umotu, umo/umotu, umotzen
1 da/du ad. Fruituez mintzatuz, heldu, umotegian heldu batez ere. Ik. ondu 3; zoritu. Fruituak uzten dituzu ontzera, umotzera eta bere sasoira heltzera. Sagarrak lasto artean umotuz, hurrengo udaberriraino iraun dezaten. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Sagar umotuak gabonetan ateratzen dira izara artetik. || Basahuntzarentzat beharko zuen belarra ondu edo umotua zeukan. 2 da/du ad. (Pertsonez edo gauzez mintzatuz). Mutiko galtza-motz ezagutu nuen, orain hogeita hamasei urte; orain gizon umotua dago. Bere asmo zitala umotuz zihoan.