren bezeroak, are gutxiago dirua zorretan uzteko ohitura badute"), EkonHazk ("1794an alorretako maizterrak ezin izan zuen errenta ordaindu eta mahastienak errentako 4.420 errealetik 2.561-17 utzi zituen zorretan") // J. Haritschelhar ("... denek, aho batez aitortzen dutela zer zorretan dauden zurekin"); zorrean 1, Larrak ("gertu naiagok orregaitik iri biotz biotzetiko eskerrak emoteko, zorrean nagokik-eta").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zorretan : DFrec 3, AB50 1 (zorretan egon); zorrean : DFrec 1 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zorretan : EuskHizt (adib. gisa s.u. zor, doan eta lan), ElhHizt (zorretan saldu: AS; s.u. saldu), HiruMila (adib. gisa, s.u. zor), EskolaHE (adib. gisa s.u. zor), Casve EF (à crédit), Lh DBF (adib. gisa s.u. zor), PMuj DVC (adib. gisa s.u. zor); zorrean : EuskHizt (adib. gisa s.u. erosi eta 1 koska), HiruMila (al fiado, a débito), Casve EF (à crédit), Lh DBF (adib. gisa s.u. zor), DRA (adib. gisa, s.u. zor), PMuj DVC (adib. gisa s.u. zor); zorrean edo zorretan : DRA (al fiado, a débito) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -etan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zor sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

adlag. 1 zorretan gaude arrantzaleekin. 2 zorretan (hartu, eman, erosi) 'ordaindu gabe, geroago ordaintzekotan'.

zorri
1 iz. Anoplura ordenako intsektu bizkarroia, gizakiaren odola xurgatuz bizi dena (Pediculus humanus). Ile artean, zorri eta bartzak. Zorri batzuk bezala lehertzeko. Zorrez eta zorriz estalia.
2 iz. Landare-zorria. Arrautzak zorriak dauden landare muturretan bertan erruten ditu amona mantangorriak.

Esaera zaharrak

Besteren bartzak ikusten eta bere zorriak ez.

Aztergaia: zorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ez dugu zorriketan (aritu, ibili) gisako esapiderik aurkitu.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

a1) 'intsektu bizkarroia' adierakoak 63 dira: zorri 53: B 20 (Mg PAb, AB AmaE, Azc PB, Ag Kr, Kk Ab I, Erkiag BatB, Bilbao IpuiB; eta Mg PAb: "sabel-zorri"; Erkiag BatB: "zorri-abia"); G 16 (Mb IArg I, VMg, Ag G, Arrantz, Or Eus, Anab Poli, And AUzta); IE 15 (Ax, O Pr, AstLas, Zby, HU Zez, Mdg, Ox, Zerb Azk, Mde Po, Larz Iru, Mattin; eta Etxde JJ: "sabel-zorri"; Or Eus: "zorrilarru"); EB 2 (Arti MaldanB, Osk Kurl); xorritto IE 1 (ChantP); zorrino IE 3 (JE Bur); zorritsu B 1 (Ag Kr); G 3 (Ag G, Berron Kijote); zorrizu G 1 (Or Eus); a2) 'urre-botoiaren familiako landare pozoitsua' adierako zorriberar G 1 (Izt C); a3) 'aberastu berria' adierako zorribiztu eta zorri piztu bana (Ag Kr eta G); b) izond. 'txikia, ziztrina' adierako zorri G 2 (NEtx LBB; eta "alper-zorri").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a1) 'intsektu bizkarroia' adierakoak dira zorri 19: B 3 (Kirikiño, Oskillaso, Zer); G 3 (G. Aresti, J. Agirre); IE 3 (J. Elissalde, P. Larzabal, P. Lafitte); EB 10 (J. Arrizabalaga, Erdiko zikloko euskararen programakuntza, Elhuyar, M. Azurmendi, M. Altuna, E. Alkat, X. Amuriza; eta Elhuyar: "zorri lanigero"); zorrino IE 1 (J. Etchepare); zorritegi IE 1 (P. Lafitte); zorritsu B 1 (A. Zubikarai); a2) 'urre-botoiaren familiako landare pozoitsua' adierako zorri-belhar IE 1 (J. Elissalde); b) izond. 'txikia, ziztrina' adierako xorri G 2 (Tx. Iakakortexarena).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zorri : DFrec 6, AB38 7, AB50 3 (eta tripa zorri), HiztEn (eta zorri-hiltzaile), LurE (eta zorri-belar), Euskalterm 15 (cf. zorri-belar, landare-zorri, mahats-zorri, oilo-zorri, etab.); zorritsu : DFrec 1, AB38 1, HiztEn-LurE; zorritxo : AB38 1; zorrizto : LurE; zorrikatu : Euskalterm 1; zorriketa : HiztEn, Euskalterm 1; zorriketari : HiztEn; zorriztaile : DFrec 1.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: zorri : Anoplura (ord.) + mallophaga (ord.); buru-zorri : Pediculus humanus capitis; gorputz-zorri : Pediculus humanus corporis; pubi-zorri : Phthirus pubis; filoxera; mahats-zorri : Vitens vitifolii; landare-zorri : Aphididae; sagarrondo-zorri : Psylla mali.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Pediculus humanus / AS: zorri-belar Delphinium staphisagria.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

zorri-belar; eta ik. erabilia den zorriketan (aritu, ibili) esapidea, 'zorriak kentzen'.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Pediculus humanus.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "(Zool.)" (1993-02)

zorri belar, zorri-belar
iz. Urrebotoiaren familiako landarea, pozoitsua, buruxketan bilduriko lore urdinak ematen dituena (Delphinium staphisagria).
zorrik ez izan
dio ad.-lok. Beste inor edo beste ezer baino gutxiago ez izan. (nor osagarririk gabe). Ik. zor izan 3. Gauzak ederki eta mamiz adierazten euskarak ez diola erdarari batere zorrik. Bada literaturan lore apal eta ezkutuagorik; ez diote, ordea, ttiki eta labur izanagatik, inori ederrean zorrik.

Aztergaia: zorrik ez izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZORRIK EZ IZAN. a) (Con compl. en dat.). No tener nada que envidiar (a), no ser inferior (a). "Ene zaldiak ez du zureari zorrik, mon cheval n'est pas inférieur au vôtre" Dv. "Ez diote elkharri zorrik, ils ne se doivent rien, ils se valent l'un l'autre" Ib. "Onek bere txikian ere 16 urtekoen zorrik ez du, este, aunque pequeño, no tiene envidia a uno de 16 años" Ayerb EEs 1914, 201. Hango adiskidek garabik / ez omen diote hemengoer zorrik. Gy 297. Basusarrin da Aguer, gizon maitagarri, / zorrik ez dukeiena burutan nihori. Hb Esk 140. Haren begirantzak ez du batere zureari zorrik. Laph 142. Abian eranzun zion Gorriak, batere zorrik etzion beste berso batekin. Otag EE 1880a, 111. Eskuarak ez dio zorrik edozoin lenguaia horieri. Elsb Fram VII. Jende xeheak eztuela bihotzez ala buruz nehori zorrik. HU Aurp 199. Nausi sarthu direa bada, zikoitz ala idorrez hitz dautzut beren ohiko nausier ez dutela deus zorrik. JE Bur 164. Gauza danakaz orniduriko / janzki bat egin Amari, / ezeren zorrik ez dautson eran, / Gaztelari, ez iñori. Enb 55. Gauzak ederki ta mamiz adirazten euskerak eztiola erderari batere zorrik. Ldi IL 34. --Azentzik eztu iñor bear alboan, izketan aritzeko. Beronek asmatzen ditu galdera ta erantzunak. --Biok ere, alkarri zorrik ez diozuela, uste det. NEtx Antz 78. Hirur ezkila eder [...]. Hauzo herri handietakoeri batere ez dute zorrik. Zerb Azk 16. Emengo klase onenari're / ezer zorrik ez diona. Uzt Sas 133. Baditugu euskal iparralde huntan laborarisak, artzaintsak ere bai, gizonkiari zorrik ez dutenak. Larre ArtzainE 49. Bada literaturan lore apal eta izkutuagorik. Ez diote, ordea, ttiki eta labur izanagatik, inori ederrean zorrik. MIH 174. Neska gazte bat zen, ederra, xarmanta, xurieri zorrik gabe. JEtchep 86. b) No estar dominado por. Izketan asi orduko, lotsari zorrik etziola argi erakutsi zun. Mintzo naro, apartsu ta alegera sortu zen bere ezpaiñetan. Etxde JJ 87.

adib: [s.u. hezur] hezur eta mami 2 adb. Hezur eta mamiz. Horra neure aurrean, beraz, hezur eta mami, astrofisikari bat! || Itzal horien biziak ez dio batere zorrik hezur eta mamizkoen biziari: egiazkoen biziari.

Ez dugu aurkitu OEHko egiturako zorrik ez izan formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zorrik ez izan 6: Herria (“Bizitzeko, turisma ainitz badauka, eta industria botikario arras prezatua, europearrari zorrik ez diona”), Jon Alonso (“Berak Jericon izan garaipenari, eta antzeko kalitatea duten garaipenei zorrik ez dien garaipena obratu zuen, handik beldurrak hartuta dardarrez begiratzen diguten etsai horiek baino izugarriagoak ziren etsaien aurka, eta horrelako ekintza bat egiteko gauza izan baldin baginen, oso litekeena da Lisboako harresien aurrean Munduko Salbatzaileak berriz bere eskua azaltzea”), Juan Garzia (“Gaua azken hondarretan zen; hodei horien pean, basaleinua, eneari deusen zorrik ez zion bozkarioz, ur erauntsi bizi-bizi haietara gorputz eta arima emana zen, estasi halako batean”), Jean Baptiste Etxarren (“Zorrik ez ginuela Karlos Septimori”), Xipri Arbelbide (“Eta nola nihori zorrik ez duen Etxeko-jauna hazkar eta burua gorarik baitago bere eremuetan, hala-hala gure mendien artean dago Eskuara”), Piarres Xarriton (“Erranen dugu beraz ahalkegarria dela bake hori, Frantziako Errege guztiz kristauarentzat, Henrike II.aren seme indartsuarentzat, eta bost ehun urte honetan Frantziako errege izan diren bere arbasoetarik bihi bati, zuhurtziaz, bertutez eta suertez zorrik ez dionarentzat, heretikoen aurkari amorratua zen Frantzisko erregeren ilobasoarentzat eta, mila urte honetan Apostoluen Aulki Saindua bermatzen, laguntzen eta zaintzen dutenen ondokoa eta oinordekoa denarentzat”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da, azpisarrera gisa jasotzekoa, irudizko adiera ere baduenez.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zor sarreran.

zorripiztu
adj. Denbora gutxian aberastu dena eta jendearekin arrandiaz jokatzen duena. Euskararen etsairik gaiztoenak etxe barrukoak direla, herri eta familia euskaldunetan hazi, eta diru eta aginte apur bat lortu duten zorripiztuak.

Aztergaia: zorripiztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

zorribiztu 1, Ag Kr ("Zuzitu, banatu, birrindu ta itxasora jaurtiko nituke nik irurok; batzuk, euren neurritik urten gura daben zoroko, itsu, asto, ganbelu dongeak diralako, ta bestea, len be esan dot eta, panparroi, judio, ustel, izurde, zorribiztua"); zorri piztu 1, Ag G ("Aizak i, zorritsuak edo zorri piztuak zeintzuk diran bazekiat eta edozeñi erakusteko gertu natxiok...") // Ik. ap. DRA Inza EsZarr ("Zorri biztuk bi ozka egiten du" — el rico por sorpresa es doblemente cruel).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zorri piztu 1, J.M. Irigoien ("Txina handian da Pekin, / jarrai eta ekin, / baina kontuz ibili / zorri piztuekin").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ohiko iturrietan (DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zorripiztu : EuskHizt (1912; zorribistu 1903 aberastu berria), EskolaHE (aberastu berria); zorriprestu : HiruMila (nuevo rico), Casve EF (parvenu) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EBBk soildua.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

eta zorribiztu, zorriprestu,... aldaeren banaketa argitu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

aberastu berria.

zorritsu
1 adj. Zorriak dituena. (Sarritan, irain gisa edo mespretxua adierazteko erabiltzen da). Ik. zikin 2. Malentxo ez da zorritsuen zale. Oso gizon polita eta txukuna zen, ez zorritsu horietakoa.
2 adj. (Gauzez mintzatuz). Burokrazia handia gainditu behar zen pistola zorritsu bat eskuratzeko.

Aztergaia: zorritsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

zorrizto
iz. bizk. Zorritsua. Duda izpirik ez dut, maiteago du bere katu zorriztoa, edo behintzat harentzat gordetzen ditu txera guztiak.

Aztergaia: zorrizto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. 'zorritsua'.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zto.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Peioratiboa (Pei.) erabilera-marka eman. || 1- Zehatzagoa delakoan gaude.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-12-14) Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia (H1.1 lantaldeak proposa dezake marka egokia, bestetan egin izan duenez).

zorrizu
adj. Ipar. eta naf. Zorritsua. Ume zorrizua.

Aztergaia: zorrizu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

: Ipar. eta Naf. 'zorritsua': ume zorrizua.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: = zorritsu ume zorrizua.

 - Erabakia: BAgiria (2000-01-28): sartzea onartu da.

zorro
1 iz. Ehunez, larruz, paperez edo kideko gai batez eginiko poltsa modukoa, goialdean itxi daitekeena, batez ere zakua baino txikiagoa. Zorroa hartu eta hasi nintzen jatekoa ateratzen. Zorroari ahoa askatuta. Bide zorroa. Artzainaren zorroa. Zorrotik harri bat hartuta, Goliati bota zion. Larruzko zorro batean. Sutondoan arto irinaren zorrotxoa. || Jakina da euskaldunok, baita garbizaleenok ere, bi hitz zorro izan ditugula aldamenean: lehenbizikoan, euskarazkotzat dauzkagunak daude; bigarrenean, berriz, erdararen ondasun itxuraz azkengabeak gordetzen dira.
2 iz. Gauzaki batzuk gordetzeko estalgarria. Ezpata zorroan sartu. Pistola zorroa. Klarinetearen zorroa bezalakoak.
3 iz. lgart. Sabela. Mutilak, zorroa betez gero, pozik dira. Ikusi du lehoiak zimino lerroa; jadanik hasi zaio goxatzen zorroa.

Esaera zaharrak

Zakutik bihia gal, edo zorrotik irina, da galtze berdina.

Aztergaia: zorro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-05-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

diruzorro; kartoizorro, eskola zaku; maleta, bidaizorro; paper zorro, liburu zorro.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "izond. "Gaitz zorroa zeukan barruan, itxura denez, eta ori omen da txarrena" (Manuel Lasarte)" (2009-10-23)

zorrokada
iz. Zorro betearen edukia. Hiru zorrokada gari ehotzera zeramatzan.

Aztergaia: zorrokada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kada.

zorroratu, zorrora/zorroratu, zorroratzen
da/du ad. Zorroan sartu. Ezpata zorroratu.

Aztergaia: zorroratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zorroratu, zorrora(tu), zorroratzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zorroratu, zorrora(tu), zorroratzen.

zorroten
iz. Teilatuko euri-urak eta eraikinetako hondakin-urak jasotzen dituen goitik beherako hodia. Espazio horietan uraren gorako hodiak eta euri-uren edo hondakin-uren zorrotenak soilik instala daitezke.

Aztergaia: zorroten

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hiztegietako informazioa

Bestetakoak: zorroten : HiruMila, ElhHizt, DRA (Or Eus), PMuj DCV, PMuj DVC; zorroteneratu : PMuj DVC.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

zorroten bakarra jaso da (Or Eus: "Ogi-ertzari mamia kenduz egin dio zorrotena").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zorroten 4 aldiz ageri da: G 2 (L. Dorronsoro; eta "organo-zorroten"); EB 2 (J. Bergara, GAO).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zorroten : AB50 1, HiztEn, Euskalterm 4.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'teilatutik jaisten den hodia'.

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

ik. erabilia den ('hodi bertikala, teilatuko urak jaistekoa'; es 'bajante').

zorroto
iz. Zorro txikia.

Aztergaia: zorroto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 2002-05-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bide-zorroto 1, TAg Uzt ("Liburu-txorta bat daramaki ezkerreko galtzarbean, eta bestaldeko eskutik zintzilika larruzko bide-zorrotoa") // Ik. ap. DRA: zorroto Anab in Euskera 1930 ("Danel espetxetik atera da. Zorrotoa eskuan ontziratu baño len...").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zorroto 2, A. Urrutia ("Bultzijak urten-agiñan dagoz; bidaztijen zorrotuak, danak bat egindda-edo, bultzi batera daruez", "andera kataluñar bat estu baño estubago dabil, zein bultzitan jun eztakijala, zorrotua bultzi batan euki, beste bultzijan jun gara-ta").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zorroto : AB38 3 (hauetan behazun-zorroto 1 'vesícula biliar'); zorrotto : AB38 1 (bolsita) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zorroto : HiruMila (1 saquito; 2 panza no muy grande), DRA (1 saquito; 2 panza no grande. Dimin. de zorro), PMuj DVC (1 bulto, fardo, paquete, lío, envoltorio; 2 zacuto, saquito, saco pequeño; 3 vientre, panza no grande; 4 maleta, valija; 5 morral, alforja, mochila; 6 alforja, bolsa doble, talega) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

zorro txikia.

zorrotz
1 adj. Punta edo ertza guztiz mehea duena; oso erraz ebakitzen duena. Anton. kamuts. Horrexegatik beragatik da ona aizkora zorrotza, eta aizkora kamutsa, berriz, txarra. Bi ahoko ezpata zorrotz bat. Zenbatenaz dardo bat zorrotzago baita, hainbatenaz errazkiago sartzen baita gure gorputzean. Arantza zorrotz, gogor, latzez koroaturik burua. Katu erpe-zorrotza. Harkaitz zorrotz batzuetatik. || Kodaina zorrotz-zorrotzak, ebakitzeko behin betiko belar txar, sasi, arantzak.
2 adj. Hotsez eta soinuez mintzatuz, zolia. Tronpeta soinu zorrotz bat. || Ahots zorrotz-zorrotza.
3 adj. Minaz mintzatuz, handia, zolia. Min zorrotz bat sentitu zuen. Oinaze zorrotza.
4 adj. Ahalmen handikoa. Inoren begia zorrotzagoa izaten baita bereizketa horietan norberarena baino. Belarri zorrotzeko jendea. Adimen zorrotzenak. Zorrotza zen pertsonak eta pertsonen xelebrekeriak begiz jotzeko.
5 adj. Hitzez, ateraldiez eta kidekoez mintzatuz, bizia, jeinu edo antze handikoa. Txirritaren ateraldi zorrotzak. Zenbat gogoeta sakon, zenbat hitz zorrotz, zenbat aukerako etsenplu!
6 adj. Besteren hutsekiko bihozbera ez dena; eginbidea betetzen estua dena. Jainkoa da hartzekodun zorrotza, egiten dituen emaitzez kontu hertsia galdetzen duena. Jauna, badakit gizon zorrotza zarela, erein ez zenuen lekuan biltzen duzula. Juje zorrotzaren aurrean. Ama serioagoa nuen; zorrotzagoa ere bai.
7 adj. Amore ematerik edo salbuespenik gabea, hertsia. Baldintzak bi eratakoak dira: beharrezkoak eta nahikoak; bigarrenak, esan beharrik ez, zorrotzagoak dira lehenbizikoak baino. Bere garaiko erregela zorrotzen morroi umil hura. Horren iritzi zorrotzak, horrenbesteko oihu eta deiadarrak, zorrotzagoak eta ozenagoak lirateke, azpian zure izen propioa baleramate. Haren kritika, zorrotza ala leuna, beti egokia zen. Gure gaitzen azterketa zorrotza. Ez du jakintzak aginte zorrotzik irudimenaren eremu lainotsuan.
8 adj. mat. Angeluez mintzatuz, 0° eta 90°-ren artekoa. Angelu zorrotza.
9 (Adizlagun gisa). Ik. zorrozki. Zorrotz eta zehatz esanik. Ugari bezain zorrotz zen hizketan. Hango nagusiak txit zorrotz hartu zituen. Elizak hain zorrotz debekatzen duena. Beren legea Jainkoaren legea baino zorrotzago hartzen zuten. Lege horiek zorrotzago eta zehatzago betetzen ziren lehen. Zorrotz agintzen die ez besterekin ezkontzeko. Agindua zorrotz betearazten du.

Esaera zaharrak

Ogi gogorrari hagin zorrotza. Sapar zailari, aihotz zorrotza.

Aztergaia: zorrotz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-04-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

angelu zorrotz; triangelu zorrotz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "(Hizk.), (Musika)..." (1993-02)

zorrotzaile
iz. Lanabes ebakitzaileak zorroztea ogibide duen pertsona. Gaskoi bat, zorrotzaile edo piltzarketari, edo zerbait holako. Ez da urrun zorrotzailea; bere txistu soinua bertantxe entzun da.

Aztergaia: zorrotzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

zorrotzaille 3 (Or eta Erkiag 2); txorrotzaille 1 (Erkiag); txorrotzalle 1 (Echag); txorrotxale 1 (Xe); txorrotxgille 2 (Echag: "Txorrotxgillea bere arri leunean bururik jaso bage ari da lanean"); zorrozle 1 (Or Eus); zorrotz-(h)arri 5, B-G-L (Añ GGero; Izt C, Ag AL; Ax, ES) eta zorrotz-harritza 1 (ES); zorrozt-arri 1 (Or Eus).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ager. banakoak dira zorrotzaile (M. Onaindia), txorrotxaile / txorrotzaile (A. Zubikarai) eta zorroztaile (Basarri); baita zorrotzarri (J.M. Barandiaran) ere.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zorrotzaile : DFrec 1; AB38 5; AB50 2; HiztEn ("Zorroztailea"), LurE (hau definituz: "Lanabesak zorrozten dituen pertsona"); txorrotxaile : AB50 1; zorroztaile : HiztEn (hau definituz: "Lanabesak zorrozten dituena"), LurE ("Zorrotzailea"); Euskalterm 1; zorroztaille : AB50 4; zorrotzarri : AB38 1; HiztEn ("Ipar. Zorroztarria"), LurE ("Zorroztarria"); zorroztarri : AB38 3; HiztEn-LurE (hau definituz: "zorrozteko erabiltzen den harria"); Euskalterm 2; zorrotzaldi : HiztEn.

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-tz(tu)+tz-.

zorrotzarazi, zorrotzaraz, zorrotzarazten
du ad. Zorroztera behartu.

Aztergaia: zorrotzarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zorrotzarazi, zorrotzaraz, zorrotzarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zorrotzarazi, zorrotzaraz, zorrotzarazten.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-tz(tu)+a-.

zorrozkailu
iz. Arkatzak eta kidekoak zorrozteko erabiltzen den tresna. Zorrozkailua atera eta saskiaren gainera makurtu zen arkatzaren punta zorrozteko.

Aztergaia: zorrozkailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-tz(tu)+g-.

zorrozkeria
iz. Gehiegizko zorroztasuna, zorroztasun gaitzesgarria. Puritanoen zorrozkeria.

Aztergaia: zorrozkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zorrozketa
iz. Zorroztea. Marik hartu zuen aizkora bat eta atariko zorroztarri latzean hasi zen zorrozketan.

Aztergaia: zorrozketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zorrozki
adb. Zorroztasunez, zorrotz. Larramendik zorrozki aditzera ematen dituen usteak. Gurasoei zorrozki begiratzen diena. Zorrozki jujatuak. Horrelako huskeriak zorrozkiago bereizten genituen. Ez nuke hori zorrozki aginduko. Ohorezko hitz batzuek, zorrozki harturik, ez dirudite egiazkoak. Ez dut uste erregela hori zorrozki betetzen denik alde guztietan. Gai horiek orain baino zorrozkiago hartzen zituzten garai hartan.

Aztergaia: zorrozki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

zorrozkiro
adb. Zorrozki. Neurri horietatik irtetea txit zorrozkiro debekatu zion.

Aztergaia: zorrozkiro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki-ro.

zorroztarri
iz. Lanabesak zorrozteko erabiltzen den harria. Ik. geztera. Labanarik ez duenak ez du zorroztarri beharrik. Marik hartu zuen aizkora bat eta atariko zorroztarri latzean hasi zen zorrozketan.

Aztergaia: zorroztarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. zorrotzaile.

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-tz(tu)+a-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-harri.

zorroztasun
iz. Zorrotza denaren nolakotasuna. Aizkoraren ahoaren zorroztasuna. Bistan daude Xenpelarren alde onak, bat-bateko etorriaz gainera: laburtasuna, giharra, zorroztasuna. Jainkoaren epaiaren zorroztasuna. Zorroztasun guztiarekin izanen dira etsaminatuak.

Aztergaia: zorroztasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zorroztu, zorrotz/zorroztu, zorrozten
1 da/du ad. Zerbait zorrotz bihurtu, zerbaiti zorroztasuna eman. Lanabesak zorrozteko. Armak zorrozturik. Adarrak zorroztuta ekarri dute plazara. Arkatza zorrozten ari da. || Nire luma motza zorrozteko. || Ez da, berez, hizkuntza kamutsik; horrelako hutsik ageri baldin badu, zorrotz zezaketen adina zorroztu ez dutenena da, soil-soilik, errua.
2 da/du ad. Zorrotzago, ahalmen handiagoko bihurtu. Besteren begiz baliatzeak gure bista gehitzea eta zorroztea dakar beti, ondorio gisa. Jainkoak dohain bereziz argitzen eta zorrozten ditu artista garaien gogoak.
3 du ad. Begiez, begiradaz edo kidekoez mintzatuz, tinko begiratu. Itsas hegira zorrozten ditu begiak. Barren hondarrera dauzka zorroztuak begiak. Nobela aldera zorroztu behar luke orain arreta Etxaidek.

Aztergaia: zorroztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ik. EArauak 28: aditzoina zorrotz da (ez *zorroz).

Euskaltzaindiaren Arauak

zorroztu, zorrotz/zorroztu, zorrozten. da/du ad.

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

zorroztu, zorrotz/zorroztu, zorrozten.

zortasun
iz. zuz. Ondasun higiezin bati ezartzen zaion karga juridikoa, beste jabe baten ondasun higiezin baten onurarako dena. Ik. zorbide. Zortasunak ezartzen dira, bai legez, bai jabeen borondatez.

Aztergaia: zortasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2006-03-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh201 2021-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zortasun 20: BAO 1990 ("... desjabetzapena egin, aldi baterako atzeman eta zortasunak ezarri edo aldarazteko"), EHAA 1988 ("... apirilaren 26ko 28/1969 Legeak bere 4. atalean aipatzen dituen zortasunak ere ireki uzten."), GAO 1991-1996 artekoak 11 ("28. Art. Instalazioen iragan zortasuna", "... kontratu erroldaragarri guztiak, hala nola mugaketak, kontzesioak, okupazioak, zortasunak eta abar"), Eskubide errealak 7 ("Zortasunak, lur nagusiarekin batera hipotekatzen direnean izan ezik. Salbuespen gisa, uren gaineko zortasunak beti hipoteka daitezke").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zortasun : Euskalterm 26 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zortasun : HiruMila (Zuz.), Lh DBF // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, DRA, PMuj DVC.

zortasun 190: Berria 3 (“Lanek kalte eginiko baserritar guztiok sinaturiko agiri batean, gure desadostasuna adierazi genion Foru Aldundiari, lurren desjabetzapenari, zortasunari edota alde bateko lur-hartzeari zegokionez”), Deustuko Unibertsitatea 127 (“Titulu bidez bakarrik eskura daitezke agerikoak ez diren zortasun etengabekoak eta etenkako zortasunak, azken horiek agerikoak izan zein izan ez”), Euskal Herriko Agintaritza 2 (“Nahitaezko eskualdaketa edo lagapenetan, eta nahitaezko zortasun eta beste kargatze egintza batzuetan”), Espainiako Gobernua 29 (“ustapen Ministerioak, interes orokorreko arrazoiak direla-eta edo errepidearen zerbitzu hobeak hala eskatzen duenean, erabili ahal izango du zortasun eremua edo hirugarrenei baimendu haren erabilpena”), Gomylex 13 (“Hala ere, salbuespenez, ordezkaritza hori egongo da erkide batek egikaritzen dituenean eduki zatiezineko osagai erkideen gaineko eskubideaz gozatzeari buruzko akzioak (esaterako, KZren 535 eta 1933. arabera, erkide batek zortasun bat egikaritzen badu, horrek jabe guztientzat dakar eskubidea ez azkentzea, hau da, eskubidea ez da azkenduko ez-erabiltzea dela-eta)”), Karmel 3 (“539. Artikulua Titulu bidez bakarrik eskura daitezke agerikoak ez diren zortasun etengabekoak eta etendako zortasunak, azken horiek agerikoak izan zein izan ez”), Nafarroako Gobernua 2 (“Administrazioari ondasunak nahitaez desjabetzeko, zortasunak ezartzeko eta maizter botaketa administratiboak egiteko prozedurak izapidetu ditzala eskatzeko eskubidea, horiek beharrezkoak badira herri lana egin, aldatu eta ustiatzeko, eta emakidadunaren eskubideak erabili ahal izateko behar diren ekintza guztiak egin ditzala eskatzeko eskubidea”), UEU (“Jabetza eskubidea baliatzea bideratzeko beharrezkoa gertatzen da erregistroak eskaintzen duen publizitatea, zertarako eta hala nola edukitzarik gabeko eskubideen berri izateko (hipoteka, zortasun negatiboak, azalera, zentsuak), ondasunak baliatzeko prozedura azkarrak bideratzeko (hipotekarioak, enbargoak) edo jabetza eskubidearen titulartasuna segurtatzeko”)

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zortasun 1, Andres Urrutia (“Dagoeneko desagertu da hori; ez ditugu zaindu gizakien arteko hurbiltze horrek dakartzan zortasun hiritar eta landatarrak baino”).

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

BarnErrot: "Okupazio, Karga eta Zortasun Bulegoa: Negociado de Ocupación, Gravámenes y Servidumbres" / HezkAdmin: servidumbre.

Lantaldearen irizpideak
Beste batzorde batek argitzekoa da

Administrazioko hiztegia landu behar dutenek argitzekoa da, nahiz zor soila aski dela iruditzen zaion lantaldeari.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Egokia izan liteke. Zenbaitetan bide(-)zor proposatu da, baina, zor mota asko daudenez, egokiagoa izan liteke zortasun orokorragoa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Zuz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A204]: Gurean (lantokian) erabiltzen dugu eta beharrezkoa iruditzen zaigu. ‘Servidumbre de paso’ = Bide zorra, baina ‘Imposición de servidumbre’ = Zortasuna ezartzea; eta hori bezalaxe bertze ‘Servidumbre’ multxo bat ere bada (‘de vuelo’, ‘aéreo’, ‘de instalaciones eléctricas’…), eta horietan zortasun egiten dugu. (2009-12-10)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-11-08) Kendu lerroa.

zorte
1 iz. Zoria, gertaera on eta txarren iturburutzat hartzen den kausa zehaztugabea. Ik. suerte 2; xantza. Eta gizonak bere zortea ez du bere eskuko. Zorte etsaiak Romeo eta Julieta nola galbideratzen dituen ikustea. Izan zuen apaiz leialen zorte bera, erran nahi dut heriotza.
2 iz. Zorte ona. Txanden zozketekin ere zortea izan dute. Horrek guztiak zortea eman zion.
Azpisarrerak

Aztergaia: zorte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1997-01-29 Bigarren mailan onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

a) 'mota' adierako suerte (+ sü(b)erte 5) 309 aldiz ageri da (IE-ZuAm eta B 1: Añ GGero); a1) soilik erabilia 59tan: B 1 (Añ GGero); besteak: Mat, Harb, Ax, SP, Tt Arima, He Gudu, Mst, CatLan, Egiat, Xarlem, Dh, AstLas, JesBih, CatS, Elzb Po, Elsb Fram, CatJauf; a2) besteetan elkartuetako bigarren osagai gisa (ik. ondoan abantail suerte, bek(h)atu suerte, lan suerte bezalakoen zerrenda. Beti IE dira, eta gehienak 1800 aurrekoak; XX. mendekoak CatJauf-eko 8 ager. dira); b) 'patua, zoria' adierakoak 407 dira: suerte (+ -uge-, -ube-) formako 242 (B 36, G 165, IE-ZuAm 41) eta zorte (+ x-, -th-) formako 165 (G 5, IE-ZuAm 151, EB 9): suerte 227: B 30 (Gamiz, Añ GGero, JJMg BasEsc, fB, AB AmaE, Balad, Bilbao IpuiB, SM Zirik); G 157 (Lar, Cb, Ub, Mg CC, Gco, AA, Izt C, Lard, Arrantz, Bil, EusJok, JanEd, Noe, Arr GB, PE, Ud, Xe, Sor Gabon, Zab Gabon, AzpPr, Moc Damu, Ag G, Iraola, Ill Pill, Tx B, Lab, Lek EunD, Etxde JJ, Txill Let, Uzt, And AUzta, Salav); IE-ZuAm 40 (Ax, SP, Gç, ES, CatLan, CatB, Laph, CatS, Elzb PAd, Mdg, Barb Sup, JEtchep, Izeta DirG, Xa, Mattin, Casve SGrazi); suertealdi 2 (Arr May); suertegabe 1 (Lar SAgust); suertoso 2 (Tx B II, Uzt Sas); suberte 9: B 5 (Mg CO, AB AmaE, Alzola Atalak; Astar II: subertetxu); G 2 (Noe); Zu 1 (Etch: -ü-); sugerte G 1 (EusJok II); zorte 152: G 5 (Vill Jaink, Azurm HitzB); EB 9 (MEIG, Arti); IE 72 (Lç, EZ Noel, ES, Xarlem, Monho, Dh, Etch, Gy, Dv LEd, Elzb PAd, Etcham, JEtchep, Larz, Xa Odol; eta -th- 66 (Lç, Ax, Gç, ES, Ch, Mst, Mih, Egiat, Dh, MarIl, Etch, Arch Fab, CatS, Elzb Po, Elsb Fram, Balad); zorte egin 5 (Lg I, Xarlem); zortheatu 2 (Ax); xorte 5 (JesBih, Jaur; MarIl 3: -th-); xortelagun 1 (Zerb Azk).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) 'mota' adierako suerte (+ -ube-) 9 aldiz ageri da: G 1 (Jaunaren Deia: "erlijio-suerte"); IE 2 (Jesusen Bihotz...: "probetxu suerte"; J. Casenave Harigile: "lan süberte"); EB 6 (Mariano Royo margolari, J.A. Irigarai; R. Egiguren: "almena suerte"; Vill: "kristautasun suerte", "purismo-suerte"); b) 'patua, zoria' adierakoak 110 aldiz: zorte (+ s- 5, x- 2 -th- 5) formako 44 (G 1, IE 11, EB 32) eta suerte (z- 1, -ube- 2) 66 (B 9, G 17, IE 2, EB 35, EgAs 3): sorte EB 5 (I. Borda, J. San Martin, J.J. Uranga, Punto y Hora de E.H., Ere); zorte 36: G 1 (S. Onaindia); IE 9 (Larz, J.L. Davant, P. Lafitte; -th- 5: E.T. Inchauspe, P. Lafitte, Etxahun Iruriko, F. Krutwig); EB 26 (P. Xarriton, U. Larramendi, Hitzaurrea, M. Aizpurua, I. Azkune, J.L. Egireun Totorica, J.M. Sarasola, A. Ormaetxea, X. Galarreta, J.A. Arrieta, J. Etxaide, J. Forcada, M.A. Unanua, X. Gartzia, A. Pontesta, J.L. Lekunberri, X. Mendiguren Bereziartu, Argi galdua, DV, N. de Felipe, Herria, X. Ruiz, Herria 2000 Eliza); zorte egin EB 1 (K. Biguri); xorte IE 2 (P. Larzabal); suerte 62: B 7 (P. Zamarripa Uraga); G 16 (T. Egibar, I. Unzurrunzaga, M. Itziar Agirre, A. Zavala, M. Lekuona, A. Arrinda, J. Azpeitia, T. Garmendia, Ataño, Lab); IE 2 (Eskualduna, Otoizlari); EgAs 2 (M. Lekuona, Azkue); EB 35 (J. Azurmendi, P. Lafitte, J.M. Lasagabaster, E. Etxebarria Legina, A. Arejita, L.M. Mujika, B. Uraga, J.M. Torrealdai, J.M. Zunzunegi, J. Landa, B. Atxaga, A. Valdes, J.A. Mujika, F. Juaristi, J. Belmonte, J. Iturralde, A. Albisu, J. Ormazabal, G. Etxeberria, L. Izagirre, J. Kalzada, X. Euskitze, N. de Felipe, J. Zarautz, La Voz de Euskadi, Habe, DV, Hitz, Jakin; Hizkuntza, Zipristin); zuerte EgAs 1 (M. Lekuona); suertetsu B 1 (J. San Martin); suberte 2 (Oskillaso; Vill).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

sortedun : AB38 1; suerte 'mota': LurE; suerte 'zoria': DFrec 23, AB38 5, AB50 25, HiztEn ("ik. zorte"), LurE; suertetsu : AB50 2; suertoso : DFrec 1; suertatu : DFrec 14, AB38 5, AB50 25, HiztEn-LurE, Euskalterm 3; suertatze : LurE; zorte 'zoria': DFrec 13, AB38 10, AB50 6, HiztEn-LurE, Euskalterm 1; zorte egin 'zozketatu': Euskalterm 1.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

batez ere Ipar. 'zoria'.

Informazio osagarria
Maileguaren aldean hobestekoa

suertatu (ez *zortatu); suertez gertatu (ez *zortez) erabiltzen dira; erdibideko maileguok kalte egiten diote euskarazko baliokideari (zori-ri, kasu honetan).

Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. (batez ere). Ik. zori, suerte.

zortez
adb. Zortea lagun dela. Lehen zazpi tantoetan pilotari bakoitzak huts bat egina zuen, eta beste bi zortez eginiko tantoak izan ziren.
Loturak

Aztergaia: zortez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-02-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZORTEZ A suertes, mediante sorteo. "Sorte assignare, zorthez hautatzea" Urt II 465. Gero deseginik zazpi nazione Kanaango lurrean, zorthez parti ziezén haién lurra. "Par sort". Lç Act 13, 19 (He zorthez; TB zorteaz, Dv zorthera). Eta nahi baitzien xorthez Apostolu kargura altxatia izan zadin. AR 304. Zortez Frantziako Erresuma / partitü behar düzie. Xarlem 6. Por azar. Datuetako, kartetako eta bertze horrelako iokoak, zeinetarik irabazia kasuz prinzipalki eta sortez heldu baita. SP Phil 368 (He 371 zorthetik).

zortez 21: Berria 13 (“Zortez, han geunden gu utzi zuenean”), Deia 3 (“Zortez, sormen handiko jendea dut inguruan, eta beraien lanak gustura irudikatzen ditut”), EiTB 2 (“Leonekoak jaun eta jabe izan ziren partidan zehar, baina zortez beteriko jokaldi batek eman zion garaipena Sabadelli”), Elkar (“zortez zure ukaldi edentsuari ihes eginik ere“), Goiena (“Gainera, zortez, eskolan piano bat dago eta horrek zerbait errazten dizkigu gauzak”), HABE (“Zortez, oso harreman ona dut etxekoekin, eta bereziki aitarekin eta amarekin; eta horregatik oroitzen naiz beraiekin une horietan”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zortez 20: Berria 15 (“Nik partidari eutsi nion eta zortez eginiko bi tanto lortu nituen bukaeran, egia esan nahiko zorte izan nuan partida bukaeran”), Herria (“Aitzinekoak, edo gibelekoak aldatuz, hobeki helduko ginena? Baina irrisku zenbaiten hartzea ere, zortez edo bestela, on da zenbaitetan”), Piarres Xarriton 2 (“Ez baldin bada kausa horrengatik ez eta Jainkoaren nahiz erori harria, nola bada bildu dira zortez horrenbeste baldintza?”), Pello Zabala (“Gero zortez eta seguru ereingo baziren, ur bedeinkatuak aurrez zirta zitzan beti zegokion ondo”), Juan Garzia (“Ariketan beroak eta egarriak jotzen zaituztenean - hartarako, saiatu ekinaldiak bortitzago egiten - eta hark edaria eskatzen duenean, prest dut edukiko kaliza bat berariazkoa; hartatik hurrupada bat aski, zortez zure ukaldi edentsuari ihes eginik ere, gure xedea bete dadin”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Instrumentalean sortutako adberbioa da osaeraz eta, nahiz eta OEHko adierakorik ez egon, azpisarrera gisa jaso liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zorte sarreran.

zortzi
1 zenbtz. Zazpi eta bat, 8. Zortzi soldadu heldu ziren. Zortzi seme-alaba zituzten. Zortziren artean. Zortzi zoriontasun edo dohatsutasunak. Zortzi urteko neska txiki bat. Hogeita zortzi urterekin. Zortzi idazlanetatik bi soilik euskaraz. Zortzi egunen buruan. Orain zortzi mila urte. Zortzi edo hamar aldiz egunean. Egunean zortzi orduko lanak aspertzen zuen. Zortzi-hamar zentimetroko zotz bat hartu zuen eskuan.
2 iz. Zenbaki arrunten segidan zortzigarrena. 1984ko abuztuaren 28an jaio nintzen, eta zortzia da nire zenbaki kuttuna. Lau eta lau zortzi dira. Zortzi zenbakia.
3 (Data adierazteko). Gaur, martxoak zortzi, astelehena. Abenduaren zortzian izango da saioa.
4 (Orduak adierazteko). Zortzietan joan ziren. Zortzi eta erdietan. Goizeko zortziak arte. Zortziak aldera etorri zen. Zortzi eta laurdenak. Zortziak eta laurden. Zortziak eta laurdenetan. Zortziak laurden gutxi dira. Zortziak eta bostean. Zortziak hamar gutxi(ago). Zortziak laurden gutxi(ago)tan. Zortzietako meza.
5 (Artikulurik eta kasu markarik gabe, gaur, bihar eta kidekoekin, 'datorren asteko egun berean' adierazteko). Hilabete honen hamarrean, etzi zortzi, Donibane Garazin festa bat egitera doaz Euskal Herriko framazonak. Gaur zortzi itzuliko da lanera. Herriko bozak igandean zortzi izanen direla Irisarrin. || (Artikulurik eta kasu markarik gabe, gaur, atzo eta kidekoekin, 'joan den asteko egun berean' adierazteko). Gaur zortzi, ostegun goizaldera ohean hila kausitu zuten. Gure semea atzo zortzi ezkondu zen. Igandean zortzi etorri zen.
6 Astebeteko edo zazpi-zortzi eguneko epea adierazteko erabiltzen den hitza. (Lekuzko kasu atzizkiekin). Zortzian behin ikusten dituzu, beraz, etxekoak? Zortzian-zortzian, astero esan nahi dut. Zortzitik zortzira ikusi behar da lizuntzen hasi ote den.

Aztergaia: zortzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: zortzitan 'zortzi aldiz'.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

zortzina, zortzira, zortzinaka, zortzitan.

zortzialdi
iz. Astebeteko edo zazpi-zortzi eguneko denbora-bitartea. Urtero joaten zen bere amaren herriko festetara, hango senitartean zortzialdi bat egitera.

Aztergaia: zortzialdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-aldi zenb.ekin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

zortzi eguneko denbora-bitartea.

zortziehun
1 zenbtz. Zortzi bider ehun. Zortziehun ardi, zortziehunak beltzak. Zortziehun arroa ile biltzen dira Gipuzkoan.
2 iz. Zenbaki arrunten segidan zortziehungarrena. Mila eta zortziehun urte ingururaino.

Aztergaia: zortziehun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ik. EArauak 7.

zortziehuna
banatz. Bakoitzari zortziehun, bakoitzak zortziehun. Azokan postu bat jarri ahal izateko, bere kontu korrontean aldez aurretik zortziehuna euro sartzeko eskatu zien eskulangileei.

Aztergaia: zortziehuna

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2003-11-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-na.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

banatz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

zortziehuna mila.

zortziehunaka
adb. Zortziehunako multzoetan.

Aztergaia: zortziehunaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2003-11-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-na-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

zortziehungarren
ord. Zerrenda batean aurretik zazpiehun eta laurogeita hemeretzi dituena (800.). 1998ko maiatzean, Sorbonneko unibertsitatearen zortziehungarren urteurrena ospatu zen Parisen.

Aztergaia: zortziehungarren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2003-11-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
zortzigarren
1 ord. Zerrenda batean aurretik zazpi dituena (8.). Zortzigarren aldiz. Jaunaren legeko zortzigarren agindua. Zein da zortzigarrena? Urriaren zortzigarrenean. Bada Klemente zortzigarrenaren gutun bat, mila seiehun eta bikoa. Zortzigarrenean bizi da. Zazpigarren egunetik zortzigarrenera. || Hogeita zortzigarren egunean.
2 (Adizlagun gisa). Zortzigarren heldu zenari.

Aztergaia: zortzigarren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-garren.

zortzigarrenez
adb. Zortzigarren aldiz. Tourra zortzigarrenez irabazteko asmoz itzuliko da tropelera.

Aztergaia: zortzigarrenez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

zazpigarrenez forma aztertzean azpisarrera gisa proposatua.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zortzigarren sarreran.

zortzigarrengo
1 ord. Zortzigarrena. Zortzigarrengo agindua. Zortzigarrengo egunean.
2 adb. Zortzigarren lekuan.

Aztergaia: zortzigarrengo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-02-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZORTZIGARRENGO, ZORTZIGARRENEKO. a) Octavo. Zortzigarreneko egunean ethor baitzitezen haurtxoaren zirkonziditzera. Lç Lc 1, 59 (He zortzigarren). Zortzigarrenekoaren ganean. Añ EL2 152. Zortzigarrengo agindua. ArgiDL 28. Zortzigarrengo gizaldiz gero / zauzkagu gure Amatzat. Basarri 8. Ama Mariaren Iaiotzako eguna zan, Iraillaren zortzigarrengoa. Ag AL 109. Ill zan milla seieun berrogei ta zortzigarrengoan. Izt C 487. Milla pasata bederatzi eun / zortzigarrengo urtia. Arrantz 152. Milla zortzireun irurogei ta / zortzigarrengo urtean. Tx B I 52. b) En octavo lugar. Zorzigarrengo: egiten dabe pekatu arako [...] alkarregaz adiskidetasuna artu ezkero alkar baga ezin egon dirianak. Astar II 150. Murmuretan da bada, lenengo: egin eztaben gatxen bat eregijagaz [...]. Zazpigarrengo: alabetan dabeenian isilik egonagaz. Ib. 187.

zortzigarrengo 1, Berria (“Festaren zortzigarrengo aldia izan arren aurten lehenengoz ari da Villanuevaren elkartea antolaketa lanetan”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zortzigarrengo 1, Pello Zabala (“"Ama Mariaren Jaiotzako eguna zan, Iraillaren zortzigarrengoa", hala aipatzen du Txomin Agirrek Auñemendiko Lorean”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

seigarrengo forma aztertzean, hamar artekoak azpisarrera gisa jasotzea proposatu zen.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zortzigarren sarreran.

zortziko
1 iz. Zortzik osaturiko gauza. Ik. zortzikote.
2 iz. Zortzi errealeko txanpon zaharra. Zortziko baten gazta.
3 iz. Zortzi lerro eta lau puntu dituen euskal bertso mota. Zortzikotan ondua. Hona bertso berriak zortziko zaharrean.
4 iz. Euskal erritmo mota, 5/8 konpasean idazten dena; erritmo horretan onduriko musika-lana; doinu horrekin dantzatzen den dantza. Nekazariek maite dugu zortzikoa. Zortzikoa berria da, baina 5/8-ari halako bere gisako nortasuna eman diogu. Euskal Herri osoan zabaldurik zegoen, Azkueri esker, haren zortzikoa bere doinuarekin.
5 adj./iz. Joko kartez mintzatuz, sail bereko zortzi irudi dituena. Zortziko bastoia. Zortziko diamantea.
6 iz. mat. 8 zenbakia. Jarri koma bat bikoaren eta zortzikoaren artean.

Aztergaia: zortziko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

zortziko "(V, arc.), sota, en el naipe" A. A Txirrist (“Lau karta eukazan eskuan: errege urrea, txanka edo zortziko bi buruz bera eta lauko ezpatea”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu adiera honetan.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zortziko: HiztEn-LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Zehazki: zortziko; (el ocho de corazones) zortziko bihotza; ElhHizt: zortziko, (el ocho de oros) zortziko urrea; ez dugu aurkitu adiera horretakoa ap. HiruMila.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: zortziko handi Sin. zortziko nagusi , zortziko txiki .

Forma arautuaren azalpenaz oharra

zortziko bastoia, zortziko diamantea adibideak eransteko eskatuz.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko zenb.ekin.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

kartak: ik. oharra s.u. bateko.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): zortziko 1 iz. 2 iz.: zortziko bastoia, zortziko diamantea.

zortziko handi
iz. Euskal bertso mota, 10 eta 8 silabako zortzi lerroz osatua dena eta 8 silabako lerroetan puntua duena. Ik. zortziko nagusi. Zortziko handian hiruna bertso bota behar dituzte. Zortziko handian bizi aritu ziren denak.

Aztergaia: zortziko handi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 2002-07-03 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu ez hamarreko handi, ez hamarreko nagusi lexiarik aurkitu; zortziko aundi 4: Lab EEguna ("Zortziko aundia edo amaika puntuko bat"), Lek SClar ("Euskeraz, berriz, esan bait-diteke puntu luzea edo zortziko aundia ta biok dirala gure neurririk oituenak eta erabillienak"); zortziko nagusi 1, Or Poem ("Gure kanta-neurtitzak oso astun gertatzen dira irakurtzean, batez ere zortziko nagusian").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

hamarreko ha(u)ndi 2: NafBT ("Bertsolariek ondotik azaltzen den ariketa saila egin behar izan zuten: Agurra; Hamarreko haundian ofizioka bi bikote"), J.A. Sagastizabal ("Zortziko txikia, gero hamarreko handia, gero bederatzi puntukoa"); zortziko handi (eta z. haundi, z. aundi) 7: Lek 4 (adib., "euskal-metrikari buruz, lenengo-lenengo gogora etortzen zaizkigun metro-ereduak —bertso-ereduak— bi dira batez ere: "zortziko aundia" esan oi dana, eta "zortziko txikia"", "Olerkariak, nai gabe ere, zortziko aundi ta zortziko txikira jo izan dute geien-geienean"), NafBT ("Zortziko haundian ofizioka bertze bi bikoteak"), R. Iraola ("Bertsorik gehienak bezala, zortziko handian dago"), Beleko ("Zortziko handiak buruz ikasi eta kantatu"); zortziko nagusi 7: Onaind ("Geienetan ez da binako ahapaldietan idazten, launakoetan baizik, ta orduan zortziko nagusia berbera egin oi du"), J.M. Lekuona 2 (""Iparragirreren" doinuari zortziko nagusi hautsia esan diogu; zortziko nagusiaren egitura du, hausturan ezik"), J.M. Aranalde ("Zortziko Nagusian"), S. Aranbarri ("Lehengo bertso sailla —ogeita zortzikoa—, zortziko nagusian; eta bigarrena, Ogei bertsokoa, zortziko txikian"), Bapatean/93 ("Aurreko urtean aipatzen zen zortziko nagusian kantatzeko joerak bere-berean darrai"), A. Zavala ("Auspoa-ren liburuetan, luze-zabaleko neurriak ala eskatzen dutelako, lau zortziko nagusi sartzen ditugu orrialdeko").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hamarreko handi edo nagusi : HiztEn (AS, 10 eta 8 silabako bost lerro-pare dituena, oin errimadunak 8 silabako lerroetan daudelarik), LurE (AS, 10 eta 8 silabako lau lerro pare dituena, oin errimadunak 8 silabako lerroetan daudela); hamarreko handi : AB50 1 ('tipo de verso'); zortziko handi : DFrec 1 (ap. SMitx: "zortziko handiak eta ttipiak"; eta ap. Azurm: "zortziko aundiaren doñua"), AB38 2 ('zortziko mayor'), AB50 1 ('zortziko mayor'), Euskalterm 1 ('euskal dantza'); zortziko handi edo nagusi : HiztEn (AS, 10 eta 8 silabako lau lerro-pare dituena, oin errimadunak 8 silabako lerroetan daudelarik); zortziko nagusi : AB38 1 (z. nausia: 'zortziko mayor'), AB50 1 ('zortziko real').

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zortziko handi edo nagusi : EuskHizt (adib. gisa, s.u. zortziko: 10 silabako lau lerro eta 8ko beste lau, azken hauek puntudunak, txandakatuak dituena), ElhHizt (AS, 1 Metr. estrofa de ocho versos utilizada en el bertsolarismo vasco que consta de 10 y 8 sílabas, con rima en los octosílabos; 2 Metr. octava), EskolaHE (adib. gisa, s.u. zortziko: 10 silabako lau lerro eta 8ko beste lau, azken hauek puntudunak, txandakatuak dituena); hamarreko handi edo nagusi : ElhHizt (AS, Metr. estrofa de diez versos utilizada en el bertsolarismo vasco que consta de 10 y 8 sílabas, con rima en los octosílabos) // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Ondoko erabilerak argituko du formen arteko lehia

z. handi eta z. nagusi, biak eskainiko dira sinonimo gisa (eta gauza bera egingo da hamarreko sarreran).

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

Sin. zortziko nagusi.

Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-handi.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zortziko sarrerari dagokion azpisarrera.

zortziko nagusi
iz. Zortziko handia. Bertsolari guztiak serio samar aritu ziren zortziko nagusiko saioan.

Aztergaia: zortziko nagusi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 2002-07-03 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

Sin. zortziko handi.

Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-nagusi.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zortziko sarrerari dagokion azpisarrera.

zortziko txiki
iz. Euskal bertso mota, 7 eta 6 silabako zortzi lerroz osatua dena eta 6 silabako lerroetan puntua duena. Zortziko txikiko gaiek ziria sartzeko aukera eskaintzen zuten.

Aztergaia: zortziko txiki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 2002-05-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-txiki.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zortziko sarrerari dagokion azpisarrera.

zortzikote
iz. Zortzi lagunek osaturiko taldea, batez ere abeslariena. Zortzikote txapelketa.

Aztergaia: zortzikote

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kote.

zortzimaraiko
iz. Zortzi marabediko txanpon zaharra.

Aztergaia: zortzimaraiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. marabedi (zorzimarai 2: Astar II).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko izengilea.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Txanpon zaharrak.

zortzimilako
iz. kirol. Gailurra itsas mailatik zortzi mila metro edo gehiagora duen mendia. Nepal aipatzen denean, mendietako irudiak agertzen dira, zortzimilakoak bereziki. Horiek dira zortzimilako gehien igo dituzten bi emakumeak.

Aztergaia: zortzimilako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): zortzimilako 232: Berria 151 (adib.: “inork baino zortzimilako gehiago igo ditu Oiarzabalek”), EiTB 75 (adib.: “Edurne Pasaban izango litzateke 14 zortzimilakoak igotzen aurreneko emakumea”), Jakin (“zortzimilako mendietara igotzen diren horiek beren tontorra duten bezala, nik Arantzazu nuen”), Argia (“xedea zortzimilakoan jarri ondoren”), DiarioVasco 4 (adib.: “hamabi zortzimilako igo zituen”); zortzi milako 10: Berria 5 (adib.: “Hamalau zortzi milakoak bigarren aldiz egiteko lau mendi falta zaizkio”), EiTB 5 (adib.: “Mendizale tolosarra 14 zortzi milakoak igotzearen erronkaren inguruan arituko da”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: zortzimilako : Berria 12 (adib.: “Aurten igo duen hirugarren zortzimilakoa du Otxoa de Olzak, aurretik Makalu eta K2 igo baititu”), Herria 10 (adib.: “Beloki zarauztarrak aldiz bere bigarren zortzimilakoa zuen hor”), Unai Elorriaga 17 (adib.: “Zortzimilako hamalau mendi dago”), Joxerra Garzia (“Idazleak ez du zortzimilako gailurretan ibili izanaren usterik”), Koldo Zuazo (“Poz galanta hartu nuen, 14. zortzimilakoa lortu zuelako”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es ochomil / fr Sommets de plus de huit mille mètres: Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adierazle egokia eta erabilia.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kirol.

zortzina
banatz. Bakoitzari zortzi, bakoitzak zortzi. Ardi larruak zortzina erreal. Zein azkarrago hara ailegatu, zortzina arroa hartuta.

Aztergaia: zortzina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

kategoria eta adibidea gehituz: "banatz.: zortzina mila".

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-na.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zortzi sarrerari dagokion azpisarrera.

zortzinaka
adb. Zortzinako multzoetan. Zortzinaka bildu.

Aztergaia: zortzinaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka: -na-ka.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zortzi sarrerari dagokion azpisarrera.

zortzira
banatz. Ipar. Zortzina.

Aztergaia: zortzira

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'zortzina'.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ra/-na.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zortzi sarrerari dagokion azpisarrera; eta, une berean, bigarren mailakoa, zortzina baita hobestekoa.

zortzirazka
adb. Ipar. Zortzinaka.

Aztergaia: zortzirazka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ra-zka: cf. arautuetan birazka, seirazka, zazpirazka:

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

zortzinaka.

zortziren
iz. Zortzi zati berdinetan banatu den zerbaiten zati bakoitza. Bost zortziren.

Aztergaia: zortziren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ren zenb.

zortzitan
adb. Zortzi aldiz. Egunean zortzitan otoitzez egoten da.
Loturak

Aztergaia: zortzitan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: 'zortzi aldiz'.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -tan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zortzi sarrerari dagokion azpisarrera.

zortziurren
iz. Elizako jai baten ondoko zortzi egunetan egiten diren elizkizun berezien multzoa; zortzi egun horietako azkena. Ama Birjinaren hamar bertute agerikoenen festa egunak beren zortziurrenekin egiteko eskubidea eman zion.

Aztergaia: zortziurren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-urren.

zoru
1 iz. Eraikin edo kideko bateko lurra, gai bereziren bat erabiliz gogortu edo berdindu dena. Ik. lur 7; zola1 3;  + solairu 2; behegain; behearen gain. Hobiaren zoruan edo solairuan ikusi zuen Jesusen gorputza bildu zuen maindirea. Pilotalekuaren zoru jarri berriak ere mesede egin zien pilotariei. Nahiko lan zutik mantentzen zoru bustian! Nire eskalapoiek granitozko zoruaren kontra ateratzen duten soinua.
2 iz. Oinetakoen azpialdea, lurra ukitzen duena. Ik. zola1 4. Zapata esaten zaio oinetako zoru sendodunari. Larruzko oinetako zoru-lodiak. Zapata zoruak josten. Zer okela da hau?: zailago dago zorua bera baino.

Aztergaia: zoru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. zola.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

solairu (egurrezkoa), zoru, lur (*lokatibo); zola irristakor, zoru irristakor, zola lerrakor.

Euskaltzaindiaren Arauak

1 'lurra'. 2 'oinetakoen azpia' / AS: zoru(-)erdi.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

zoru-erdi.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 lurra; 2 oinetakoen azpia (eta adiera biotan sin. du zola ).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "zoruzko apretak" (1997-07-14)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'Bizkaian behintzat lurra eta behea ondo bereizten ditugu: lurrera jausi da, adibidez, hori landan gertatu denean esaten da, baina etxe barruan jazoz gero, behearen gainera jausi da esan ohi dugu. Hortaz, hiru adiera jarri beharko lirateke: 1 lurra (geografian edo geologian adibidez). 2. behea, zoladura (etxe, itsasontzi eta eraikinetan) eta 3. 'oinetakoen azpia''.

 - [E208]: zoru 1 'behearen gaina' 2 'lurra' 3 'oinetakoen azpìa. || Bizkaian lurra eta zorua ez dira berdin aipatzen. Kanpoan bai, zerbait edo norbait lurrera jausi dela esan daiteke, baina etxe batean garenean, ordea, behearen gainera erortzen dira gauzak eta pertsonak.

 - Erabakia: BAgiria (2000-01-28): 'Zoru-ren inguruan eztabaida luzea piztu da. Ohargileak lurra eta behea edo behearen gaina eta abar bereiztea proposatzen du. Ez da onartu proposamena eta, beraz, gauzak zeuden bezala utzi dira'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-12-14) Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia.

zoru erdi, zoru-erdi
iz. Oinetakoen zoruaren aurreko erdia konpontzeko josten den atala.

Aztergaia: zoru erdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1997-02-25 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-erdi.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zoru sarreraren azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "zoru erdi [forma proposatzen dut]" (1997-07-23)

zoru pelbiko
iz. Abdomenaren behealdea inguratzen duten giharren eta mintzen multzoa, pelbiseko organoei eusten diena. Pilates metodoarekin sabelaldeko giharrak lantzen dira eta zoru pelbikoa indartzen da. Zoru pelbikoko muskulatura.

Aztergaia: zoru pelbiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

pelbiko aztertzean eskatua.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zoru eta pelbiko sarreretan.

zorupe
iz. Lurrazalaren azpian dagoen lur geruza. Zorupe aberatseko eskualdea.

Aztergaia: zorupe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: Sin. lurzorupe.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-pe.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

zorupe aberatseko eskualdea.

zorzor
onomat. Zozoaren oihuaren onomatopeia. Kukuak kuku, zozoak zorzor.

Aztergaia: zorzor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

onomat.: kukuak kuku, zozoak zorzor.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Kukuak kuku, zozoak zorzor.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper