zikin
1 adj. Orbanak, hautsa, hondakinak edo itxura itsusten dion zerbait duena. Anton. garbi. Etxeko arropa zikina. Eskuak zikinak zituen. Semearen ile zikinetan aritu zen zorriak kentzen. Aurpegi zikina garbitu besoarekin. Ur zikinak. Kale mehar eta zikin batean. || Lanbide zikinak maite ditu, baina urrutitik. Itxurari gengozkiola, sakoneko bereizkuntzak tapatu genituen, zikin garbi-nahiak egin ohi duenez. 2 adj. (Irain gisa, edo mespretxua adieraziz). Urde zikin alaena! Zikin horrek ene alaba engainatu du. Sos zikin baten ustean, anitz gehiago galtzen du.
3 adj. Moralaren arabera lohia dena. Eskuzko ukitu zikin eta haragiari atsegin zantarra ematekoak. Hitz zikin nazkagarriak. Ipuin zikinak kontatzen. Atsegin labur zikin bategatik.
4 adj. Etikaren araberakoa ez dena. Hasten da salataritzan lehenbiziko hartan, baina, aritu ahala, gero eta zailago zaio egotzi dioten egiteko zikina. Joko zikinetan ari zarete. Gerra zikinean dihardutela ere, garbiegi mintzatzen dira.
5 iz. Zerbait zikintzen duen gauza, lohitasuna. Belarrak eta zikinak kendu udan. Lotu zaizkizun zikinak xahutzeko.